Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Movistar+ek eta Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Movistar+ areto birtuala aurkeztuko dute bien arteko argitaratze-aliantza berriaren barruan
Movistar+ek eta Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Movistar+ areto birtuala aurkeztuko dute bien arteko argitaratze-aliantza berriaren barruan
Movistar+ eta Donostia Zinemaldiaren arteko argitaratze-aliantza berria Espainiako ikus-entzunezkoen industria indartzeko eta Zinemaldiaren esperientzia ahalik eta ikus-entzule gehienei helarazteko sortu da

Lehen aldiz, telebista-plataforma batek A klaseko jaialdi handi baten zinema-areto bat hartuko du, bost sailetatik datozen hainbat lanen hautaketa batekin
Asteazkena, 2021(e)ko irailak 8

Movistar+ek eta Donostia Zinemaldiak gaur goizean aurkeztu dituzte, Academia de Cine erakundearen egoitzan (Madril) bien arteko argitaratze-aliantza berriaren baldintzak. Plataformaren eta Zinemaldiaren arteko harreman iraunkorraz haraindiko urratsa da, luzaroan irauteko jomuga duena. Espainiako ikus-entzunezkoen industriako eragile garrantzitsu gisa eta gure kultura-ondarea sustatzeko xedez, Movistar+ek eta Donostia Zinemaldiak baterako ekintzak gauzatuko dituzte, eta aipatutako ekitaldian xehetasunez azaldu dira ekintza horiek.

Movistar+ enpresako CEO Cristina Burzakok eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek gogora ekarri dute bi taldeen arteko harremana historikoa dela eta Zinemaldian Movistar+ telesail eta film originalak aurkeztu izan direla. "Donostia Zinemaldiak eta Movistar+ek aliantza luzea eta sendoa dute, konplizitatean oinarritua. Gakoa zera da, guztion artean bide bat eratzen jarraitu behar dugula, industriakoa, bidaia kolektibo bat egin behar dugula gure industria hazarazteko, balioa emateko eta herrialde honetan kultura-ondare bat uzteko ardurarekin, ia-ia", esan du Cristina Burzakok aurkezpenean. "Movistar+entzat, Donostia Zinemaldia plataforma paregabea da. Batetik, estaldurari dagokionez, gure ekoizpena munduari ezagutarazteko balio baitu. Eta bestetik, sinesgarritasunari gagozkiola" ere gaineratu du Movistar+eko CEOak, honako hau nabarmentzeaz gain: "Hazkunde horretan dena ari da aldatzen, egunero. Bat egiteko ardura dugu, bidaia honetan jarraitzeko, industria gisa berrasmatzen jarraitzeko ez ezik, gainerako partnerrak seduzitzen eta maitemintzen saiatzeko ere bai. Guztion beharra dugu, bidaia kolektiboa baita".

 

 

Zinemaldia Movistar+ Areto Birtuala

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko aliantza honen berritasun nagusia Zinemaldia Movistar+ Areto Birtuala sortzea da, Zinemaldiko beste areto bat bihurtuko dena, hain zuzen. Gure herrialdean lehen aldiz, plataforma batek A klaseko jaialdi baten areto bat hartuko du. Zinemaldia Movistar+ Areto Birtualak zinema-areto baten esperientzia eskainiko die plataformako bezeroei, aldi berean Donostia Zinemaldian eta Movistar+en lehen aldiz aurkeztuko diren filmen eskaintza batekin.

Cristina Burzakoren arabera, areto birtual hori txertatzeak "erantzukizun bat dakar berekin: bezeroak Donostia Zinemaldira Espainiako edozein lekutatik sartu ahal daitezen bermatzea", kontuan izanik pandemia gainditzeko bidearen erdian gaudela  gaur egun. "Ikasi egingo dugu, hazi egingo gara eta erabat ziur nago datorren urtean are film gehiago izango direla", esan du Cristina Burzakok.

Aurtengo edizioan, Donostia Zinemaldiko hainbat sailetan aurkeztuko diren nobedadeen hautaketa bat egongo da, besteak beste, Perlak, Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos, Made in Spain eta Zinemira sailetako filmak barne hartuko dituena.

Askotariko gustuak gogobetetzeko hautaketa zabal bat egin dugu, besteak beste, hauek Emmanuel Carrèreren Ouistreham / Between Two Worlds, Céline Sciammaren Petite Maman, eta Ryûsuke Hamaguchiren Guzen to sozo / Wheel of Fortune and Fantasy, Perlak sailekoak; Manuel Nietoren El empleado y el patrón, Horizontes Latinosekoa; eta Ezekiel Montesen Hombre muerto no sabe Vivir eta Julia de Pazen Ama, Made in Spain sailekoak. Filmak herrialde ugaritakoak dira; Frantzia, Japonia, Kolonbia, Belgika, Argentina, Errusia, Mexiko, Costa Rica, Suitza eta, noski, Espainia.

 

"Ikusle bat Donostiako areto batera joan daitekeen bezalaxe, hemen Espainiako edo Andorrako edozein ikus-entzule zinema-aretora sartu ahalko da, Donostian sarrera arrunt batek balio duena ordainduz gero. Aretoa birtuala da, baina ikus-entzule kopuru mugatu bat izango du. Zinemaldiaren luzapena da, eta gero film horiek euren ibilbidea izango dute, zinema-aretoetan estreinatuko dira edo plaformaren batean sartuko dira, adibidez, Movistar+en", esan du José Luis Rebordinosek. "Denok batera ibiltzeko unea da, jaialdiak, Movistar+, ekoizleak, erakusleak, eta abarrek", nabarmendu du Rebordinosek.

Zinemaldia Movistar+ Areto Birtuala plataformak Donostia Zinemaldiari eskainitako gunean (Espacio Festival de San Sebastián) egongo da eskuragarri, irailaren 17tik (ostirala) aurrera, inaugurazio-egunean bertan. Horrez gain, Zinemaldiaren aurreko edizioetan parte hartu izan duten film arrakastatsu gehiago eta Marion Cotillard eta Johnny Depp (protagonistak aurtengo Donostia Sarietan) aktoreak protagonista dituzten filmak eskainiko ditu guneak.

Movistar+ Donostia Zinemaldira joango eta bere programetako batzuk eskainiko ditu bertatik. Halaber, Zinemaldiaren sail batean baino gehiagotan emango diren Movistar+ telesail originaletan ere parte hartuko du Alejando Amenábarren La Fortuna izango da Sail Ofizialean egongo den telesail bakarra eta lehiaketaz kanpo emango da; La huellas de elBulli dokumentalak, Ferran Adrià sukaldariaren influentziari buruzkoak, Culinary Zinema saila inauguratuko du, eta Raphaelismo telesaila eta Raphael bera izango dira Movistar+ Galako protagonistak, abeslari ikonikoari buruzko telesailaren atal bat emango baita ekitaldi horretan.

 
Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones