Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Esperanza Luffiego, Donostia Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kide berria
Esperanza Luffiego, Donostia Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kide berria
Maialen Beloki zuzendariordea Urte Osoko Zinemaldian' zentratuko da
Osteguna, 2021(e)ko urtarrilak 28

Esperanza Luffiego Donostia Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kide berria izango da. 2012az geroztik, Zinemaldiko Industria Saileko arduradunetako bat izan da, Saioa Ribarekin batera. Luffiegok, ardura hori utzi eta filmak hautatzen jardungo du hemendik aurrera, eta, lan horrez gain, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko proiektuen hautaketako adituen batzordean ere arituko da.

Zinemaldiko zuzendariordeetako batek (Maialen Beloki) hutsik utzitako postua hartuko du Luffiegok. Beloki, bere aldetik, Nest-eko hautaketan zentratuko da –film laburren lehiaketa, zinema-ikasleen topaketaren testuinguruan–, eta Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptua garatzen eta indartzen arituko da. Hori da, hain zuzen, erakunde honen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiak XXI. mendean dituen funtsezko jarduketa-ildoak bateratzen ditu: talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest), prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elías Querejeta Zine Eskola eta Zinemaldia +) eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).

Zinemaldiko hautaketa-batzordea honela banatuko da, sailen arabera:

  • Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos, Perlak, Made in Spain, Belodromoa, WIP Latam eta WIP Europa: Quim Casas, Roberto Cueto, Joxean Fernández, José Ángel Herrero-Velarde, Victor Iriarte, Esperanza Luffiego, Natalia Marín, Javier Martín, Lucía Olaciregui, Ruth Pérez de Anucita, José Luis Rebordinos, Ana Redondo, Amaia Serrulla.
  • Nest: Maialen Beloki, Víctor Iriarte
  • Culinary Zinema: Lucía Olaciregui, José Luis Rebordinos, Ana Redondo
  • Zinemira: Lucía Olaciregui, Ruth Pérez de Anucita, José Luis Rebordinos

ESPERANZA LUFFIEGO GARCÍA (Donostia, 1963)

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2012tik 2020ra, Donostia Zinemaldiaren Industria Sailaren arduradunetako bat izan da, eta Argentinako Ventana Sur azokaren esparruan antolatutako Proyecta ekimenaren azken bi edizioetako komisarioa. Aurretik, 2008tik 2012ra, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezkoen koordinatzailea izan zen; 2010ean, Kimuak Programaren hautaketa-batzordeko kidea izan zen; eta 2009an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren garapen- eta ekoizpen-bidean dauden film laburren proiektuetarako laguntzen hautaketa-taldean parte hartu zuen. 1990ean eta 1991n, Andaluziako Zinematekako programazioko arduraduna izan zen. Prestakuntzaren arloan, 1999tik 2003ra, zinemaren eta bestelako ikus-entzunezko hedabideen historiako irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean; Sarobe Arte Eszeniko Guneko zinema-ikasgelako koordinatzailea eta irakaslea izan zen; eta 1988tik 1990ra, Andoaingo ESCIVI (zine- eta bideo-eskola) Lanbide Heziketako Zentroko errealizazio, gidoi eta ikus-entzunezko hizkuntzako irakaslea izan zen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea