Sail ofizialak – FIAPF
Film onenaren Urrezko Maskorra
Alina Grigore (Errumania)
Epaimahaiaren Sari Berezia
Lucile Hadzihalilovic (Erresuma Batua - Frantzia - Belgika)
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
Tea Lindeburg (Danimarka)
Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra
Ex aequo
Flora Ofelia Hofmann Lindahl
Tea Lindeburg (Danimarka)
Ex aequo
Michael Showalter (AEB)
Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra
Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria
Terence Davies (Erresuma Batua)
Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria
Thierry de Peretti (Frantzia)
Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Dea Kulumbegashvili (Georgia) zuzendaria izango da; iaz lau sari ofizial irabazi zituen Dasatskisi / Beginning bere lehen lanagatik, besteak beste, film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria. Kulumbegashvilirekin batera, Susi Sanchez (Espainia) aktorea, Maite Alberdi (Txile) eta Audrey Diwan (Libano-Frantzia) zuzendari eta gidoilariak eta Ted Hope ekoizle estatubatuarra izango dira Sail Ofizialeko epaiamahaian.
Epaimahai Ofiziala
-
Dea Kulumbegashvili, zuzendaria eta gidoigilea, Georgia (EPAIMAHAIBURUA)
-
Maite Alberdi, zuzendaria eta gidoigilea, Txile
-
Audrey Diwan, zuzendaria eta gidoigilea, Libano-Frantzia
-
Susi Sánchez, aktorea, Espainia
-
Ted Hope, ekoizlea, AEB
Epaimahai ofizialak ondoko sari hauek eman behar ditu nahitaez:
-
Film onenaren Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat).
-
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.
-
Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko maskorra.
-
Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorra.
-
Argazki onenaren epaimahaiaren saria.
-
Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.
Epaimahai ofizialak sari berezi bat emateko aukera du, eta nahi bezala esleitu ahalko dio, edozer ezaugarri direla eta, jasotzeko merituak dituela uste duen filmari. Dena den, arrazoi horiek azaldu beharko ditu.
Urrezko Maskorra ezingo da ex aequo eman.
Sari ofizialak Zinemaldiko amaierako galan jakinarazi eta banatuko dira.