Zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen –ekoitzi diren herrialdean estreinatuek soilik har dezakete parte– nazioarteko lehiaketa, azken urtean ekoitziak baldin badira.
Sail honetako film guztiak dira Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagai. 50.000 euroko saria da, erdibanatzeko zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean.
Kutxabank-New Directors saria Kutxabankek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizialak, babesten du. Kutxabank-New Directors sariaren epaimahaiak baloratu eta saritzen ditu film hauek.
New Directors saileko filmak Gazteriaren TCM saria lortzeko hautagai ere badira. Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko ikaslek osatutako epaimahaiak erabakitzen du.