Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Sariak eta Epaimahaiak > Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Epaimahaia > Vanja Kaludjercic
Vanja Kaludjercic
Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren (IFFR) zuzendaria

Vanja Kaludjercic (Pula, Kroazia) Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiko (IFFR) zuzendari izendatu zuten 2020ko otsailean. Kargu horretan, Kaludjercicek IFFRren ahots artistikoa du, industriak bultzatutako eta ikus-entzule kopuru handienera bideratutako jaialdietako bat munduan, zinema handia defendatzeaz gain, zinema independentearen talentua aktiboki babesten duena. Kaludjercicek IFFRren ildo kuratoriala bultzatzen du, baita jaialdiaren industria-garapenak ere, jaialdia etorkizunerako prestatze aldera. Bere gidaritzapean, jaialdiak erabaki ausarta hartu zuen bere 50. urteurrena hainbat hilabetean zehar luzatu eta, hala, covid-19agatiko osasun-krisiaren ondorioz sortutako erronka ugariak gainditzeko. Kaludjercicek 20 urteko esperientziaren aberastasuna ematen du industrian, nola nazioartean hala Herbehereetako zinema-panoraman. Aurretik, erosketen zuzendari izan zen MUBI streamingeko zerbitzu globalean, eta aurretik kargu garrantzitsuak izan zituen Les Arcs Europako Zinemaren Jaialdian, Sarajevoko Zinema Jaialdian, Herbehereetako Zinema Jaialdian eta IFFRn, non Elkarrizketak eta Eskola Magistralak saila ezarri baitzuen 2016tik 2018ra. Kaludjercic epaimahaikide izan da Berlingo zinema-jaialdian, Amsterdamgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian, CPH:DOX jaialdian eta beste hainbatetan.  

 
©Andreas Terlaak
©Andreas Terlaak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones