Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Tea Lindeburg
Tea Lindeburg
Zuzendaria eta gidoilaria

Tea Lindeburg (Kopenhage) Brooklynen (New York hirian) bizi den zuzendari eta gidoilari daniarra da, Ekialde Hurbilean hazitakoa. Zinema-alorrean, argazki-zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta egileak istorioen narrazioari heltzeko duen modua nabarmen bisuala izatean islatzen da hori. Urte asko eman ditu telebistan lan egiten, eta hainbat izendapen jaso ditu Danimarkako Akademiaren Robert sarietarako, horietako azkena Equinox telesailagatik (Lindeburgen beraren podcastean oinarrituta dago Netflixen telesaila), 2017an Prix Italian irratirako fikzio onenaren izendapena eman ziona. Du som er i Himlen (As in Heaven) bere lehen film luzeak zuzendari onenaren eta interpretazio nagusi onenaren (Flora Ofelia) Zilarrezko Maskorrak irabazi zituen 2021ean Donostia Zinemaldian, eta estreinatu zenetik 30 lehiaketatan baino gehiagotan egon da mundu osoan, besteak beste hauetan: TIFF, Busan, BFI London, Rotterdam eta Sidney. Filmak golardoak biltzen jarraitu du, azkena film eskandinaviar onenaren saria Göteborgeko zinema-jaialdian.  

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones