Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko



Berriak
2022-11-24
Espainiako ikus-entzunezkoen 100 profesional baino gehiagok hartuko dute parte Spanish Screenings On Tour ekimenak bilduko dituen jardueretan (20tik gora), Ventana Sur merkatuaren esparruan ‘Spanish Audiovisual: Talent and Future’ goiburuarekin
Networkingeko bederatzi jarduera antolatuko dira, besteak beste, lan-gosariak, koprodukzio-topaketa bat eta 'happy hourrak'; eta delegazioko kideek zazpi hitzaldi eta paneletan hartuko dute parte

Garatzen ari diren 21 bat proiektu, zazpi WIP, ‘remake’ egiteko potentziala duten 40 film, amaitutako 21 film Market Screenings sailerako eta hiru lan Market Premiereserako aurkeztuko dira, Video Library bideotekako film ugariez gain

Maquinitas sailak proiektu eta jarduerak ere izango ditu, ICEX España Exportación e Inversiones taldearen Games from Spain ekimenaren eskutik
2022-09-15
Loreto Mauleón eta Paco Léon, Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galaren aurkezle
Santiago Tabernerok zuzenduko du bihar ostiralean, hilak 16, 20:30ean Kursaal jauregian hasiko den ekitaldia; zuzenean emango dute TVEren La 2 kateak, ETB1ek, eitb.eus atariak, Zinemaldiaren webguneak eta TikTokek
2022-09-15
Iberoamerikako zazpi film lehiatuko dira Espaniako Lankidetza Saria eskuratzeko
Zortzigarren urtez jarraian, AECIDek Espainiako Lankidetza Saria bultzatuko du Donostia Zinemaldiarekin batera; giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen film iberoamerikarrari emango zaio

Iberoamerikako ikusentzunezkoa sustatzeko AECIDen eta Zinemaldiaren arteko elkarlanaren fruitua da saria
2022-09-07
Marina Palaciok bere zinema-kartel faltsuak erakusten dizkigu Tabakaleran
Zinemagile eta artista donostiarrak argazki-proiektu bat eraman du zentroaren bigarren solairura, Donostia Zinemaldiko hainbat departamentutan diharduten edo Zinemaldiarekin lotuta dauden pertsonen erretratuekin
2022-09-02
Juliette Binoche, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Vicky Krieps, Diane Kruger, Noémie Merlant, Liam Neeson, Nahuel Pérez Biscayart, Hannah Schygulla eta Olivia Wildek Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan izango direla berretsi dute
Donostiaraino etorriko dira David Cronenberg, Dardenne anaiak, Claire Denis, Louis Garrel, Christophe Honoré, Neil Jordan, Koreeda, Lelio, Mungiu, Ozon, Hong Sangsoo eta Ulrich Seidl
2022-09-02
Wang Chaoren ‘Kong Xiu / A Woman’ filmak osatuko du Sail Ofizialean lehiatuko diren filmen zerrenda
Errealizadore txinatarra aurretik iragarritako 16 zinemagileen zerrendan sartu da
2022-09-01
Neil Jordan, Liam Neeson eta Diane Kruger Donostiara etorriko dira Sail Ofizialari amaiera emango dion ‘Marlowe’ filmaren mundu-estreinaldia aurkezteko
Filma lehiaz kanpo emango da irailaren 24an, amaiera-galaren ondoren
2022-08-31
Bost mundu-estreinaldik osatzen dute Culinary Cinema saila
Aurtengo afarietan Albert Raurich (Dos palillos), Vanessa González eta Andrés Viñales (La Huella), Naoyuki Haginoya (Nomo), Yinfeng Tang eta haren chef exekutibo Sanhuai Yu (Chila) eta Virgilio Martínez (Central) sukaldariek parte hartuko dute
2022-08-30
Made in Spain sailak lau mundu-estreinaldi izango ditu, horien artean Carlos Boyero kritikariari buruzko dokumental bat eta Tequila musika-taldeari buruzko beste bat
Beste bi estreinaldiak saila inauguratuko duen ‘El color del cielo’ eta Unai Canelaren ‘Entre montañas’ dira

