tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > 'Zinema eta Zientzia' zikloa estimulatzaileak diren lotura berriak bilatzeko itzuli da
'Zinema eta Zientzia' zikloa estimulatzaileak diren lotura berriak bilatzeko itzuli da
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan

Saioekin batera, aurkezpenak eta solasaldiak egingo dira, nazioarteko izen handiko zientzialarien eskutik; emanaldi guztiak 18.00etan hasiko dira, Emakumea ilargian izan ezik (17.00)
Osteguna, 2021(e)ko urtarrilak 7

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak 'Zinema eta Zientzia' zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. 2021. urteko lehen hiruhilekoan ikusi ahal izango dira programaren hamar filmak eta emanaldiak Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan egingo dituzte. Ziklo honen bereizgarri den bezala, proiekzio bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak egongo dira. Gainera, zenbait titulu Donibane Lohizuneko Le Select zineman ere ikusgai izango dira. Osasun-arrazoiengatik ezarritako murrizketak direla-eta, emanaldi guztiak 18.00etan hasiko dira, Emakumea ilargian filmekoa izan ezik (17.00).

Tabakaleran egindako prentsaurrekoan, Edurne Ormazabal, Joxean Fernandez, Ricardo Diez Muiño, Jose Luis Rebordinos eta Miguel Zugaza izan dira, Tabakalerako, Euskadiko Filmategiko, DIPCko, Donostiako Zinemaldiko eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, hurrenez hurren.

Fernandezek azpimarratu duenez, "hainbat zientzia-eremurekin lotura estimulatzaileak bilatzeko” itzuli da 'Zinea eta Zientzia' zikloa, eta beste behin ere, aurtengo aukeraketak modu eklektikoan konbinatuko ditu gaur egungo tituluak eta klasikoak. Pedro Miguel Etxenike fisikariak emango dio hasiera zikloari, urtarrilaren 8an Donostian eta 9an Bilbon, Srinivasa Ramanujan matematikari indiarra ardatz duen The Man Who Knew Infinity filmaren emanaldiarekin. Ospe handiko beste zientzialarien artean, Alan Turing polifazetikoa (The Imitation Game / Imitazio jokoa) eta zikloaren aurtengo kartelaren protagonista ere baden Madame Curie aitzindaria agertuko dira filmetan.

Nicholas Ray (The Savage Innocents), Ingmar Bergman (Viskningar och rop / Gritos y susurros), Dalton Trumbo (Johnny Got His Gun / Johnnyk bere fusila hartu zuen) eta Arthur Penn (The Miracle Worker) bezalako zuzendarien klasikoak ere ikusi ahal izango dira. Gainera, Fritz Langek zuzendutako Frau In Mond / Emakumea ilargian film mutua ere berreskuratuko da eta Javier Perez de Azpeitia piano-joleak zuzeneko musika jarriko dio saioari. Azken hau, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz aurreko edizioan bertan behera utzi ondoren programatu da berriro ere. Izan ere, zikloak ez du baztertuko pandemiaren gaia eta aurten bi film eskainiko dira hausnarketarako lagunduko dutenak, bai zientzia fikzioaren esparruan The Andromeda Strain filmarekin zein ezaguna egingo zaigun egoera deskribatzen duen film batekin, Contagion.

“2020 urteak pentsarazi digu ‘Zinema eta Zientzia’ zikloko aurreko edizioek oinarri oso sendoak zituztela, baina, bereziki, 2021ekoa inoiz baino beharrezkoagoa dela. Gure uste bikoitza berresten dugu: kultura zientifiko handiagoa izateak gizarte gisa hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen digu eta, André Malrauxek irakatsi zigun bezala, kultura zinematografiko handiagoa izateak nobleziaren eta munduaren edertasunaren oinordeko bihurtzen gaitu”, defendatu du Joxean Fernandezek.

Pedro Miguel Etxenikez gain, honako zientzialariek hartuko dute parte aurkezpen eta solasaldietan: Aitzol García Etxarri (fisikaria), Ane Sarasola (fisikaria), Fernando Cossío (kimikaria), Idoia Mujika (kimikaria), Ignacio Arganda-Carreras (informatikaria), Itziar Pérez Irazusta (medikua), Javier Aizpurua (fisikaria), Juan Ignacio Pérez Iglesias (biologoa), Juan José García Cadenas (fisikaria), Maia García Vergniory (fisikaria), María Muñoz Caffarel (biokimikaria), Olatz Arbelaitz Gallego (informatikaria) eta Xurxo Mariño (neurofisiologoa).

Bestalde, Filmategiak zikloko hiru titulu ere programatu ditu -Contagion, The Imitation Game eta Radioactive- Donibane Lohizuneko Le Select zineman. Gainera, ikasleei zuzendutako saioak antolatu dira Donostian (otsailak 9 eta martxoak 9) eta Bilbon (otsailak 16 eta martxoak 16).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea