Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Aldapak leuntzen
Zinemaldiaren Egunkaria » Filmometroa
Aldapak leuntzen
Larunbata, 2022(e)ko irailak 24

“Norbaitek esa zidan: Jarraitu behar duzu! Jarraituko duzu ¿ezta? Pelikulak egiten esan nahi zuen. Oso arin erantzun nion: Bai, bai. Eta urrundu egin nintzen. Zergatik jarraitu behar nuen? Zergatik esan nuen baietz hain arin? Zergatik? Beranduago pertsona hori berriro ikusi nuen eta bat- -batean eskua eman zidan, orduan pentsatu nuen: jarraitu dezadan esateko beste modu bat da. Ez nintzen mugitu, aurrera egin zezan itxaron nuen eta, azkenean, eskua askatu zidan. Nire aldamenera begiratu nuenean, apur bat beranduago, pertsona hori jada ez zegoen hor. Arnasa hartu nuen”. Hitzok, egun batez, Chantal Akkermani lapurtu eta Zinemaldiaren egunkariaren azken alera ekartzera ausartu naiz. Akkermanek, bere amaren heriotzaren ostean idatzitako liburua zabaldu eta ausaz –edo zortez– galdera ikurrez jositako gogoeta honek kolpatu nau. Zuzendari belgikarrak bere bizitzaren une zehatz batean idatzi zuen arren, amaitzear den aste honetan zehar, Zinemaldiaren “kabian” gotortu garenok geure senti ditzakegu.

Zinemagile bezala lehen pausoa ematea ez da beharleku makala. Bigarrenak, hirugarrenak eta errenkadan etorri beharko luketen guztiek aldapa malkartsuaren tankera har dezakete. “Zinemagile bakoitzak bere bidea egin behar du”, baieztapen hori gogoan iltzatu zigun atzo Natalia López Gallardo zinemagile mexikarrak. Horregatik, bidea behin eta berriro hutsetik eraiki behar delako “ausardia ezinbestekoa da”, Ruth Beckermanek asteazkenean aholkatu zigunari kasu eginda. Baina ausardia eta zaurgarritasuna, antonimoak izatetik urruti, osagarriak direla frogatu digu Elena López Rierak, “hauskortasunetik sortuta” El Agua bezalako film apurtzaileak loratzen dira. Azken karaktere hauek beraz, zinema beste era batera egin daitekeela frogatzen tematzen diren emakume horiei eskaini nahi dizkiet. Mila esker, aurrean dugun aldapa leuntzen laguntzeagatik.


MIKELE LANDA EIGUREN

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones