Edurne Portela (Santurtzi, Espainia. 1974) Historian lizentziatua da (Nafarroako Unibertsitatea), baita Literatura Hispanikoetan doktorea ere (University of North Carolina, Chapel Hill, AEB). Literatura-irakasle titularra izan da Lehigh Universityn (Pennsylvania) 2015era arte. Han, giza zientzien ikerketa-zentroaren (Humanities Center) zuzendaritzarekin eta beste kudeaketa-lanpostu batzuekin uztartu zuen bere irakasle-lana. Bere ikerketa akademikoaren barruan artikulu ugari argitaratu zituen, baita Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers saiakera ere. 2016an El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia argitaratu zuen Galaxia Gutenberg argitaletxean. 2017ko irailean, eta Galaxia Gutenberg argitaletxean bertan, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Mejor la ausencia izenekoa. Madrilgo liburu-denden gremioak 2018ko fikziozko liburu onenaren saria eman zion eleberri horri. Eleberri horren italierarako itzulpenak Cassino Hiria nazioarteko literatura-saria irabazi zuen. 2019an Formas de estar lejos argitaratu zuen eta 2021eko martxoan Los ojos cerrados (bi eleberriak Galaxia Gutenbergen). José Ovejerorekin batera, Vida y Ficción (2017) dokumentala zuzendu du. Aldian behin egiten du lan prentsa idatzian eta Cadena Ser irrati-kateko "Hoy por Hoy" saioan.