Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


Zer da?
Zer da?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
Eskertzak
Eskertzak

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika lehenengo Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Koprodukzio Foroan sari garrantzitsuak banatzen dira. Besteak beste, Foroko Proiektu Onenaren Saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) eta ArteKino International Prize saria.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako  lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur (Buenos Aires), dela Canneseko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

2018an, Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako zinema-merkatu handiena den Ventana Surrekin zuen elkarlana zabaldu zuen –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua– eta Proyecta abiatu zen. Jarduera berri honek Latinoamerikarekiko koprodukzioak sustatzen ditu eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako Europako nazioarteko ibilbidea bultzatzen du.

2021ean, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak hamargarren urteurrena beteko zuen. Sortu zenetik, Foroak 148 proiektu hautatu ditu; horietako 71ek jada izan dute estreinaldia eta 41 nazioarteko jaialdietan hautatu izan dira, hala nola Cannesen, Berlinen,Venezian, Sundancen, Locarnon edo Donostian. Koprodukzio Forotik igaro dira duelagutxi, esate baterako, honako proiektu hauek: Akelarre, Pablo Agüerorena, 5 Goya sari bereganatu zituena; El agente topo / The Mole Agent, Maite Alberdirena, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua 2021ean; eta La llorona, Jayro Bustamanterena, ingelesez besteko film onenaren Golden Globe sarirako izendatua. Halaber, Clara Roqueten lehen lana, Libertad, Cannesko Semaine de la Critique atalerako izendatu zuten 2021ean, eta La Civil, Teodora Ana Mihairena, Canneseko Un Certain Regard sailean egon da eta Courage saria eskuratu du.

Datuak | Koprodukzio Foroa (2012-2021):

  • 162 proiektu aurkeztuta
  • 72 film amaituta
  • 42 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance, Venezian...

Kasu arrakastatsuak | Koprodukzio Foroa (2017-2021):

  • DONDE COMIENZA EL RÍO / WHERE THE RIVER BEGINS, Juan Andrés Arango | L'Atelier - Canneseko zinema-jaialdia, 2022
  • DOS ESTACIONES, Juan Pablo González | World Cinema Dramatic Competition - Sundance, 2022.
  • LIBERTAD, Clara Roquet | Zuzendari berri onenaren Goya Saria eta Taldeko emakumezko aktorerik onenaren Goya Saria 2022; Semaine de la Critique - Canneseko zinema-jaialdia, 2021.
  • AKELARRE, Pablo Agüero | Sail Ofiziala - Donostia Zinemaldia, 2020; Festival de San Sebastián, 2020; 5 Goya sarietako irabazlea.
  • EL AGENTE TOPO / THE MOLE AGENT, Maite Alberdi | World Cinema dokumental-lehiaketa – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2020; dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua, 2021; Donostia Hiria Publikoaren Saria Europar Film Onenari - Donostia Zinemaldia, 2021.
  • LA LLORONA, Jayro Bustamante | Venice Days - GdA zuzendariaren saria, 2019; ingelesez besteko film onenaren Globo de Oro sarirako izendatua, 2021.
  • DÚO, Meritxell Colell | Zuzendari onenaren Saria - Zonacine Málagako zinema-jaialdia, 2022.
  • AZOR, Andreas Fontana | Encounters - Berlinale, 2021.
  • LA CIVIL, Teodora Ana Mihai | Courage Saria, Un Certain Regard - Canneseko zinema-jaialdia, 2021.
  • LAS MIL Y UNA / ONE IN A THOUSAND, Clarisa Navas (lehen filma) | Panorama filmaren inaugurazioa – Berlinale, 2020; Aipamen Berezia Horizontes Saria, Sebastiane Latino Saria - Donostia Zinemaldia, 2020.
  • LAS CONSECUENCIAS / THE CONSEQUENCES, Claudia Pinto | Sail Ofiziala - Malagako zinema-jaialdia 2021.
  • CLARA SOLA, Nathalie Álvarez (lehen filma) | Zuzendarien Hamabostaldia - Canneseko zinema-jaialdia, 2021.
  • KARNAWAL, Juan Pablo Félix | Urrezko Biznaga Iberoamerikako Film Onenari - Malagako zinema-jaialdia 2021.
  • CHICO VENTANA TAMBIÉN QUISIERA TENER UN SUBMARINO / WINDOW BOY WOULD ALSO LIKE TO HAVE A SUBMARINE, Alex Piperno (lehen filma) | Forum – Berlinale, 2020.
  • ENTRE PERRO Y LOBO, Irene Gutiérrez | Forum – Berlinale, 2020.
  • BLANCO EN BLANCO / WHITE ON WHITE, Théo Court | FIPRESCI saria, film onena Orizzonti sailean eta antzekoetan - Veneziako zinema-jaialdia, 2019.
  • VENDRÁ LA MUERTE Y TENDRÁ TUS OJOS / DEATH WILL COME AND SHALL HAVE YOUR EYES, José Luis Torres Leiva | Sail Ofiziala – Donostia Zinemaldia, 2019.
  • TANTAS ALMAS / VALLEY OF SOULS, Nicolás Rincón | Sari Onena – Marrakexeko nazioarteko zinema-jaialdia, 2019.
  • A MEDIA VOZ / IN A WHISPER, Heidi Hassan eta Patricia Pérez Hernández | Dokumental Onenaren Saria – Amsterdameko Nazioarteko Zinema Dokumentaleko Jaialdia.
  • LA MAMI, Laura Herrero | Lehiaketako dokumentala - Amsterdameko Nazioarteko Zinema Dokumentaleko Jaialdia, 2019.
  • LOS MIEMBROS DE LA FAMILIA / FAMILY MEMBERS, Mateo Bendesky | Panorama – Berlinale, 2019.
  • BREVE HISTORIA DEL PLANETA VERDE / BRIEF STORY FROM THE GREEN PLANET, Santiago Loza | Panorama – Berlinale, 2019.
  • EL MOTOARREBATADOR / THE SNATCH THIEF, Agustín Toscano | Zuzendarien Hamabostaldia - Canneseko zinema-jaialdia, 2018.
  • LA NOCHE DE LOS 12 AÑOS / A TWELVE YEARS NIGHT, Álvaro Brechner | Orizzonti - Veneziako zinema-jaialdia, 2018 | Soinu Onenaren Saria – Europako Zinemaren Sariak, 2018.
  • HOGAR / MATERNAL, Maura Delpero | Epaimahaiaren Aipamen Berezia, Epaimahai Gaztearen Sarien Bigarren Saria, Europa Cinemas Label Saria; Epaimahaiaren Sari Ekumenikoa - Locarnoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2019.
  • LA OMISIÓN / THE OMISSION, Sebastián Schjaer (lehen filma) | Panorama – Berlinale, 2018.
  • LA IDEA DE UN LAGO / THE IDEA OF A LAKE, Milagros Mumenthaler | Nazioarteko Lehiaketa - Locarnoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2017. RIFLE, Davi Pretto| Forum - Berlinale, 2017.

Harremanetarako:

 
Aurreko edizioak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea