Pau Brunetek (Bartzelona, Espainia) 15 urtetik gorako esperientzia du industriako ekoizpenean, banaketan eta analisian. 2012an, Pauek La Panda Productions konpainia sortu zuen Los Angeles hirian. Bertan, hauen ekoizpen exekutiboan parte hartu zuen: 10.000 km (Carlos Marqués-Marcet, Made in Spain, 2014; zuzendari berri onenaren Goya saria eta film onenaren Urrezko Biznaga eta lau Zilarrezko Bizanaga Málagako Jaialdian), Open Windows (Nacho Vigalondo, Made in Spain, 2014) eta Tierra firme (Carlos Marqués-Marcet, 2017).
2017an, Pauek 2017an Amplitud merkaturatu zuen, emakumeen eta LGTBQ kolektiboaren ikuspegiak nabarmenduz talentu berriak babestera bideratutako ekoiztetxea, hain justu. Horren medioz ekoitzitako lehen filma La camarista (Lila Avilés, 2018) izan zen, Torontoko jaialdian eta Donostia Zinemaldian (New Directors) estreinatua. Filma Mexikoren ordezkari izendatu zuten Oscar sarietan. Pauk Amplituden ekoiztutako beste film batzuk Mirador (Antón Terni, 2019) eta Hermanas (Paola Ochoa, 2019) dokumentalak eta Goya sarietarako izendaturiko Farrucas film laburra (Ian de la Rosa, 2021) dira. Pauk La Roya (Juan Sebastián Mesa, New Directors, 2021) eta Los días de la ballena (Catalina Arroyave, 2019; SEMINCIn hautatua) filmekin aritu da elkarlanean. 2022an, Amplitudek Donostian aurkeztu zuen bere koprodukzio berria, Secaderos (Rocío Mesa, New Directors), eta Viaje al país de los Tarahumara lanaren postprodukzioan sartuta dago gaur egun.
Ekoizpenaz gain, Pauk Bteam Pictures, Atera Films eta Elamedia banatzaileekin lan egiten du; zehazki, bere filmetako zenbaitzuk merkaturatzeko kanpainetan parte hartzen du.