Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Donostia Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak antolaturiko genero-berdintasunaren jardunaldia elkarrekin lan egiteko borondatea eta konpromisoarekin amaitu da
Donostia Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak antolaturiko genero-berdintasunaren jardunaldia elkarrekin lan egiteko borondatea eta konpromisoarekin amaitu da
Ostirala, 2021(e)ko irailak 24

Goiz osoan egin da Donostia Zinemaldiak eta (H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkarteak antolaturiko lan-jardunaldia Tabakalerako K aretoan, 69. edizioaren azken aurreko egunean. Zinemaldiko eta (H)emen elkarteko ordezkariek ez ezik, Ikus-entzunezkoen 50/50 Berdintasunerako Lurralde arteko 2025erako Lantaldea osatzen duten kolektiboek ere parte hartu dute saioan: AAMMA (Ikus-entzunezkozkoetako Emakumeen Andaluziako Elkartea), AMMA (Ikus-entzunezkozkoetako Emakumeen Murtziako Elkartea), DONA I CINEMA (Valentziako Emakumeen Elkartea), DONES VISUALS (Ikus-entzunezkozkoetako eta Zinemagintzako Emakumeen Kataluniako Elkartea) eta MIA (Animazio Industriako Emakumeen Elkartea), baita CIMA ere (Ikus-entzunezko eta Zinemagintzako Emakumeen Elkartea). Tramak -Emakumeek eginiko Erakustaldi, Zinema Jaialdi, Bideo eta Multimedia Lanen Koordinakundeak- ere parte hartu du.

Topaketa horren xedea izan da genero-berdintasunarekin lotutako auzien gaineko hausnarketa eta eztabaida piztea eta gai horien inguruko akordioak lortzea. Ildo horretan, Zinemaldiak konpromisoa hartu du emakumeek zuzenduriko filmen partaidetza zaintzeko eta areagotzeko hainbat alorretan, hala nola Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, Nest, Ikusmira Berriak egoitza-programa eta New Directors saila –azken horretan, zinemagileen lehen eta bigarren lanak biltzen dira–. Hitzartutakoaren bitartez, emakume profesionalen presentzia bermatu nahi da zinema-industriaren lehen urratsetan. Era berean, adostu dute genero-identifikazioko txostena areagotzea eta kategoria berriak biltzea 2022an, eta, horretaz gainera, konpromiso berriak eta haien betetze-maila ere kontuan hartuko dira datozen edizioetan. Zinemaldiaren zuzendaritzak konpromisoa hartu du, era berean, kode etiko bat eztabaidatzeko datozen hiletan, ohore-sariekin loturik.

Adostu da, orobat, elkarrizketa jarraitua eta loteslea izatea elkarteekin, Pentsamendu eta Eztabaida alorraren barruan gai jakin batzuk jorratzeko, hala nola berdintasuna eta aniztasuna biltzea eta apurka-apurka eta elkarrekin aurrera egitea. Zinemaldia eta elkarteak hiru hiletik behin elkartuko dira urte osoan zehar.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea