Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Koprodukzio bila dabiltzan hamasei proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2021 ekimenean
Koprodukzio bila dabiltzan hamasei proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2021 ekimenean
Ventana Sur-ek, Marché du Film-Festival de Cannes-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta dago ekimena, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarte egingo dena
Osteguna, 2021(e)ko azaroak 11

Ventana Sur-ek, Marché du Film-Festival de Cannes-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenean, Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio baten bila dabiltzan eta garabidean dauden 16 zinema-proiektu aurkeztuko zaizkie ekoizle, programatzaile eta salmenta-agenteei, finantzazioa osatzeko eta nazioarteko banaketa egiteko bazkideak aurkitzeko asmoz.

Aurten, Ventana Sur ekimenaren barruan, Proyectaren laugarren edizioa egingo da, aurrez aurre eta online, eta azaroaren 30ean pitching saio bat izango da Buenos Airesen, ekoizleen eskutik. Abenduaren 1ean, akredituetako industriarekin aurrez aurreko hitzorduak egiteko aukera izango dute ekoizleek. Gainera, azaroaren 30ean eta abenduaren 2an, proiektuetako ordezkariek one to one topaketa birtualak egin ahal izango dituzte.

Hautaketan Latinoamerikako hamaika proiektu daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica eta Ekuadorrekoak) eta gainerako bostak Europakoak dira (Alemania, Espainia eta Turkiakoak). Hamasei proiektu horietatik, hamahiru hautatu dituzte Paulo Roberto de Carvalhok (Autentika Films), Javier Martínek (Donostia Zinemaldia) eta Clara Massotek (Ventana Sur). Gainontzeko hirurak honakoak dira: Ekuadorreko proiektu bat, EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production workshop tailerretik datorrena; Brasil CineMunditik datorren beste bat eta Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika hamargarren Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu espainarra (Francisco Mariseren Camionero, hain zuzen ere).

Aurkeztutako hamasei lanetako azken urteetan Donostia Zinemaldiko sailetan parte hartu duten zenbait zuzendariren lanak ere egongo dira. Hori da Silvina Schnicer (Tigre, New Directors 2017; Carajita, New Directors 2021), Meritxell Colell (Con el viento, Made in Spain 2018; Dúo, Koprodukzio Foroa 2018), João Dumans (Arábia / Araby, Horizontes Latinos 2017), Francisco Marise (Para la guerra, New Directors 2018) eta Niles Atallah (Lucía, Zinema Eraikitzen 2009 eta New Directors 2010). 

Proyecta ekimena Ventana Sur-en parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Merkatu hori Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Marché du Film-Festival de Cannes-ek antolatzen dute. Edizio hau azaroren 29tik abenduaren 3ra ospatuko da.

 

PROYECTA 2021 HAUTAKETA


A Terra Gasta / The Waste Land
João Dumans (Brasil)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena: Katásia Filmes

Alfredo Larón
Benjamin Mirguet (Frantzia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Alemania - Frantzia - Ekuador
Ekoizpena: Rohfilm Productions

Bir Ihtimal Daha Var / Another Possibility
Burak Çevik (Turkia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Turkia - Alemania
Ekoizpena: Fol Film

Diamante / Diamond
Yashira Jordán (Bolivia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Bolivia - Argentina
Ekoizpena: Empatía Cinema

El futuro no nos ha cambiado / The Future Hasn't Changed Us
Adrián Orr (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Portugal
Ekoizpena: El Viaje Films

Fantasmas de Invierno / Winter's Ghosts
Gabriela Vidal (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina - Peru
Ekoizpena: Gualicho Cine

Gemelos celestiales / Celestial Twins
Nilles Atallah (Txile)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile - Herbehereak
Ekoizpena: Quijote Films

Iluminada
Nicolas Rincón (Kolonbia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Kolonbia - Belgika - Frantzia
Ekoizpena: Medio de contención producciones

La quinta / The Cottage
Silvina Schnicer (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina - Txile
Ekoizpena: Brava Cine

10 
La raza de los ligeros / The Swift Ones
Paola Buontempo (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Murillo Cine

11 
Lejos de los árboles / Far from Trees
Meritxell Colell (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Peru
Ekoizpena: Allegra Films

12 
Si no ardemos, cómo iluminar la noche / If We Don't Burn, How Do We Light Up The Night
Kim Torres (Costa Rica)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Costa Rica - Mekixo - Frantzia
Ekoizpena: Noche Negra Producciones

13 
Taturana
Carlos Piñeiro (Bolivia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Bolivia
Ekoizpena: Socavón Cine

EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA – DONOSTIA ZINEMALDIA

14 
Camionero
Francisco Marise (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Argentina - Frantzia - Alemania
Ekoizpena: Lolita Films

EAVE PUENTES-EUROPA / LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO TAILERRA

15 
Loretta Young y los monstruos / Loretta Young and the Monsters
Javier Andrade (Ekuador)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Ekuador - Txile - Norvegia
Ekoizpena: Punk S.A.

BRASIL CINEMUNDI

16 
O Segredo de Sikán / The Secret of Sikán
Everlane Moraes (Brasil)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena: Carapiá Filmes


Ondorengoen babesarekin


Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea