Espainian erakutsi gabeko urteko film luzeen hautaketa; Latinoamerikan erabat edo partzialki ekoitziak, latinoamerikar jatorriko zinemagileek zuzenduak edo munduko beste inguru batzuetako komunitate latinoak hizpide dituztenak.
Horizontes Latinos saileko film guztiak Horizontes saria lortzeko lehiatzen dira. Sari horretako 35.000 euroetatik 10.000 zuzendariarentzat dira, eta 25.000, filmaren Espainiako banatzailearentzat.
Horizontes sariaren epaimahaiak baloratu eta saritzen ditu film horiek. Horizontes Latinos saileko filmak, zuzendariaren lehen edo bigarren lana badira, Gazteriaren TCM saria lortzeko hautagai ere badira. Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko ikasleek osatutako epaimahaiak erabakitzen du.