Roberto Bueso, Zaida Carmona, Juan Miguel del Castillo, Rodrigo Cortés, Carlota González-Adrio, Albert Serra, Adrián Silvestre, Carla Simón eta Jonás Trueba zuzendarien filmak ere emango dira
2022-08-29
New Directors saila osatuko dute Emad Aleebrahim Dehkordiren ‘Chevalier noir’ eta Luis De Filippisen ‘Something You Said Last Night’ filmek
Carla Simónek lehiaz kanpo hartuko du parte Zabaltegi-Tabakalera sailean, ‘Carta a mi madre para mi hijo’ film laburrarekin
2022-08-26
Fermin Aio, Izaskun Arandia, Jabi Elortegi, María Elorza, Fernando Franco, Alberto Gastesi, Mikel Gurrea, Xuban Intxausti, Ander Iriarte eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako
Hamazazpi filmek osatzen dute euskal zinemaren ordezkaritza Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan

Teknikarien lana, Txema Areizagak hezurmamitzen duena, Zinemira Sariarekin omenduko da
2022-08-24
Zabaltegi-Tabakalera sailean Ruth Beckermann, Lee Chang-dong, Bi Gan, Natalia López Gallardo eta Hlynur Pálmason zinemagileen lanak erakutsiko dira, besteak beste
Donostia Zinemaldiaren lehiazko sailik irekienak Santiago Lozaren lan berriaren mundu-estreinaldia bilduko du

Gainerako film gehienak Berlin, Cannes, Jeonju, Sundance, Venezia eta beste jaialdi batzuetan programatutako edo saritutako obrak dira
2022-08-24
'Fácil', Movistar Plus+ plataformaren telesail originala, Donostia Zinemaldian aurkeztuko da
'Fácil' telesailaren bost atalak irailaren 20an estreinatuko dira Movistar Plus+ galan
2022-08-23
Olivia Wildek zuzendutako 'Don’t Worry Darling' filmak osatuko du Perlak saila
Aktore estatubatuarraren lan berriak ixten du kritikak goraipatutako edota nazioarteko beste jaialdi batzuetan saritutako 17 filmen hautaketa

Programatutako film luzeetatik hamabost Donostia Hiria Publikoaren Sarirako hautagai izango dira
2022-08-22
Haurrentzako Zinema sailaren programak familiei zuzendutako bost film eskainiko ditu
Hautatutako hiru lan animaziozko filmak dira, eta beste biek benetako irudiarekin nahasten dute teknika hori
2022-08-22
Ryūsuke Hamaguchiren 'Drive My Car' filmak jasoko du FIPRESCI 2022 Sari Nagusia, urteko film onenari ematen zaiona
2022-08-19
Jean-Pierre eta Luc Dardenne, Hansen-Løve, Iñárritu, Koreeda, Mungiu eta Östlund zinemagileen azken lanak, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko Perlak sailean izango diren filmetako zenbaitzuk
‘Peter von Kant’, François Ozon zuzendariak Fassbinderri egindako omenaldia, eta ‘Moonage Daydream’, Brett Morgenek David Bowieren unibertsoan egindako murgilketa izango dira saila irekiko eta itxiko duten filmak, hurrenez hurren

Louis Garrelen ‘L’innocent’, Oliver Hermanusen ‘Living’, Marie Kreutzerren ‘Corsage’ eta Santiago Mitreren ‘Argentina, 1985’ pelikulak ere ariko dira lehian Donostia Hiriko Publikoaren Saria eskuratzeko
2022-08-18
Hamahiru film labur lehiatuko dira Nest Sariaren 21. edizioan, eta ohiko formatua berreskuratuko da aurten
Zinema-ikasleen nazioarteko lehiaketaren historian lehendabizikoz, euskarazko bi lan hautatu dira
2022-08-17
RTVEk Carlos Saura eta Cesc Gay egileen azken lanak aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko galetan
‘Las paredes hablan’, Saurak artearen munduari buruz sortutako dokumentala, irailaren 21ean (asteazkena) egingo den gala batean aurkeztuko da

‘Historias para no contar’, Cesc Gayren obra berria, irailaren 22an (osteguna) Victoria Eugenia Antzokian egingo den gala batean erakutsiko da RTVEk Donostian Urrezko Maskorra irabazteko lehian ariko diren film espainiar guztietan hartu du parte
2022-08-16
Gaur jarriko dira salgai ‘Black is Beltza II: Ainhoa’, ‘Rainbow’ eta 'Sintiéndolo mucho' filmen estreinaldiak Belodromoan ikusteko sarrerak
Fernando León de Aranoa, Paco León eta Fermin Muguruzaren filmak hilaren 17an (larunbata), 18an (igandea) eta 23an (ostirala), emango dira, hurrenez hurren
2022-08-12
‘En los márgenes’, Juan Diego Botto aktoreak zuzendutako lehen filma, Perlak Sailean egongo da
Penélope Cruz, Luis Tosar eta Botto bera dira pelikularen protagonistak
2022-08-11
Ana Cristina Barragán, Natalia Beristain, Pavel Giroud, Patricio Guzmán eta Carlos Lechuga lehiatuko dira Horizontes Saria eskuratzeko
Mariano Biasin, Fabián Hernández, Juan Pablo González, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andrés Ramírez Pulido egileen lehen lanek osatuko dute Horizontes Latinos sailaren hautaketa
2022-08-10
WIP Latam Sailak Martín Benchimol, Felipe Carmona, Guto Parente, Laura Plancarte, Davi Pretto eta Yennifer Uribe Alzate egileen sei film aurkeztuko ditu
Ekoizpenak Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia eta Mexikotik datoz

WIP Latam irailaren 19, 20 eta 21ean egingo da
2022-08-09
Claude Sauteti eskainitako atzerabegirakoan zinemagile frantsesak zuzendutako hamahiru film luze erakutsiko dira
Zikloa ‘Conversaciones con Claude Sautet’ liburuarekin osatuko da, zinemagilearekin egindako elkarrizketen liburukiarekin
2022-08-05
Bulgariako, Moldaviako Errepublikako, Turkiako eta Ukrainako lau ekoizpenek hartuko dute parte WIP Europa sailean
Nadejda Koseva, Anatol Durbala, Selman Nacar eta Tonia Noyabrova egileek euren bigarren lanak aurkeztuko dizkigute

WIP Europa irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da
2022-08-04
Klasikoak sailean Josep Escobar eta Alexandre Cirici Pellicer, Juzo Itami, Nana Mchedlidze, Basilio Martín Patino eta Charles Vanel egileen filmak berrikusiko dira
Sailak ‘Érase una vez…’, ‘Tampopo’, ‘Nueve cartas a Berta’, ‘Pirveli mertskhali’ eta ‘Dans la nuit’ filmak bitzen ditu programazioan
2022-08-02
Manuel Abramovich, Christophe Honoré, Sebastián Lelio, Diego Lerman, Marco Martins, Laura Mora, Frelle Petersen, Hong Sangsoo, Ulrich Seidl eta Petr Václav lehiatuko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan
Sail Ofizialak Genki Kawamura eta Marian Mathias zuzendarien lehen lanak ere hartuko ditu

Gainera, lehiaketatik kanpo, Yannick Kergoaten 'La (très) grande évasion / Tax Me If You Can’ dokumentalaren emanaldi berezia ere egingo da
2022-07-28
Hamahiru lehen eta bigarren film lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria eskuratzeko
Sail honetako film guztiak (besteren bat gehituko da oraindik) 50.000 euroko sari bat irabazteko lehiatuko dira
2022-07-15
Fernando Franco, Mikel Gurrea, Pilar Palomero eta Jaime Rosales arituko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan
Halaber, Sail Ofizialaren parte izango dira Isabel Coixeten 'El sostre groc' filmaren emanaldi berezia eta lehiaketaz kanpo egongo den 'Apagón' telesaila, Rodrigo Sorogoyenek, Raúl Arévalok, Isa Campok, Alberto Rodríguezek eta Isaki Lacuestak zuzendutakoa

Belodromoak mundu mailako hiru estreinaldi hartuko ditu: Paco Leónen 'Rainbow', Fernando León de Aranoaren 'Sintiéndolo mucho' eta Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza II: Ainhoa'
2022-07-08
Tabakalerak zinema ospatuko du 'Vive le cinéma!' erakusketarekin
Nazioarteko lau zinemagile pantaila handitik erakusketa-aretora igaro dira

Erakusketaren sorburuan Tabakaleraren, Amsterdameko Eye Filmmuseumen eta Donostia Zinemaldiaren arteko lankidetza dago

Bihar zabalduko ditu ateak erakusketak eta 2023ko urtarrilaren 8ra arte ikusi ahal izango da
2022-07-07
“Modelo 77” Alberto Rodríguezen film luze berriak inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa
Miguel Herrán eta Javier Gutiérrez dira filmaren protagonistetako bi, eta irailaren 16an emango da filma lehiaketatik kanpo
2022-07-04
Donostia Zinemaldiak 70. urteurrenari buruzko bere erakusketa handia inauguratu du Tabakaleran
Irailaren 24ra arte egongo da ikusgai«Imajinatu Zinemaldia», hogei bat pantailaren bidez 150 minututik gorako edukia biltzen duten ehunka bideo erakusten dituena
2022-07-01
Abian da Ikusmira Berriak egonaldien bederatzigarren deialdia
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programan izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik
2022-06-29
Donostia Zinemaldia izango da bere emisioak Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez konpentsatzen lehena
Zinemaldiak bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako funtsaren bitartez

Bigarren urtez jarraian, Zinemaldiak moketa gorri birziklatu eta birziklagarria erabiliko du
2022-06-24
Donostia Zinemaldiak Donostia Saria emango dio David Cronenbergi
Zuzendari eta gidoilari kanadarrak saria jasoko du Victoria Eugenia Antzokian egingo den gala batean, eta, horren ondoren, 'Crimes of the Future' emango da, bere film luze berria
2022-06-15
Donostia Zinemaldiak atzerabegirako bat eskainiko dio Claude Sautet zuzendari frantziarrari
70. edizioan, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan argitaratutako liburuen bilduma berri bat inauguratuko da, eta lehen zenbakia zinemagile frantziarrari buruzkoa izango da
2022-05-13
Juliette Binoche izango da 70. edizioko kartel ofizialeko protagonista eta, gainera, Donostia sarietako bat jasoko du
Aktore frantsesak bere saria jasoko du Claire Denisek zuzendutako ‘Avec amour et acharnement’ filma emango den gala batean

Donostiako Dimensión enpresak diseinatu du posterra, Brigitte Lacombe argazkilariaren erretratu bat oinarri hartuta

Aurtengo kartelek gorazarre egiten diete begiradari eta bizitzari eta zinemari begiratzeko modu guztiei
2022-05-12
Donostia Zinemaldiaren 70. urteurreneko erakusketak publikoari, industriari, prentsari eta hiriari berari egingo die gorazarre
Herritarrek zazpi hamarkada hauetan ateratako argazkiak bidali ahalko dizute, eta instalazioetako batean jarriko dira argazkiok

Tabakaleran egingo da 'Imajinatu Zinemaldia' erakusketa, uztailaren 4tik irailaren 24ra, Zinemaldiaren azken egunera
2022-04-26
Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdiak Espainiako beste lehiaketa bat biltzen du, Espainiako ekintzaile eta startupentzat
'Spanish Screenings: Financing & Tech' delakoaren parte da lehiaketa berri hori, eta Europako esparruari zuzendutakoarekin batera egingo da.

Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da
2022-04-05
Donostia Zinemaldiak Urteurreneko Zilarrezko Fotogramas Sari Berezia jaso du
Zinemari buruzko aldizkariak Zinemaldiaren ibilbidea aintzatetsi du, 70. edizioa egingo duen urtean
2022-03-25
Ikusmira Berriak programak egoitzak gehitu eta indartu ditu
Ana Cristina Barragánek, Jaume Claretek, Meritxell Colellek, Irati Gorostidik, João Paulo Mirandak eta Maximiliano Schonfeldek egoitzaren lehen fasea abiarazi dute Tabakaleran, non tutoretza pertsonalizatu gehiago izango baitituzte

Zentroan lagun izango dituzte Olimpia Pont, Javier Martín eta Sergio Oksman; gainera, Elena López Rierak, Jean-Gabriel Périotek, José Luis Torres Leivak, Lucile Hadzihalilovicek, Fernanda del Nidok eta Paolo Morettik 'online' tutoretzak emango dizkiete

