WIP Europan hautatutako filmek WIP Europa Industria Saria (2022) jasotzeko aukera izango dute. Best Digital, BTeam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Labs., Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte- eta filmaren banaketa Espainan.
WIP Europa saria (2022) emango da ere. WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euroko saria da.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sail eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Best Digital, BTeam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido.