Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 71. Edizioa 2023  > Sariak eta Epaimahaiak > Koprodukzio Foroa > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Sariak
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Sariak

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

Proiektu Onenaren Saria. Araudia (2022)

 

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) 

DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen duten 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.

Araudia (2022)

 

ArteKino International Award

ArteKino International Award, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio. ArteKino Foundation-ak babesten du saria. ARTEko ordezkariak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ArteKino International Award saria ematera.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera. Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.

Araudia (2022)

 
Aurreko edizioak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones