Gazteriaren Epaimahaia 18 eta 25 urte bitarteko 150 gaztek baino gehiagok osatzen dute.
Gazteriaren Epaimahaian sartzea borondatezkoa da, eta, sartuz gero, saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartzen da. Epaimahaikideek, egunean hainbat bozka egingo dituzte Gazteriaren TCM Sariaren film irabazlea aukeratzeko. Sariaren hautagai diren filmak Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta New Directors Saileko filmak dira. Beraz, batez – beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean.
Bozkaketen emaitza egunero iragarriko da Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko web orrialde ofizialean, baita Kursaaleko ate ondoan kokaturiko pantailan.
Epaimahaiko gazteek sari-banaketan hartuko dute parte. Sarituari dagokion plaka Kursaaleko Ganbera aretoan antolatutako Gazteriaren Itxiera Ekitaldian ematen da, film irabazlea berriro proiektatu aurretik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara: 943 481212. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: juventud@sansebastianfestival.com
FAQ - Sariak eta Epaimahaiak
Gazteriaren Epaimahaia
Noiz hasiko da Gazteriaren epaimahairako izena emateko epea?
Gazteriaren epaimahairako izena emateko epea 2022ko ekainaren 1an hasiko da. Izen-ematea online egingo da, formulario bat betez eta motibazio-gutun bat erantsiz.
Zein dira Gazteriaren epaimahaiko kide izateko baldintzak?
-
18 eta 25 urte bitartean izatea.
-
2022ko irailaren 15tik 24ra arte denbora osoan jarduteko prest egotea.
-
Izena ematean motibazio-gutun bat eranstea.
-
Izena emateko formularioa betetzea.
-
Parte hartzeko arauak onartzea.
Zer egin behar du Gazteriaren epaimahaiko kide batek?
Gazteriaren epaimahaiko kide izatea boluntarioa da, eta Gazteriaren sarirako hautagaiak diren film guztien emanaldietara joateko konpromisoa dakar. Epaimahaikideek egunean hainbat boto eman beharko dituzte Gazteriaren sariaren irabazlea hautatzeko. Sarirako hautagaiak New Directors sailekoak eta Horizontes Latinos sailean parte hartzen duten lehen eta bigarren lanak izango dira. Batez beste, egunean hiru pelikula ikusi behar dituzte.
Zein dira Gazteriaren epaimahaiko kideen betebeharrak?
Gazteriaren epaimahaiko kideentzat programatutako emanaldi guztietara joatea, filma ikustea eta emanaldien aurretik banatuko zaizkien paperen bidez bozkatzea.
Non emango dituzte filmak?
Filmak Kursaal auditoriumean emango dira. (Zurriola hiribidea z.g., 20002, Donostia). Kursaala Zinemaldiaren operazio-basea da, eta Gazteriaren epaimahaiarentzako emanaldi guztiak Kursaal 2 zentroan (kubo txikia) izango dira.
Gazteriaren epaimahaiko akreditazioak ematen dituen sarbideak.
Gazteriaren epaimahaiko kideek gainerako saio guztietara sartzeko aukera izango dute, baldin eta haientzat programatutako nahitaezko saioen ordu berean ez badira eta aretoan lekua badago.
Gazteriaren epaimahaiko akreditazioak ez du belodromora, inaugurazio, klausura eta Donostia sariaren galetara eta Zinemaldiko instalazioetara sartzeko aukerarik ematen.
Laguntzak.
Zinemaldiak ez ditu bere gain hartuko epaimahaiko kideen ostatu- eta garraio-gastuak. Dena den, mantenu-laguntza bat ematen du.
Parte-hartze ziurtagiria.
Zinemaldiak Gazteriaren epaimahaiko kideei parte-hartze ziurtagiria emango die, baldin eta dagozkien film guztietara joan badira.