Claudia Calviño (Habana) zinema independenteko ekoizle kubatarra da. Producciones de la 5ta Avenida ekoiztetxeko bazkide izan zen 2019ra arte, eta 2020an Cacha Films sortu zuen.
Ekoizle eta ekoizle exekutibo gisa, honako film hauetan hartu du parte: Juan de los muertos (2011), Alejandro Bruguések zuzendua eta 2013an film iberoamerikar onenaren Goya irabazi zuena; Carlos Lechugak zuzendutako Melaza (2013) eta Santa y Andrés (Horizontes Latinos, 2016). 2018an, Icíar Bollaínen Yuli filma ekoitzi zuen, Carlos Acosta dantzari kubatarraren bizitzari buruzkoa (gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria Donostian), baita Arturo Infanteren El viaje extraordinario de Celeste García ere.
Horrez gain, dokumental hauen ekoizpenean ere pate hartu izan du: Eric Brach zuzendari frantziarraren Habana muda (2011), Irene Gutiérrez eta Javier Labradorren Hotel Nueva Isla (2013); eta Patricia Pérez eta Heidi Hassanen A media voz (2019), IDFA Amsterdamgo dokumentalen nazioarteko jaialdiko lehiaketa ofizialean estreinatua, eta film luze dokumental onenaren sariaren irabazlea han.
2022az geroztik Habana eta Bartzelona artean bizi da, The Mediapro Studio etxean egiten du lan. Aurten Vicenta B (Horizontes Latinos) filma estreinatuko du, Carlos Lechuga zuzendari kubatarrarekin egin duen hirugarren filma, hain justu.