Apirilaren 9an, egoiliarrek beren aurreko lanak aurkeztuko dituzte Zinemaldia + Plus saio batea
2022-03-08
Radu Judek film bat aurkeztu eta hitzaldi bat emango du Tabakaleran, Elías Querejeta Zine Eskolan, egonaldia egin bitartean
'Cea mai fericită fată din lume' / 'The Happiest Girl in the World' bere lehen filmaren emanaldian izango da zinemagile errumaniarra eta 2021ean Urrezko Hartza eskuratu zuen 'Babardeală cu bucluc sau porno balamuc' / 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lanaren sortzeko prozesuaz arituko da
2022-02-01
Argitaratu da Nosferatu Bildumako liburu berria:
''Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián''
2022-01-19
Espainiako Gobernuak ‘Spanish Screenings XXL’ proiektua sustatzen du, alegia, Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenari zuzendutako nazioarteko merkatua
Malagako zinema-jaialdiaren esparruan izango da Espainiako zinemaren merkatuaren lehenengo hitzordua

Donostia Zinemaldiak teknologia berrietan eta finantzaketan espezializatutako atal bat izango du

Sustapen-ekintza ibiltariek xede izango dituzte Europa Ekialdeko eta Asiako merkatu sortu berriak

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen da proiektua, 45 milioi euro bideratzen baititu sektorea nazioartekotzera
2022-01-12
'Zinema eta Zientzia’ zikloaren bosgarren edizioak 50 proiekzio inguru emango ditu zientzialarien aurkezpen eta eztabaidekin
2022-01-10
José Ángel Herrero-Velarde hil da, azken lau hamarkadetan Donostia Zinemaldiko funtsezko figura
2021-12-16
Donostia Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elías Querejeta Zine Eskolak Zinemaldiak Trantsizioan bizi izan zituen aldaketak ekarri dituzte gogora
Kutxa Kultur Plazan erakusketa bat egingo da 2022ko otsailaren 20ra arte: 30 argazki dira, esperimentazioak eta demokratizazioak, baina baita ezegonkortasun sakon batek ere, markatutako hamarkada batekoak

‘Zinemaldia 70. Historia posible guztiak’ egitasmoko lantaldea da ‘Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)’ erakusketaren komisarioa
2021-11-29
'Zinemaldia 70: historia posible guztiak' proiektuaren hirugarren programa publikoak Zinemaldiaren lehen hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko ditu
Abenduaren 4an, Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978)’ jardunaldia egingo da Tabakaleran; zenbait hitzaldi egingo dira eta film bat proiektatuko da

Elías Querejeta Zine Eskolako ikerketa-taldeak jaialdiaren historia bisuala aztertu du Zinemaldiaren artxiboan eta Kutxateka bilduman gordetako argazkien bidez
2021-09-16
Espainiako Lankidetza Sariak garapenerako ekarpen onena egiten duen Iberoamerikako filma sarituko du
Zazpigarren urtez jarraian, AECIDek Espainiako Lankidetza Saria bultzatuko du Donostia Zinemaldiarekin batera; giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen film iberoamerikarrari emango zaio

Zortzi film lehiatuko dira AECID eta Donostiako Zinemaldiaren arteko aliantzaren baitan dagoen saria eskuratzeko; bere helburua Iberoamerikako ikus-entzunezkoen industria sustatzea da
2021-09-08
Movistar+ek eta Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Movistar+ areto birtuala aurkeztuko dute bien arteko argitaratze-aliantza berriaren barruan
Movistar+ eta Donostia Zinemaldiaren arteko argitaratze-aliantza berria Espainiako ikus-entzunezkoen industria indartzeko eta Zinemaldiaren esperientzia ahalik eta ikus-entzule gehienei helarazteko sortu da

Lehen aldiz, telebista-plataforma batek A klaseko jaialdi handi baten zinema-areto bat hartuko du, bost sailetatik datozen hainbat lanen hautaketa batekin
2021-09-03
Javier Bardem, Jessica Chastain, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Johnny Depp, Emmanuelle Devos, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Vincent Lindon, Noémie Merlant, Clarke Peters, Raphael, Simon Rex, Stanley Tucci eta María Valverdek berretsi dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan izango direla
Besteak beste, Sean Baker, Laurent Cantet, Julia Ducournau, Xavier Giannoli, Lucile Hadzihalilovic, Ryusuke Hamaguchi, Radu Jude, Kira Kovalenko, Joachim Lafosse, Gaspar Noé, Todd Haynes, Carlos Saura, Céline Sciamma eta Claire Simon zinemagileek Donostia bisitatuko dute beren filmak aurkezteko
2021-09-02
‘Las huellas de elBulli’ filmarekin inauguratuko da Culinary Zinema
Programatutako bost film luzeen arteko lau mundu-estreinaldiak izango dira, eta 'Délicieux / Delicious' fikziozko filma, berriz, lehendabizikoz emango da Espainian

Basque Culinary Centerrek emanaldiekin lotutako bost afari tematiko hartuko ditu
2021-09-01
Industria Online ireki da
2021-08-30
Made in Spain sailak 'El ventre del mar', 'Ama', 'Destello bravío' eta 'El año del descubrimiento' filmak berreskuratuko ditu, besteak beste
Sailean hautatutako zortzi ekoizpen espainiarretatik, erdiak lehen lanak dira, adibidez, Ezekiel Montes eta Javier Tolentinoren debutak
2021-08-26
Asier Altuna, Icíar Bollaín, Iñaki Alforja eta Iban Toledo, Javier Corcuera, Iker Elorrieta, Xabier Erkizia, Maider Oleaga, Maru Solores eta Hernán Zin lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko Donostia Zinemaldian
Hamazazpi euskal ekoizpen izango dira 69. edizioko programazioaren parte

Kimuak programaren ibilbidea Zinemira sariarekin aitortuko da
2021-08-25
Donostia Zinemaldiak bere ingurumen-inpaktua murrizteko neurriak hartuko ditu
Donostia Zinemaldiak bere ingurumen-diagnostikoa aurkeztu du, ingurumenaren gaineko aztarnaren jatorria zein den eta haren gainean nola jokatu behar den jakiteko kanpo-auditoria baten ondorioz egina
2021-08-25
Belodromoa ikastetxeetan ekimena arkeologian murgilduko da DIPCren, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Zinemaldiaren eskutik
Gipuzkoako milaka ikaslek 'Tadeo Jones 2: Midas erregearen sekretua (Tadeo Jones 2: El secreto del rey Midas)' filma ikusiko dute, Maria Intxaustegi itsaspeko arkeologoak egingo duen aurkezpen batez gain
2021-08-24
Wes Anderson eta Jane Campion Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko lehiatuko dira
The French Dispatch eta The Power of the Dog filmek osatuko dute Perlak sailaren hautaketa
2021-08-23
Klasikoak sailak García Berlangaren eta Fernán-Gómezen mendeurrenak ospatuko ditu 'Esa pareja feliz', 'La muerte y el leñador' eta 'Manicomio' lanekin
Coppolaren ‘The Rain People’ eta ‘The Outsiders: The Complete Novel’ bertsio zaharberrituak eta ‘Ça commence aujourd'hui’ (Tavernierren omenez) filmaren emanaldia ere bilduko ditu sailak

Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa atzerabegirakoak programatutako hiru film ordeztuko ditu
2021-08-20
Zhang Yimouk inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko lehiaketa
‘The Eyes of Tammy Faye’ eta ‘Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover’ filmek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketan bildutako filmen zerrenda
2021-08-19
Joanna Hogg, Radu Jude, Gaspar Noé, Kiro Russo, Laura Wandel, Jean-Gabriel Périot eta beste hainbat zinemagile izango dira Zabaltegi-Tabakalera Sarirako hautagai
Zinemaldiko lehia-sail irekiena Venezian, Cannesen, Berlinen eta beste hainbat jaialditan saritu edo programatutako filmek osatuko dute, baita bi mundu-mailako estreinaldik ere

Orotara, 18 filmek hartuko dute parte: hamahiru film luzek, film ertain batek eta lau film laburrek.
2021-08-11
Hamalau film labur lehiatuko dira Nest lehiaketaren 20. edizioan
2021-08-10
Espainiako, Georgiako, Moldaviako Errepublikako, Errusiako, Turkiako eta Ukrainako sei ekoizpen lehiatuko dira WIP Europan
Hautatutako filmetako bost egileen lehen edo bigarren lanak dira

WIP Europa irailaren 20an, 21ean eta 22an izango da
2021-08-06
WIP Latam lehiaketan sei film aurkeztuko dira, Manuel Abramovich, Fabián Hernández, Ana Cristina Barragán, Juan Pablo González, Carlos Lechuga eta Laura Baumeister egileenak
Irailaren 20ean, 21ean eta 22an izango da WIP Latam, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren barruan
2021-08-05
Sean Baker, Julia Ducournau, Ryusuke Hamaguchi, Todd Haynes, Joachim Lafosse, François Ozon, Céline Sciamma eta Paul Verhoeven zinemagileek, besteak beste, hartuko dute parte Perlak sailean
Duprat eta Cohnen ‘Competencia oficial’ izango da lehen filma, eta Haynesen 'The Velvet Underground' amaierakoa

Aurten lehiaketaz kanpoko bi emanaldi berezi egingo dira: ‘Titane’, Ducournaurena, eta ‘Drive My Car’, Hamaguchirena

Shipei Wen eta Charlotte Gainsbourg zuzendarien lehen lanak ere erakutsiko dira sailean, baita Emmanuel Carrère idazleak zuzendutako fikziozko bigarren film luzea ere
2021-08-04
Latinoamerikako hamar film lehiatuko dira Horizontes saria eskuratzeko
Hautatutako filmen erdiak Zinemaldiko 'work in progress' latinoamerikarretik atera dira

Sailak errealizadoreen hiru lehen lan bilduko ditu, baita Zinemaldian jada izan diren beste zuzendari batzuen lan berriak ere, hala nola Paz Fábregarena, Alonso Ruizpalaciosena eta Lorenzo Vigasena
2021-07-30
Iciar Bollaín, Fernando León de Aranoa, Paco Plaza eta Jonás Trueba Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Daniel Monzónen 'Las leyes de la frontera'k –Zinemaldia itxiko duen filmak–, Manuel Martín Cuencaren 'La hija'k, Alejandro Amenábarren 'La Fortuna' telesailak eta Carlos Sauraren 'Rosa Rosae. La Guerra Civil' film laburrak lehiaketaz kanpo hartuko dute parte
2021-07-28
Hamahiru lehen eta bigarren film lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria eskuratzeko
Hautatutako lanen artean, work in progress lanetatik eta Zinemaldiko Koprodukzio Forotik datozen bost film daude
2021-07-22
Transilvaniako jaialdiak Donostia Zinemaldiak hautatutako hamar film espainiar proiektatuko ditu
Bihar 20. edizioari ekingo dion Errumaniako zinema jaialdiak azken urteotan Donostian programatutako tituluak erakutsiko ditu
2021-07-19
Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Claudia Llosa eta Claire Simon lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean
69. edizioko Urrezko Maskorra eta gainerako sari ofizialak lortzeko norgehiagokan izango dira, halaber, Alina Grigore, Zhang Ji eta Tea Lindeburg zinemagileen lehenbiziko lanak, baita Inés Barrionuevoren laugarren filma ere
2021-06-22
Sigourney Weaver agertuko da Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko kartel ofizialean
Eva Villar donostiarrak egin du irudia, Matthew Brookesen argazki batetik abiatuta

Urte honetatik aurrera, interpretazio-sariak genero neutrokoak izango dira; alegia, ez da emakumeen eta gizonen arteko bereizketarik egingo
2021-06-18
Donostia Zinemaldiaren 69. edizioak eta Espainiako Zinematekak atzerabegirako bat eskainiko diote zinema korearraren urrezko aroari
‘Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa’ zikloa 50. eta 60. hamarkadetan ekoitzitako hamar filmez osatuta dago
2021-05-24
Transilvaniako Zinema Jaialdiaren hogeigarren edizioa eta Donostia Zinemaldia elkarretaratu dira
Izan ere, azken urteotan Donostia Zinemaldian programatutako hamar film espainiar proiektatuko ditu Errumaniako zinema jaialdiak
2021-05-18
Dea Kulumbegashvili, 2020ko Urrezko Maskorraren irabazleak, egonaldi artistikoa egingo du Tabakaleran
Zuzendari georgiarra ekainaren 7ra arte egongo da Donostian bere hurrengo film luzea prestatzeko

Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak egindako gonbidapen hau talentuari laguntzeko hiru erakundeek partekatutako programa estrategikoaren, urte osoko Zinemaldiaren (Z365) eta zinemaren pedagogien barruan kokatzen da

Zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gidoi onenaren sariak irabazi zituen zinemagileak 'Dasatskisi / Beginning' film luzea aurkeztuko du eta bere sormen prozesua partekatuko du Kontatutako Zinea saioan