Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Talentuen hazitegiari omenaldia egin diote Euskal Zinemaren Galan
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Talentuen hazitegiari omenaldia egin diote Euskal Zinemaren Galan
Asteazkena, 2021(e)ko irailak 22

Aurtengo Zinemira saileko filmetako protagonistak hezur eta haragi egin ziren, atzo, Victoria Eugenian ospatu zen Euskal Zinemaren Galan. Pandemic Tour 2020 Belako filmeko izarrak izan ziren teloia altxatzen, hirukote formatuan euren musika zuzenean jotzen. Ondoren, Irizar Sarirako hautagiak diren fikziozko eta ez-fikziozko filmetako hainbat protagonistek egin zituzten euren filmen aurkezpen laburra.

Hasteko eta behin, Maixabel, Bolante baten historia eta Paperezko hegoak filmetako ardatz diren Maixabel Lasa, Eneko Etxeberria eta Martxelo Otamendik hartu zuten hitza. Ahanzturaren kontra film eta dokumentalak egitearen garrantzia azpimarratu zuten. Segidan, Aitor Merino, Maru Solores eta Maider Oleaga zuzendariek euren dokumentalak aurkeztu zituzten jendaurrean, Fantasía, Aztarnak eta Kuarkt Valley, hurrenez hurren.

Erlauntza film koraleko aktoreek umorearen eztena sartu zioten galari eta Kimuak programari saria eman aurreko bideoa aurkeztu zuten. Bertan, hasiberriak zirenean Kimuaken parte hartu zuten aurpegi ezagun ugarik (Cobeaga, Hernández, Serra, Moriartitarrak, Almandoz, Malo, Vicario, Herguera eta Altuna) programaren garrantzia azpimarratu zuten eta bultzatu dutenei esker ona adierazi zieten. Haietako bi, Borja Cobeaga eta Jone Hernández, oholtzara igo ziren Kimuakeko gaur egungo ordezkariei Zinemira Saria ematera. Txalo zaparra artean jaso zuten garaikurra Txema Muñozek eta Esther Caberok. Biek ala biek programa posible egin duten rakunde publiko zein pribatu eta gizabanako guztiak izan zituzten gogoan.

Asier Altunaren Hondalea: abismo marino dokumental berria proiektatu aurretik, Belakok The Craft abestu zuen: “Gurea da boterea eta orain da unea” hitzekin bukatu zen gala.


Irene Elorza

 
Esther Cabero eta Txema Muñoz Zinemira Saria jasotzen, hunkituta eta pozik.
Esther Cabero eta Txema Muñoz Zinemira Saria jasotzen, hunkituta eta pozik.
Belako taldeko kideak, hirukote formatuan, zuzenean jotzen, atzo.
Belako taldeko kideak, hirukote formatuan, zuzenean jotzen, atzo.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones