Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 71. Edizioa 2023  > Berriak > Donostia Zinemaldiak 71. ediziorako filmen online izen-ematea ireki du
Donostia Zinemaldiak 71. ediziorako filmen online izen-ematea ireki du
Astelehena, 2023(e)ko urtarrilak 16

Donostia Zinemaldiak ireki egin du 71. edizioan parte hartu nahi duten filmen aurre-hautaketa. Oraingoz, WIP Latam, WIP Europa eta Nest ez diren gainerako sailetan parte hartu nahi duten filmek eman ahalko dute izena. Aipatutako sailetako izen-emateak ekainean irekiko dira; beraz, EZ dira orain erregistratu behar.

Aurreko urteetan bezala, izena emateko prozesuan, filmen arlo hauetan aritzen diren pertsonen genero-identifikazioari buruzko informazioa eskatuko da: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, muntaketa, argazkia, musika, soinua eta, aurten hasita, baita arte zuzendaritza ere.

Aurre-hautaketan izena emateko epea 2023ko ekainaren 19an amaituko da.

Informazioa, parte hartzeko arau orokorrak, sail bakoitzaren araudia eta online inprimakia Zinemaldiaren webgunean daude eskura: www.sansebastianfestival.com

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones