Nest saila. Araudia
71. edizioa - 2023
1. ARTIKULUA
Nest-en XXII. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian.
2. ARTIKULUA
Nest irailean izango da, Donostia Zinemaldiko 71. edizioan.
3. ARTIKULUA
Saila horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleen lanak hartu ahal izango dute parte.
4. ARTIKULUA
Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez (iraila 2022 – iraila 2023). Ez da eskatzen estreinaldia.
Ikasleek ezin izango dute euren izenean euren film laburrak aurkeztu. Film laburrak eskolak aurkeztu beharko ditu.
5. ARTIKULUA
Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira, ingelesezko azpitituluekin.
6. ARTIKULUA
Izena Internet bidez eman ahal izango da 2023ko ekainaren 1etik 2023ko uztailaren 3ra, www.sansebastianfestival.com webgunean.
7. ARTIKULUA
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:
-
Lotura: Web gune baten lotura emateko aukera egongo da. Horretarako, web gunearen helbidea eta hontara sartzeko pasahitza zehaztu beharko dira izen-emate orrialdean. Murriztutako sarbidea duten plataformak onartuko dira soilik.
8. ARTIKULUA
Nest-eko Hautaketa Batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
9. ARTIKULUA
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen DCP euskarrian.
Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte.
Zinemaldiak, bere kargura, gaztelaniazko azpititulu elektroniko osagarria egingo du ingelesezko jatorrizko bertsioa ez duten filmentzat. Horretarako, ingelesezko azpitituluak dituen filmaren behin betiko jatorrizko bertsioaren MP4 bat eta ingelesezko azpitituluen zerrenda eman beharko zaizkio (Zinemaldiaren barne erabilerarako eta dokumentu konfidentziala izango dena).
Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.
10. ARTIKULUA
Hautatutako eskola bakoitzak ikasle kopuru jakin batentzako ostatua eta akreditazioa hartzen duen gonbidapena jasoko du.
Zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da , baita filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere, epaimahai lanak egiteko; ahal izanez gero, ingelesez dakitenak.
11. ARTIKULUA
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.
12. ARTIKULUA
Hautatutako film laburrak Tabakalerako Medialab artxibora pasatuko dira. Medialab 2008tik sail honetatik igaro diren film laburren katalogazioan ari da lanean.
13. ARTIKULUA
Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da eta Nest saria banatuko du.
10.000 euroz gordin hornitutako saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
14. ARTIKULUA
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.
FAQ - Filmen izen-ematea
Orokorra
Zinemaldiaren datak
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioa 2023ko irailaren 22tik 30era bitartean izango da.
Izena emateko datak
-
Orokorra 2023/01/16 - 2023/06/19
-
Culinary Zinema 2023/01/16 - 2023/06/19
-
Nest 2023/06/01 - 2023/07/03
-
WIP Latam 2023/06/01 - 2023/07/03
-
WIP Europa 2023/06/01 - 2023/07/03
-
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2023/04/14 - 2023/06/15
-
Zinemaldia Startup Challenge 2023/04/17 - 2023/06/03
-
Ikusmira Berriak: 2023/07/01 - 2023/09/01
Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.
Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?
Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.
-
Film luzeak 60’-tik aurrera
-
Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
-
Film laburrak 30’-ra arte
Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest-en parte har dezakezu.
Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.
Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.
Aurretiko hautaketa
Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
-
Link/Screener, pasahitzarekin
-
DVD
-
BluRay
-
DCP
Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.
Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.
Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.
Zeintzuk dira estreinaldi motak?
-
Munduko estreinaldia
Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
-
Nazioarteko estreinaldia
Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
-
Europako estreinaldia
Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
-
Espainiako estreinaldia
Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
-
Jada estreinatuta
Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.
Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).
Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.
Izen-emate kuota
Zein da izena ematearen kostua?
Zinemaldiaren lehen hautaketarako izena emandako film bakoitzeko tasak hauek dira:
-
film laburra edo ertaina (gehienez 59') 70 € (% 21eko BEZa barne)
-
film luzea (gutxienez 60') 100 € (% 21eko BEZa barne)
-
DCP euskarri fisikoan (2,5eko disko gogorra, CRU edo antzekoak) 150 € (% 21eko BEZa barne)
-
DCP bidalketa digitalarekin (Aspera, Media Shuttle edo antzekoak) 200 € (% 21eko BEZa barne), iraupena edozein dela ere.
Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edo PayPal.
WIP Latam, WIP Europa eta NEST inskripcioak doainik dira.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.
Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.
Nola ordain dezaket kreditu-txartelik / PayPalik ez badut?
Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.
Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?
Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest.
Komunikazioa
Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz.
Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.
Hautaketa
Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.
Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?
Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2022ko irailaren 1a da.
Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?
Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.