Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Kinetix, Frantziako proposamena, 2021eko Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren irabazle
Kinetix, Frantziako proposamena, 2021eko Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren irabazle
Osteguna, 2021(e)ko irailak 23

3D animatzaileen eta estudioen prozesuak sinplifikatu eta bizkortzeko adimen artifizialeko baliabidez hornitzeko jomuga duen Kinetix proposamena (Frantzia) izendatu dute aurtengo Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren irabazle, bost finalistaren artetik. Sariketa Zinemaldia & Technology jardunaldiaren barne egin da gaur Tabakaleran eta bost finalisten aurkezpenak eta mahai inguru-bat bildu ditu.

Proposamenak 10.000 euroko saria lortzeko lehian izan dira, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC batean inkubaziogune batean lehen urtean dohainik aritzeaz eta 500.000 eurorainoko finantzaketa lortzeaz gain.

Lau finalistak hauek dira: Klipworks, Danimarkako proiektua, bideo-edukien sortzaileei beste lankide batzuek sortutako materiala eskuratu eta erabiltzeko aukera ematen diena, AWS web zerbitzuen teknologiaren bidez; eta OWO Entertainment, Espainiakoa, film bat ikusten ari den bitartean erabiltzaileari sentsazio fisikoak sentiaraziko dizkion jaka haptiko bat garatzen ari dena; Panoramic Plates espainiarra, zinemarako eta telebistarako 360º hondoak −mugimenduan daudenak− filmatzeko zerbitzua; eta, azkenik, Raccorder, Espainiakoa, scriptentzako aplikazio mugikorra, baliabide guztiak baliabide digital batean bildu eta filmaketei buruzko informazioa aurkitzea errazten duena.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du, Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak eta Tabakalerak antolatutako Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia, hain zuzen, Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzarekin. 

Jardunaldiak Europa Creativa MEDIAren babesa du, European Film Forum ekimenaren bidez. Europa Creativa MEDIAren helburua Europako ikus-entzunezkoen industria indartzea eta eraldatzea da. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, eta ikus-entzunezkoen sektorean teknologiak izandako berrikuntzari buruz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtu nahi du.

 

Zinemaldia Startup Challenge Saria
Kinetix
Yassine Tahi - Henri Mirande
Frantzia


Antolatzaileak:



Laguntzaileak:


Zinemaldia Startup Challenge Sustatzailea:



Ondorengoen babesarekin


Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea