"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2020az geroztik, Zinemaldiak ezagutza partekatzeko izaera agerian uzten du Pentsamendua eta Eztabaida ekimenaren bidez; zinemari buruz industria, sormen eta prestakuntzaren ikuspegitik hitz egitea sustatzen duen jarduera sorta, eta sortzaileen, ekoizleen eta banatzaileen artean hitzarmen- eta negozio-aukerak sortzeko programak. Esparru horretan, iaz, Aaron Sorkin, Francisco Ramos, Ted Hope eta Marc Orts izan ziren eztabaiden eta eskola magistralen protagonistak.