Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 71. Edizioa 2023  > Sailak eta filmak > Nest
Nest

Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen dira, beren lanak aukeratuak izan ondoren, beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten eskola magistraletan parte har dezaten.

Hautatutako lanen artean, bereziki sortutako epaimahai batek Nest Saria aukeratuko du. Sari hori hautatutako proiektuaren zuzendariari emango zaio, zeinak 10.000 euro jasoko dituen.

Urtetik urtera, Nest lehiaketa finkatuz joan da Zinemaldiko sail garrantzitsuenetako gisa, talentu berrien hazitegi den aldetik. Iazko edizioan, hain zuzen ere, Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zen El gran movimiento, Kiro Russo zinemagilearen bigarren film luzea. 2015ean Russoren Nueva Vida laburmetraia saritu zen Nesten. Era berean, Isabel Lamberti (La última primavera, 2020), Grigory Kolomytsev (Chupacabra, 2020) eta Oren Gerner (África, 2019) bezalako zinemagileak sail honetan hasi zuten euren ibilbideak, non Donostiako Zinemaldian eta nazioarteko zirkuituko beste hainbat zinema-jaialdietan beren filmak aurkeztu dituzte.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Nest saila elkarrekin antolatzen dute.

NEST ARAUTEGIA

 




© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones