Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku transferenzia bitartez.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen duten 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
Europa-Latinoamerika X. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
ArteKino International Award, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ArteKino Foundation-ak babesten du saria.
ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ArteKino International Award saria ematera.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.