Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Pablo Larraínen Spencer izango da Zinemaldiaren 69. edizioko ustekabeko filma
Pablo Larraínen Spencer izango da Zinemaldiaren 69. edizioko ustekabeko filma
Osteguna, 2021(e)ko irailak 23

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko ustekabeko filma Spencer izango da, Pablo Larraín errealizadore txiletarraren lan berria. Datorren larunbatean –16:00etan– Victoria Eugenia Antzokian emango den filmean, Kristen Stewart aktoreak Diana Galeskoa printzesaren rola egin du.

Larraínek beste batzuetan ere hartu izan du parte Zinemaldian; hala, Tony Manero (2008), Post mortem (2010) eta El club (2015) Horizontes Latinos sailean erakutsi zituen, eta No (2012), Neruda (2016) eta Ema (2019) filmak Perlak sailean eman ziren.

Jackie (2016) filmean jada egin zuen bezalaxe, non Jacqueline Kennedyren irudira hurbildu baitzen, Spencer pelikulan emakume ikoniko batengan jarri du arreta berriz ere Larraínek. Kristen Stewartek Diana Spencerrena egin du, eta Jack Farthingek, berriz, haren senar Charles printzearena; Timothy Spall, Sean Harris eta Sally Hawkins antzezleek osatzen dute aktore-zerrenda.

Ustekabeko filmaren babeslea Amenabar enpresa da, Zinemaldiaren laguntzaile ofiziala berau. Gipuzkoako eraikuntza-enpresa hori haurrentzako euskarazko emanaldien babesle ere bada.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea