Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Alba Emission Free Energyk eta Donostia Zinemaldiak bi urterako akordioa sinatu dute Green Challenge delakoa bultzatzeko
Alba Emission Free Energyk eta Donostia Zinemaldiak bi urterako akordioa sinatu dute Green Challenge delakoa bultzatzeko
Ekimen aitzindari honen bitartez, bi erakundeek trantsizio energetikoa bultzatzeko konpromisoa hartu dute

Bi erakundeek beste pauso bat eman dute Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko, zehazkiago esanda, 13. Helburua: ‘Klima babesteko ekintza’

Sinatzeko ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian egin da gaur, eta bertan izan dira Emiliano López Atxurra Alba Emission Free Energyko presidentea eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria

Alba Emission Free Energy trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzea xede duen Petronorren filiala da
Asteartea, 2021(e)ko irailak 14

Emiliano López Atxurra Alba Emission Free Energyko presidenteak, eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza-akordio bat sinatu dute gaur Green Challenge delakoa bultzatzeko.

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioak bere gain hartu du Green Challenge proiektuari heltzeko konpromisoa eta Alba Emission Free Energyk horretan parte hartuko du, bi erakundeek klima-aldaketa arintzen lagun dezaketen neurriak bultzatzeko hartu duten konpromisoaren harira.

Bestalde, Alba Emission Free Energyk, trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren jarduera guztiak –hidrogenotik tokiko energia-komunitateetaraino– biltzen dituen Petronorren filialak Zinemaldiaren aldeko babesa azaldu du hitzarmen honen bitartez. Donostia Zinemaldia da enplegua sortu, teknologia garatu eta pertsonengan pentsatu nahiz ondo pasaraztea xede duen industriaren erakusleihorik onena, eta horretan energia-eraginkortasunak eta jasangarritasunak ere leku propioa dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones