tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiko kontuak > Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-Ek eta Donostia Zinemaldiak ‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-Ek eta Donostia Zinemaldiak ‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute
Donostia Zinemaldiak lehendabizikoz parte hartuko du ZINEMA ETA ZIENTZIA zikloaren antolakuntzan; ekimenaren hirugarren edizioan, hain zuzen
Asteazkena, 2020(e)ko urtarrilak 8

Guztira 11 film proiektatuko dira urtarrila eta martxoa bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

Emanaldiek aurkezpena eta solasaldia izango dituzte, izen handiko zientzialarien eskutik.

Aurtengo edizioa hainbat berritasunekin dator: zientziaren alderdi desberdinak jorratuko dituzten bost hitzaldi, ikastetxeei zuzendutako proiekzioak, musika zuzenean izango duen emanaldi bat eta Donibane Lohitzunen ospatuko den ekitaldi berezi bat.

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek eta aurten lehendabizikoz Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako ZINEMA ETA ZIENTZIA zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Egitasmoa 2020ko urtarriletik martxora ospatuko da Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Bost erakundeetako arduradun nagusiek ekimenaren hirugarren edizioko xehetasunak iragarri dituzte gaur. Aurten, interes zientifiko handiko 11 film proiektatuko dira, eta saio guztietan, izen handiko zientzialari bat arduratuko da filma aurkezteaz eta proiekzio ondorengo solasaldia gidatzeaz. Gonbidatuak honako erakundeetatik etorriko dira: Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU, Instituto de Neurociencias de Castilla y León (Universidad de Salamanca), Centro de Astrobiología CSIC-INTA, Euskal Herriko Unibertsitatea, Laboratorium Bergara, Universidad Carlos III de Madrid (UC3M), Ikerbasque, Euskalmet edo Donostia International Physics Center (DIPC). Era berean, aurtengo edizioa hainbat berritasunekin dator: zientziaren alderdi desberdinak jorratuko dituzten bost hitzaldi, ikastetxeei zuzendutako proiekzioak, musika zuzenean izango duen emanaldi bat eta Donibane Lohitzunen ospatuko den ekitaldi berezi bat.

Euskadiko Filmategiaren eta Donostia International Physics Center-en arteko kolaborazioa 2018an abiatu zen ZINEMA ETA ZIENTZIA zikloarekin. Publikoaren aldetik jasotako erantzun onak 2019an bigarren ziklo bat antolatzera bultzatu gintuen, eta aurten, 2020an, hirugarren edizioa ospatuko dugu jada. Donostia Zinemaldiaren azken edizioan, hiru erakundeek indarrak batu zituzten hiriburuaren identitate zeinuetako bi uztartzeko: zinemarekiko dedikazioa eta zientzian lortutako espezializazioa. Ekimen horrek bi diziplinak batzea lortu zuen ikus-entzule gaztetxoentzat  Belodromoan antolatu ziren saioetan. Baina, batez ere, horrek guztiak Donostia Zinemaldia proiektuan sartzea baliatu zuen, hiru aldetako ekimena bihurtuta jada, kultura zinematografikoa kultura zientifikoarekin batera  transmititzea bateragarria dela sinesten duen ekimena osatuta, alegia.   

Zikloren hirugarren edizioan 11 film proiektatuko ditugu. Ágora filmak (Alejandro Amenábar, 2009), Hipatiaren figura ardatz hartuta, erlijioaren eta zientziaren arteko eztabaidan murgilduko gaitu, Antzinarotik gaurdaino bizi-bizi dirauen eztabaida, bidenabar. Zergatik Gilda (Charles Vidor, 1946)? 183,84 arrazoi daude horretarako, pisu (atomiko) handikoak. Gattaca (Andrew Niccol, 1997) filmarekin, berriz, manipulazio genetikora hurbilduko gara.  Proxima (Alice Winocour, 2019) Donostia Zinemaldiaren azken edizioko Sail Ofizialean ikusitako harribitxietako bat da. Her (Spike Jonze, 2013) adimen artifiziala da, bai, baina hori baino askoz gehiago. Autómata (Gabe Ibáñez, 2014) robotikaren munduan murgiltzen den distopia bat da. El árbol de la vida (2011) filmak, Terrence Malick-ek zuzendua, Canneseko Zinemaldia irabazi zuen, eta pantaila handian ikusteko filma da, zalantzarik gabe. Zientzia-fikzioari urtero egiten diogun errepasoan, bi adibide eder dakartzagu aurten: El hombre con rayos X en los ojos (Roger Corman, 1963) eta Emakumea ilargian/La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929). Despertares (Penny Marshall, 1990) filmak neurologiara hurbilduko gaitu Oliver Sacks-en eskutik, eta Ad Astra (2019) filmean, berriz, barne-bidaia eta espazio-abentura konbinatzen ditu James Gray zuzendariak. Emanaldiak Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira.  

Zikloa datorren ostiralean, urtarrilak 8, abiatuko da Donostian, eta urtarrilaren 11n, berriz, Bilbon. Pedro Miguel Etxenike fisikaria, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea, izango da lehen zientzialari gonbidatua eta Ágora aurkeztuko du. Antzinaroan dago kokatuta filma eta ezaguera zientifikoa aurkitzeko prozesua kontatzen du, Hipatia ezagutzera eman zen lehendabiziko emakumezko astronomoa eta zientzialaria ardatz hartuta. Proiekzioa baliagarria izango da, beste zenbait konturen artean, zientziaren historiari buruzko edota emakumeak zientzian izan duen lekuari buruzko eztabaida pizteko; baina baita zientziaren eta erlijioaren, edota zientziaren eta Jainkoaren arteko betidanik konplexuak izan diren harremanak aztertzeko ere. 

Berritasunak 
2020ko edizioa hainbat berritasunekin dator. Alde batetik, bost hitzaldik komunitate zientifikoaren azken aurrerapausoetara gerturatuko gaituzte, honako zientzialarien eskutik: Marcos Pellejero (DIPC), Nerea Zabala (Euskal Herriko Unibertsitatea; DIPC), Gabe Ibáñez (Autómata filmaren zuzendaria) eta Concepción Alicia Monje (Universidad Carlos III de Madrid), Carlos Briones (Centro de Astrobiología CSIC-INTA) eta José Ramón Alonso (Universidad de Salamanca. Instituto de Neurociencias de Castilla y León). Solasaldi horiek Zientziakutxa zikloaren barruan ospatuko dira Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan (Donostian); eta Bilbon, berriz, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian izango dira. Egitasmoa burutzeko beharrezkoa izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Bidebarrietako Liburutegi Nagusiaren kolaborazioa Bilbon, eta Kutxa Fundazioarena, aldiz, Donostian. Azken erakunde honekin elkarlanean antolatu ohi du urtero DIPCk Zientziakutxa hitzaldi sorta, Donostian.

Bestalde, El día de mañana (Roland Emmerich, 2004) filma proiektatuko zaie ikastetxeei. Gipuzkoako zein Bizkaiko hiriburuetan ospatuko diren emanaldi horietan klimaren fisika jorratuko da bertaratutako ikasleekin. Era berean, La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929) filmaren proiekzioan zuzeneko musika joko du Javier Pérez de Azpeitia piano-jotzaileak. Azkenik, Gilda (Charles Vidor, 1946) pelikularen saioa Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect zinemara lekualdatuko da urtarrilaren 21ean.

Zinema emanaldietarako sarrera 3,50 euro kostako da. Bilbon, museoko leihatilan edota www.museobilbao.com web orrian erosi daitezke sarrerak; 2 euroko balioa izango dute Museoaren Lagunentzat eta doan izango dira 25 urtetik beherakoentzat (museoko leihatilan jaso behar dira sarrerak). Donostian, Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (https://ticket.kutxabank.es/tabakalera) egongo dira salgai, eta %10eko deskontua izango dute Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituzten ikusleek. Emanaldi berezi bat aurreikusi da ziklo honetan: zuzeneko musika izango duen La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929) filmaren emanaldirako sarrera 7 euro kostako da bi hiriburuetan (4 euro Bilboko Arte Ederren Museoko Lagunentzat). Hitzaldietarako sarrera, berriz, doan izango da (aretoa bete arte).

 

PROGRAMA


ZINEMA ZIKLOA

  • BILBO

[BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA>Auditoriuma]

2020/01/11 (19:00)
ÁGORA (Alejandro Amenábar, 2009)
* Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/01/18 (19:00)
GILDA (Charles Vidor, 1946)
* Aurkezpena: Rosa Errazkin [Kimikaria; Laboratorium Bergara]

2020/01/25 (19:00)
GATTACA (Andrew Niccol, 1997)
* Aurkezpena: Leire Escajedo [Jurista eta biologoa; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

2020/02/01 (19:00)
PROXIMA(Alice Winocour, 2019)
* Aurkezpena: Silvia Bonoli [Fisikaria; Ikerbasque; Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/02/08 (19:00)
HER (Spike Jonze, 2013)
* Aurkezpena: Gustavo Ariel Schwartz [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/02/15 (19:00)
AUTÓMATA (Gabe Ibáñez, 2014)
* Aurkezpena: Concepción Alicia Monje [Ingeniaria; Universidad Carlos III de Madrid (UC3M)], Gabe Ibáñez [filmaren zuzendaria]

2020/02/22 (19:00)
THE TREE OF LIFE –El árbol de la vida– (Terrence Malick, 2011)
* Aurkezpena: Carlos Briones [Kimikaria; Centro de Astrobiología (CSIC-INTA)]

2020/03/07 (19:00)
EL HOMBRE CON RAYOS X EN LOS OJOS –X: The Man with the X-Ray Eyes–  (Roger Corman, 1963)
* Aurkezpena: Javier Aizpurua [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/03/14 (19:00)
AD ASTRA (James Gray, 2019)
* Aurkezpena: Fernando Cossío [Kimikaria; Ikerbasque; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

2020/03/21 (19:00)
DESPERTARES –Awakenings– (Penny Marshall, 1990)
* Aurkezpena: José Ramón Alonso [Neurobiologoa; Universidad de Salamanca. Instituto de Neurociencias de Castilla y León]

2020/03/28 (19:00)
EMAKUMEA ILARGIAN / LA MUJER EN LA LUNA ­–Frau im Mond– (Fritz Lang, 1929)
* Musika zuzenean: Javier Pérez de Azpeitia (pianoa).
* Aurkezpena: Ane Sarasola [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

  • DONOSTIA

[TABAKALERA>Zinea]

2020/01/10 (19:00)
ÁGORA (Alejandro Amenábar, 2009)
* Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/01/16 (19:00)
GILDA (Charles Vidor, 1946)
* Aurkezpena: Rosa Errazkin [Kimikaria; Laboratorium Bergara]

2020/01/23 (19:00)
GATTACA (Andrew Niccol, 1997)
* Aurkezpena: Leire Escajedo [Jurista eta biologoa; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

2020/01/30 (19:00)
PROXIMA(Alice Winocour, 2019)
* Aurkezpena: Silvia Bonoli [Fisikaria; Ikerbasque; Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/02/06 (19:00)
HER (Spike Jonze, 2013)
* Aurkezpena: Gustavo Ariel Schwartz [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/02/13 (19:00)
AUTÓMATA (Gabe Ibáñez, 2014)
* Aurkezpena: Concepción Alicia Monje [Ingeniaria; Universidad Carlos III de Madrid (UC3M)], Gabe Ibáñez [filmaren zuzendaria]

2020/02/20 (19:00)
THE TREE OF LIFE –El árbol de la vida– (Terrence Malick, 2011)
* Aurkezpena: Carlos Briones [Kimikaria; Centro de Astrobiología (CSIC-INTA)]

2020/03/05 (19:00)
EL HOMBRE CON RAYOS X EN LOS OJOS –X: The Man with the X-Ray Eyes–  (Roger Corman, 1963)
* Aurkezpena: Javier Aizpurua [Fisikaria; Centro de Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/03/14 (19:00)
EMAKUMEA ILARGIAN / LA MUJER EN LA LUNA ­–Frau im Mond– (Fritz Lang, 1929)
* Musika zuzenean: Javier Pérez de Azpeitia (pianoa).
* Aurkezpena: Ane Sarasola [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]

2020/03/19 (19:00)
DESPERTARES –Awakenings– (Penny Marshall, 1990)
* Aurkezpena: José Ramón Alonso [Neurobiologoa; Universidad de Salamanca. Instituto de Neurociencias de Castilla y León]

2020/03/26 (19:00)
AD ASTRA (James Gray, 2019)
* Aurkezpena: Fernando Cossío [Kimikaria; Ikerbasque; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)]

  • DONIBANE LOHITZUNE

[Cinéma Le Sélect]
2020/01/21 (20:00)
GILDA (Charles Vidor, 1946)
* Aurkezpena: Joxean Fernández [Euskadiko Filmategiko zuzendaria], Ricardo Díez Muiño [DIPC Donostia International Physcis Center-eko zuzendaria]
 

HITZALDIAK


  • BILBO

[Bidebarrietako Liburutegi Nagusia]

2020/01/29 (19:00)
MARCOS PELLEJERO
Donostia International Physics Center (DIPC)
Energía… ¿oscura?

2020/02/26 (19:00)
NEREA ZABALA
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Donostia International Physics Center (DIPC)
Herramientas de luz: de la ciencia ficción a las películas moleculares

  • DONOSTIA

[ZIENTZIAKUTXA; TABAKALERA>Ruiz Balerdi Aretoa]

2020/02/14 (19:00)
GABE IBÁÑEZ
Autómata-ren zuzendaria
CONCEPCIÓN ALICIA MONJE
Universidad Carlos III de Madrid (UC3M)
Robótica: retos futuros

2020/02/21 (19:00)
CARLOS BRIONES
Centro de Astrobiología (CSIC-INTA)
El origen de la vida: las raíces del árbol

2020/03/20 (19:00)
JOSÉ RAMÓN ALONSO
Universidad de Salamanca. Instituto de Neurociencias de Castilla y León.
Despierta, cerebro, despierta

IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO EMANALDIAK


  • BILBO

[BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA>Auditoriuma]

2020/03/11eta18
EL DÍA DE MAÑANA –The Day After Tomorrow– (Roland Emmerich, 2004)
* Aurkezpena: ONINTZE SALAZAR [Euskalmet]

  • DONOSTIA

[TABAKALERA>Zinea]

2020/02/11eta18
EL DÍA DE MAÑANA –The Day After Tomorrow– (Roland Emmerich, 2004)
* Aurkezpena: ONINTZE SALAZAR [Euskalmet]

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea