Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Berriak > Espainiako ikus-entzunezkoen 100 profesional baino gehiagok hartuko dute parte Spanish Screenings On Tour ekimenak bilduko dituen jardueretan (20tik gora), Ventana Sur merkatuaren esparruan ‘Spanish Audiovisual: Talent and Future’ goiburuarekin
Espainiako ikus-entzunezkoen 100 profesional baino gehiagok hartuko dute parte Spanish Screenings On Tour ekimenak bilduko dituen jardueretan (20tik gora), Ventana Sur merkatuaren esparruan ‘Spanish Audiovisual: Talent and Future’ goiburuarekin
Networkingeko bederatzi jarduera antolatuko dira, besteak beste, lan-gosariak, koprodukzio-topaketa bat eta 'happy hourrak'; eta delegazioko kideek zazpi hitzaldi eta paneletan hartuko dute parte

Garatzen ari diren 21 bat proiektu, zazpi WIP, ‘remake’ egiteko potentziala duten 40 film, amaitutako 21 film Market Screenings sailerako eta hiru lan Market Premiereserako aurkeztuko dira, Video Library bideotekako film ugariez gain

Maquinitas sailak proiektu eta jarduerak ere izango ditu, ICEX España Exportación e Inversiones taldearen Games from Spain ekimenaren eskutik
Osteguna, 2022(e)ko azaroak 24

Spanish Screenings On Tour ekimenaren lehen edizioan Espainiako talentuak eta ikus-entzunezkoen industriak aukera izango du aurrekaririk gabeko erakustaldia egiteko Ventana Sur merkatuan, hots, Latinoamerikako ikus-entzunezko merkatu nagusian, datorren astean. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra, 100 profesional nazional baino gehiago –batez ere nazioarteko salmenten eta ekoizpenen esparruetakoak– izango dira Buenos Aires hirian.

Bertaratuek beren kontaktu-sarea zabaltzea eta negozio-aukera berriak sortzea sustatzeko helburua izango du Spanish Screenings On Tour ekimenak, eta, ‘Spanish Audiovisual: Talent and Future‘ goiburuarekin, hainbat jarduera eta topaketa profesional indartuko ditu. Ventana Sur merkatuaren askotariko sailetako proiektuen inguruko pitchingeko saioak ez ezik, gaikako lan-gosariak ere egingo dira, ordezkariek nazioarteko bazkide posibleekin elkarreraginak izan ditzaten, Argentina eta Uruguai herrialdeekin koprodukzioak lortzeko topaketez, eta kontaktu informalak errazteko happy hourrez eta koktelez gainera.

Halaber, mintzaldiak, aurkezpenak eta mahai-inguruak antolatu dira hainbat gairi buruz (hala nola sortzen ari den talentuaren nazioarteko sustapena eta sorkuntza digitala) eta Spanish Screenings Content ekimenaren hurrengo edizioa (Málagako zinema-jaialdia, 2023an) eta MAFF 2023 jaialdian hautatutako proiektuak aurkeztuko dira. Espainiako ordezkariek, bestalde, merkatuak antolatutako beste saio batzuetan parte hartuko dute, hala nola koprodukzio iberoamerikarren alorreko panel batean. Spanish Screenings On Tour ekimenean bildutako beste proposamen batzuk Spanish Audiovisual Bureau, Next Lab eta La Liga taldeen aurkezpenak dira, baita Annecyko zinema-jaialdian estreinatutako Unicorn Wars animaziozko filmaren ekoizpen-prozesuari buruzko mintzaldi bat ere.

Spanish Screenings On Tourrek stand zabal bat izango du merkatuan, Spanish Screenings Lounge izenekoa, UCAko –Argentinako Unibertsitate Katolikoko– 2. solairuan, eta nazioarteko profesionalei gure industriarekin eta antolaketa-taldearekin elkartzea ahalbidetuko die horrek. Ventana Sur merkatuan, orobat, ‘Spanish Screenings 360. The Podcast ‘ saioaren sail berri bat grabatuko da, lehen lanei eta horien nazioarteko banaketari buruzkoa.


Ventana Sur merkatuaren sail guztietan egotea

Spanish Screenings On Tour ekimenaren bidez, ekoizpenak hedatzen dira Ventana Sur merkatuko sail guztietan. Hautatutako hogeita bat proiektuek leku berezi bat izango dute merkatuko sail guztietan ofizialki aurkezteko eta, hala, gure ikus-entzunezkoek agerian utziko dute zenbaterainoko indarra duten animazioan, genero fantastikoan, beldurrezko obretan, telesailetan eta genero-ikuspegia duten lanetan. Proiektuak Venatana Sur merkatuko atal guztietan banatuta egongo dira: bost Animation! Sailean; bost Punto Género sailean; bost Blood Window sailean, eta bost Solo SerieS sailean. Anímate, Spanish Screamings, Spanish Screenings Perspectives eta Spanish Screenings Series atalen barruan bilduko dira lan horiek guztiak. Horrez gainera, proiektu bat aurkeztuko da Blood Window Fant.Latina sailean, eta bi work in progress, berriz, WIPS by Annecy delakoaren –Annecyko zinema-jaialdiak postprodukzio-fasean dauden animazioko film iberoamerikarretarako programaren– parte izango dira.

Halaber, Ventana Surren Video Library bideotekan online egongo dira eskuragarri, akreditaziodunentzat, bost work in progress, amaitutako hemezortzi film eta remake-akordioen bila dabiltzan berrogeita bi ekoizpen. Azkenik, hogeita bat ekoizpen berri eta hiru market premiere emango dira, zehazki, egile hauen azken filmak, nazioarteko merkatuetan argitaratu gabeko eta Espainiako salmenta-konpainiek aurkeztuak: Álex de la Iglesiaren El cuarto pasajero, Álex Murrull eta Dani de la Ordenen 42 segundos eta Carlos Sauraren Las paredes hablan (RTVE Galak sailean estreinatutakoa).

Spanish Screenings on Tour ekimenaren pitching, emanaldi eta jardueren programazio osoa esteka honetan eta dokumentu honetan dago eskuragarri.


Games from Spain, Maquinitas sailean

Espainiako lanen presentzia osatzeko, bideojoko-proiektuen hautaketa bat egingo da Ventana Surren Maquinitas atalean. Bideojokoaren industriaren merkatuak, sektorearen ekoizpena eta profesionalizazioa sustatzeko programa batekin, bi panel eta hiru masterclass izango ditu, ICEX España Exportación e Inversiones taldeak Games from Spain deialdirako antolatuak, Espainiako bideojoko-industriako profesional eta aditu ezagunen eskutik, Mango Protocol, Moonatic, Pendulo Studios, Pentakill, Tequila Works, TLR Games, The Game Kitchen eta beste hainbat enpresaren ordezkari gisa.

Espainiak Maquinitas sailean izango duen programazioak argitu egingo du, nolabait, Espainiako industriaren panorama eta bideojokoaren ekosistema berrikusiko du horretarako haren narratibaren berezitasunak aztertzeaz gain, arreta berezia ipinita eskualde-identitatearen eraginean eta proiektuaren garapen-prozesuak azken produktua arrakasta ala, aitzitik, porrota izatearen artean duen loturan.

Gainera, Games from Spain ekimenaren Videogame Screenings delakoak –Arsgameseko Eurídice Cabañesek komisariatuak– elkarren artean oso desberdinak diren hiru alderdiren inguruan antolatuko dira: beldurrezko generoa, narratiba eta artea. 70 emanaldirekin baino gehiagorekin, ‘El terror toma los mandos’, ‘Narrativa: juegos que cuenta’ eta ‘Lo bello en juego’ saioen bidez Espainiako bideojokoak duen ahalmena erakutsiko da, baita hark ikus-entzunezkoen genero tradizionalak berrikusteko, narratiba berrasmatzeko eta esperientzia ludikoari ekarpena egiteko duen gaitasuna ere, tradizioaren eta berrikuntzaren artean eta entretenimenduaren eta kulturaren industriaren artean zubiak marraztuz.

Games from Spain ekimenak Ventana Sur merkatuko Maquinitas sailean izango duen programazioa hemen kontsultatu daiteke.


SPANISH SCREENINGS XXL

Spanish Screenings On Tour ekimena Spanish Screenings XXL programaren lau ardatzetako bat da, Spanish Screenings Content (Málagako zinema-jaialdia), Spanish Screenings: Financing & Tech (Donostia Zinemaldia) eta Spanish Screenings 360 (ekintza aktiboen programa urte osoan) izeneko jarduerekin batera. Gainera, sustapenerako eta negoziorako plataforma birtual bat sortuko da etorkizunean.

Spanish Screenings XXL Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Europako Funtsek bultzatutako programa bat da. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea. Horrela, ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’ izatera igaro zen proiektua 2022an, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatuta, ICAAren bidez, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio. Baita Mélagako zinema-jaialdiaren eta Donostia Zinemaldiaren babesarekin ere.

Espainiako ikus-entzunezkoak nazioartekotzeko programa honek bultzada berri bat jaso du 2022-2023 ikasturtean, ikus-entzunezko industriaren erronka berrietara egokitzeko askotariko eduki gehiagorekin eta jarduera-bolumen handiagoarekin.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones