tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Hamairu euskal ekoizpen bilduko ditu Zinemira sailak
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Hamairu euskal ekoizpen bilduko ditu Zinemira sailak
Ostirala, 2020(e)ko irailak 18

Askotariko 21 euskal ekoizpen izango dira ikusgai Donostiako 68. Zinemaldian, jaialdiko hainbat sailetan banatuta. Nora filmak inauguratuko du euskal ekoizpenei eskainitako Zinemira saila. Lara Izagirreren bigarren lan luzearekin batera, beste euskarazko hiru fikziozko lan izango dira ikusgai jaialdian: Zuzendari Berriak atalean, Ane (David Perez Sañudo) eta Hil Kanpaiak (Imanol Rayo) filmak; eta Zinemiran, Eugene Greenen Atarrabi et Mikelats. Lau lan horiez gain, beste bederatzi lan ariko dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian.

David Gonzalez Rudiezek Talento bere laugarren lan luzea ekarriko du Zinemirara. Asier eta Biok idatzi eta zuzendu zuen Amaia Merinok Non dago Mikel? aurkeztuko du, Miguel Angel Llamasekin batera zuzendutako dokumentala. Caminho Longe ere bi zuzendarien elkarlanaren emaitza da, Josu Martinezena eta Txaber Larreategirena,hain zuzen.

Ekain Irigoienen Hijos de Dios filma erakutsiko du Zinemaldian. Madrilgo kaleetan bizi diren etxe gabeko bi pertsonen istorioa kontatzen du. Bestalde, Natxo Leuzak Enrique Villareal El Drogas musikariaren inguruko dokumentala aurkeztuko du. Zinemaldiko aspaldiko ezaguna den Telmo Esnalek, berriz, Urtzen entsegu dokumentala estreinatuko
du. Gainera, Pepe Andreuk eta Rafael Molesek 2018an Lau Haizeetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan izandako proiektua aurkeztuko dute: Lobster Soup.

Olmo Figueredoren El estado contra Pablo Ibar telesail dokumentala eta Aitziber Olaskoagaren Jo ta ke film ertaina Zinemira sailean baina lehiaketatik kanpo erakutsiko dira.

Beste sailetan ere

Bestelako ekoizpen batzuk ere izango dira ikusgai Zinemaldiko hainbat ataletan. Zuzendari Berriak saileko bi lanez gain, Sail Ofizialean, Pablo Agueroren Akelarre emango dute; Asier Altunaren ARZAK Since 1897 dokumentala, aldiz, Culinary Zineman.

Zabaltegi-Tabakaleran bi euskal ekoizpen erakutsiko dituzte: Laida Lertxundiren Autoficción eta Marina Palaciosen Ya no duermo film laburrak. Made in Spain sailean, berriz, Paula Cons Varelaren La isla de las mentiras ikusiko da.

Arantza Santestebanek ekoizpen fasean dagoen 918 gau proiektua – Ikusmira Berriak egitarauaren barruan sortutakoa– aurkeztuko du jaialdiko WIP Europa atalean.

Azkenik, Euskal Zinemaren Gala irailaren 22an egingo da, Victoria Eugenia antzokian. Irailaren 23an, aldiz, David Perez Sañudok zuzendutako Alardea telesailaren estreinaldia izango da EITB Galan.

Sara Bilbatuak jasoko du Zinemira Saria

Sara Bilbatua (Eibar,1958) casting zuzendariak jasoko du aurtengo Zinemira saria. Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an, Victoria Eugenia antzokian. Gala horretan, Bizimina film laburra aurkeztuko da.

Psikologian lizentziatu ondoren, Bilbatuak arte dramatikoko ikasketak egin zituen. 1994an egin zuen lehen lana casting zuzendari gisa, Justino, un asesino de la tercera edad filmean. Ordutik, ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan izan da casting arduradun; besteak beste, Almodovar, Barroso, Calparsoro, Coixet, Medem, eta Vermut zuzendariekin egin du lan. Telebistarako proiektu ugaritan ere hartu du parte Tanami Casting izeneko bere agentziaren bitartez. 2004an El aire que respiro idatzi eta zuzendu zuen.


IRENE ELORZA

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea