Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Žuvan: “Nahiago dut haurrek inprobisatzea”
Zinemaldiaren Egunkaria » New Directors
Žuvan: “Nahiago dut haurrek inprobisatzea”
GARBURA / CARBIDE
Larunbata, 2022(e)ko irailak 24

New-Directors sailaren itxiera Josip Žuvan (Kroazia, 1987) zuzendariaren eskutik dator. Zuzendariak harro dakar bere lehen film luzea, Garbura (Carbide), haurtzaroari eta bizilagunen arteko harremanei buruzko filma. Harro dator, baina oso urduri ere bai, aitortu baitu ez zekiela zenbaterainokoa zen Zinemaldia.

Beraz, esan zizutenean hautatua izan zinela, ez zenekien zer esan nahi zuen?

Ezagutzen nuen haren ospea, bai, baina ez nekien zeinen handia zen. Bilaketa bat egin nuen eta, hemendik pasatutako zinemagileak ikusi nituenean, bertigo handia sartu zitzaidan. Hemendik Pedro Almodóvar pasatu da, Star Wars filmaren Europako estreinua izan zen, eta zuzendari handi askok New-Directors-en hasi zuten beren ibilbide zinematografikoa.

Atzerriko jendeak ikusteak ere beldurra eman zidan, Kroaziatik kanpo jendeak ez ulertzeak kezkatzen ninduen.

Hala ere, filmaren gaia giza harremanak dira, oso gai unibertsala.

Protagonistak, Antonio eta Nikola, itxuraz hautsi ezineko adiskidetasuna duten bi haur bizilagunak dira. Haien familiek urteak daramate etsaituta. Mutilen adiskidetasuna Gabonetan probatzen da, haien familien sekretu arriskutsuak aurkitzen dituztenean. Ni nentorren lekutik, auzokoen arteko horrelako gatazkak oso ohikoak dira. Udan turismo asko izaten da, baina neguan herriak hustu egiten dira eta aldameneko etxekoak egiten duena besterik ez da gelditzen. Ehunka istorio daude honi buruz, nik horietako bati buruz bakarrik idatzi nuen. Haurtzaroa ere gogorarazten dit. Haurren ikuspegitik kontatu nahi nuen istorioa.

Erronka izan al da hain aktore gazteekin lan egitea?

Haurrekin lan egiteak psikologia handia eskatzen du. Zorionez, zineman lan egin aurretik haurrek parte hartzen zuten iragarki eta programetan parte hartu nuen eta kameraren aurrean nola  jokatzen duten ikasi nuen. Filmatzeko orduan, nik ez nuen haurtzaroa erromantizatu nahi, haurrek ere biraoak esaten dituztelako edo haserretu egiten direlako. Benetakotasunez transmititu nahi nuen. Horretarako oso zintzoa izan nintzen haiekin une oro: nik eszenan sentitu behar zutena kontatzen nien, eta haiek sentituko zuten zirrararen batekin lotzen zuten. Bi aktore nagusiek berezko talentua dute.

Haurren ukitu hori ere nabari da filmaren errodajean.

Bai! Ez zegoen planifikatuta. Hartualdi batzuk mugikorretatik filmatzeko idatziak ziren, umeek grabatuko balituzte bezala. Konturatu ginen benetakoagoa zela grabatzen zutenak haurrak baziren. Eta horrela egin genuen. Mugikorrekin eta Youtuberekin hazi dira, guk baino hobeto erabiltzen dituzte. Izan ere, hartualdi batzuetarako, mugikorra eman nion Nikolarena egiten duen aktoreari, eta itzuli zidanean, gezurrezko hartualdiak aurkitu nituen mugikorraren paperontziko karpetan. Hartualdi horiek oso onak ziren, eta pelikulan agertzen direnak dira. Berak ez daki, estreinaldian ikusiko du! Bere aurpegia ikusteko irrikitan nago.


IRATXE MARTÍNEZ

 
Josip Žuvan New-Directors saila itxiko du.
Josip Žuvan New-Directors saila itxiko du.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones