Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Industria > FAQ - Industria Online
FAQ - Industria Online
 

FAQ - Industria Online


 

Orokorra

Akreditazioak
Nola jakin dezaket zein den nire akreditazioa? Zertarako ematen dit baimena?

Zinemaldia hasitakoan, zure akreditazioari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu hemen: Nire Zinemaldia > Nire Akreditazioa.
Industriaren akreditazioa Zinemaldiak Industriarekin duten harremana dela-eta parte hartzen duten pertsonei esleitzen die esklusiboki: erosleei, banatzaileei, salmenta-agenteei eta abarrei. Akreditazioarekin lotutako kontsultetarako, Gonbidatuen Kudeaketako Departamentuarekin harremanetan jarri: invitados@sansebastianfestival.com I Telefono-zenbakia: +34 943 48 12 12


Zer alde dago industriaren online akreditazioaren eta industriaren aurrez aurreko akreditazioaren artean?

Donostian dauden Industriaren akreditaziodunek honako hauetarako sarbidea izango dute:

  • Zinemaldiko sailen emanaldiak aretoetan.
  • The Industry Club profesionalentzako langune eta topagunea Kursaal Elkargunean (Zinemaldiaren egoitzan).
  • WIP Latam-en eta WIP Europa-n hautatutako filmen emanaldiak aretoetan (online ere eskuragarri da).
  • Jardueren Gidaren argitalpen fisikoa (online ere eskuragarri).
  • Pentsamendu eta eztabaida jarduerak: Zinemaldia & Technology, European Film Forum eta beste jarduera batzuk (batzuk streaming bidez transmitituko dira).
  • Beste jarduera batzuk (aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak...)

 

Kontsulta ezazu Agenda Profesionala jarduera guztiak eta horien sarbide mota eta formatua ezagutzeko.

 


Industria Online sarbidea
Nola sar naiteke Industria Onlinera?

Logeatu "Nire Zinemaldia" eremuan, eta zabalgarrian "Industria Online" eremua agertuko da. Bertan nabigatzeko eskuliburua deskarga ezazu.


Pubikoarentzako arreta
Zer ordutegi eta publikoari arreta eskaintzeko zer kanal ditu Industriak?

Publikoari arreta-ordutegia 9:00etatik 20:00etara (Madrilgo ordutegia, UTC + 2) da Industrian. Hauek dira harremanetarako kanalak:

  • industria@sansebastianfestival.com
  • +34 943 481 217 / +34 943 00 31 08 & 943 00 31 32(irailaren 14tik aurrera)
  • Pubikoarentzako arreta The Industry Club gunean (Kursaal Elkargunean)

 

Bideoteka

Sarbidea
Nork du sarbidea?

Industriaren akreditazioa duten profesional guztiek baino ez dute Bideotekara sartzeko baimena. Akreditazioei buruzko kontsultak hemen.


Nola sar naiteke?

Zinemaldiaren Bideoteka webgune honetan dago: www.cinandovl.com/sansebastian. Irailaren 16an, Industriako profesionalek mezu elektroniko bat jasoko dute, plataforman sartzeko pasahitz bat sortu ahal izateko. Mezu elektronikoa jaso ez baduzu (begiratu spamaren edo nahi ez den postaren karpetan), idatzi videoteca@sansebastianfestival.com helbidera "Acceso Videoteca + zure izen-abizenak" gaiarekin.


Filmak
Zer film ikus ditzaket?

Zinemaldiaren Bideotekan barne harturiko filmen hautaketa hemen dago zehaztuta. WIP Latam-eko eta WIP Europa-ko filmak (posprodukzio-fasean daudenak) ikusi ahalko dira; informazio gehiago hemen.


Eskuragarritasuna
Noiztik eta noiz arte daude filmak eskuragarri?

Filmak ikusgai egongo dira Zinemaldian zehar eta Zinemaldia amaitu eta hilabetera. Zinemaldian zehar estreinatzen direnak lehen emanaldiaren biharamunean egongo dira eskuragarri. WIP Latam-eko eta WIP Europa-ko filmak ere aretoetan ematen direnetik aurrera eta soil-soilik irailaren 25era arte egongo dira ikusgai.


 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa / Ikusmira Berriak

Sarbidea
Nork du aukeratutako proiektuekin biltzeko aukera?

Industriaren akreditazioa duten profesionalek baino ez dute foroko hitzorduetarako sarbidea. Akreditazioei buruzko kontsultak hemen.


Orokorra
Nola funtzionatzen du foroak aurrez aurreko bertsioan?
 
Aurten, Foroa Kursaaleko The Industry Club gunean egingo da irailaren 20, 21 eta 22an. Bertan, industria akreditatua fisikoki bildu ahal izango da hautatutako taldeekin (aurrez hitzordua eskatuta).
 
Aukeratutako proiektuekin egindako bilerak, Donostiara hurbildu ezin izan direnak, telematikoak izango dira. Horregatik, konektatzeko mugikorra, tableta edo ordenagailu eramangarria erabiltzea gomendatzen da.

 
Nola funtzionatzen du foroak online bertsioan?

1. URRATSA. Sartu Industria Online eremuan eta ezagutu zer proiektu hautatu diren hemen: Industria > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Fitxa bakoitzean proiektuari buruzko informazio xehatua aurkituko duzu, baita pitchingari buruzkoa ere.

2. URRATSA. Txertatu zure hitzordua agendan. Fitxa bakoitzaren barruan, zer ordutegi dauden libre ikusi ahalko duzu, hitzordu bat agendan txertatzeaz gain.  Nire Zinemaldia - Nire Hitzorduak atalean sartu eta bertan ikusi ahalko duzu zein diren agendan txertatuta dituzun hitzorduak (gehienez hitzordu bat proiektu bakoitzeko). (Ezin baduzu hitzordurik egin, idatzi industria@sansebastianfestival.com helbidera, "acceso citas + zure izen-abizenak" gaiarekin.)

3. URRATSA. Bilera-egunean, adosturiko ordutegian, sartu "Nire Hitzorduak" eremuan eta "sartu hitzordura" botoia aurkituko duzu; egin klik eta bilerara bideratuko zaitu zuzenean. Zoom birtatez egingo da bilera.


Nire hitzorduak
Noiz arte eska dezaket hitzordu bat?

Irailak 19, arratsaldeko 8ak arte (UTC +2). Hortik aurrera, hitzordu bat egin nahi izanez gero, idatzi industria@sansebastianfestival.com helbidera, "citas + zure izen-abizenak" gaiarekin.


Nola utz ditzaket bertan behera / alda ditzaket hitzorduak?

Hitzorduak bertan behera uzteko edo aldatzeko, idatzi industria@sansebastianfestival.com helbidera "citas + zure izen-abizenak" gaiarekin.


Bideodeia
Nola sar naiteke hitzorduan / bideodeian?

Bilera-egunean, adostutako ordua baino minutu batzuk lehenago, sartu "Nire hitzorduak" eremuan eta egin klik hitzorduaren botoian. Estekak zuzenean eramango zaitu Zoom bidezko bilerara.


 
Arazoak ditut konexioarekin eta ezin izan dut bilera egin. Zer egin dezaket?

Industria Sailak ez du laguntza teknikorik ematen Zoom bidezko bideodeiei buruz. Konexio-arazorik izan duzulako biltzeko aukera galdu baduzu, idatzi industria@sansebastianfestival.com helbidera "citas + zure izen-abizenak" gaiarekin eta hitzordurako leku libreren bat aurkitzen saiatuko gara.


 

WIP Latam - WIP Europa

Filmak
Nola ikus ditzaket filmak online?

Sartu Zinemaldiaren Bideotekan zure erabiltzaile eta pasahitzarekin (mezu bat jasoko duzu horri buruz irailaren 16an). Ezin bazara sartu WIP filmeetara, idatzi videoteca@sansebastianfestival.com helbidera "Acceso WIP + zure izen-abizenak" gaiarekin. WIP Latam-eko eta WIP Europa-ko filmak ikusgai egongo dira Zinemaldian ematen direnetik  irailaren 25era arte (egun hori barne hartuta). 


Taldeak
Nola jar naiteke harremanetan taldeekin?

WIP Latam-eko filmeei buruzko informazioa eskuratu ahalko duzu honen bidez: Industria > WIP Latam > Proiektuak. Proiektuari buruzko fitxa bakoitzaren barnean, taldearekin harremanetan jartzeko datuak aurkituko dituzu.
WIP Europa-ko priektuetarako sarbidea honen bidez izango duzu: Industria > WIP Europa > Proiektuak. Proiektuari buruzko fitxa bakoitzaren barnean, taldearekin harremanetan jartzeko datuak aurkituko dituzu.


 

Lau Haizetara

Sarbidea
Nork du sarbidea?

Industriaren akreditazioa duten profesionalek baino ez dute izango fororako sarbidea. Akreditazioei buruzko kontsultak hemen


Eskuragarritasuna
Noiztik eta noiz arte ikus daitezke?

Jarduera aurrez aurre eta streaming bidez izango da eskuragarri, irailaren 22an goizez.

Harremanak
IBAIArekin batera antolatua

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiak antolatua, informazio gehiago nahi izanez gero: lauhaizetara@ibaia.org


 

Pentsamendua eta Eztabaida (European Film Forum,  Zinemaldia & Technology,etab.) eta bestelako mahaiak, hitzaldiak, aurkezpenak...

Sarbidea
Nola sar naiteke ekitaldira zuzenean?

Kontsultatu ekitaldiaren xehetasunak Industria Online eremuko Agenda Profesionalean eta hortik zuzeneko ekitaldira sartzeko aukera izango duzu, seinalatutako egunean eta orduan.


Hizkuntzak
Zer hikuntzatan daude eskuragarri?

Zuzeneko ekitaldiek aldibereko itzulpena izango dute Zinemaldiaren hiru hizkuntza ofizialetan: gaztelania, ingelesa eta euskara.


 

 

Pitching Korner

Sarbidea
Nork du sarbidea?

Industriaren akreditazioa duten profesionalek baino ez dute izango fororako sarbidea. 


Orokorra
Zer da Pitching Korner?

Pitching Korner Zinemaldiak beste erakunde laguntzaile batzuekin batera hautatutako proiektuak ikusarazteko gunea da. Euskal eta nafar emakumeek (Noka Mentoring eta (H)emen) zuzendutako 7 proiektuen pitchingak eta 3 proiektu serializatu (2deo Serieak) ikusi ahal izango dira.

 

Eskuragarritasuna
Noiztik eta noiz arte ikus daitezke?

2021ko azarora arte.


 
 
Industriaren aurreko edizioak
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea