PRENTSAKO AKREDITAZIOAK
Jarraian, prentsako akreditazioa lortzeko moduari eta komunikabidearen arabera egin beharreko prozesuari buruzko informazioa zehaztu eta ohiko galderen atal bat jasoko dugu.
Prentsako akreditazioa komunikabide batek (prentsa idatzia, online komunikabideak, telebistak, irratiak eta prentsa-agentziak) Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonari bakarrik ematen zaio. Komunikabideetako gainerako ordezkariek Zinemaldiko Gonbidatuak Kudeatzeko Sailera jo dezakete edo, Filmen edo Harreman Publikoen Sailera, sailetako bateko film baten publizisten edo ordezkarien kasuan.
ESKAERA BERRIAK
Zinemaldira lehenengo aldiz etortzekoa bazara edo zenbait urtetan etorri ez bazara, mesedez, atal honetan bertan begiratu zer dokumentazio eskatzen den Zinemaldiaren jarraipena egingo duen komunikabide motaren arabera.
Zure eskaera aztertutakoan, zurekin harremanetan jarriko gara, zure eskaera onartu edo ukatu den jakinarazteko eta hala badagokio, akreditazioa bideratzeko pausuen berri emateko.
OSO GARRANTZITSUA: Gogoan izan edizioa amaitzean, Zinemaldiari buruz egin duzun jarraipena bidali beharko diguzula.
PRENTSA IDATZIA (egunkariak, aldizkariak eta gehigarriak)
Prentsa idatziko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, zure komunikabideko erredaktore-buruak edo zuzendariak sinatua. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, komunikabideari buruzko datuak eman behar ditu (egunkaria, aldizkaria, eta abar), baita tirada eta maiztasunari buruzkoak ere, eta zer jarraipen egitea aurreikusten den ahalik eta zehatzen azaldu.
-
Zure komunikabidearen duela gutxiko ale baten PDFa.
-
Zure sinadura daramaten duela gutxiko hiru artikulu, zure komunikabidean argitaratuak, PDF formatuan edo webgunerako esteka zuzenak.
-
Komunikabide bererako hainbat akreditazio-eskaera baldin badaude, eskaeran jarraipena egiteaz arduratuko diren kazetarien izen-abizenak eta eginkizunak adierazi beharko dira.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
ONLINE KOMUNIKABIDEAK (online TBak, online irratiak, online egunkariak, online aldizkariak, webguneak, atariak, blogak, Youtube kanalak)
Online komunikabideko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, komunikabideko erredaktore-buruak edo zuzendariak sinatua. Gutun horretan, honako hau adierazi beharko da:
Zinemaldiaren jarraipena egiteaz arduratuko diren pertsonen izenak eta eginkizunak edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen izenak, kopurua eta eginkizunak. Donostia Zinemaldiaren zer jarraipen mota egitea aurreikusten den (artikulu edo bideo kopurua).
-
Komunikabidearen aurkezpen orokor bat: (online egunkaria, web-ataria, eta abar), baita maiztasuna eta bisitarien inguruko estatistikak ere (bisitari bakarrak eta ikusitako orriak).
-
Duela gutxiko hiru web-esteka, akreditatu nahi den taldeak egindako erreportajeenak.
Dokumentazioa hona bdali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
IRRATIAK
Irratiko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, zure komunikabideko erredaktore-buruarena edo programako zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta zehatzen adierazi behar du eta akreditatu nahi den programari buruzko informazioa eman (adibidez, zinemari buruzko programa bat den edo jeneralista, maiztasuna, emititzeko ordua, errepikapenak, ikus-entzuleak, eta abar); halaber, pertsona bakoitzaren izenak eta eginkizunak adierazi behar ditu edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen kopurua eta eginkizunak.
-
Programaren bateko duela gutxiko adibide bat. Ahal dela, web-esteka zuzenak (edo, bestela, artxiboa Wetransfer bidez bidali edo USB bat posta arruntez).
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
TELEBISTAK
Telebistako akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, zure komunikabideko erredaktore-buruarena edo programako zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta zehatzen adierazi behar du eta akreditatu nahi den programari buruzko informazioa eman (adibidez, zinemari buruzko programa bat den edo jeneralista, maiztasuna, emititzeko ordua, errepikapenak, ikus-entzuleak, eta abar); halaber, pertsona bakoitzaren izenak eta eginkizunak adierazi behar ditu edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen kopurua eta eginkizunak.
-
Programaren bateko duela gutxiko adibide bat. Ahal dela, web-esteka zuzenak (edo, bestela, artxiboa Wetransfer bidez bidali edo USB bat posta arruntez).
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
AGENTZIAK
Agentziako akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da, agentzia motaren arabera:
Prentsa-agentzia
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egingo duen taldea izendatu behar du: kide bakoitzaren izen-abizenak eta eginkizuna (izenak jakin ezean, pertsona kopurua eta zer eginkizun beteko duten). Horrez gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zer komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak, duela gutxi, hainbat komunikabideri helarazteko egin duen zinemari buruzko materialaren laginen bat.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
TB agentzia
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egingo duen taldea izendatu behar du: kide bakoitzaren izen-abizenak eta eginkizuna (izenak jakin ezean, pertsona kopurua eta zer eginkizun beteko duten). Horrez gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zer komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak, duela gutxi, hainbat komunikabideri helarazteko egin duen zinemari buruzko materialaren laginen bat.
-
Programaren bateko duela gutxiko adibide bat. Ahal dela, web-esteka zuzenak (edo, bestela, artxiboa Wetransfer bidez bidali edo USB bat posta arruntez).
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
Argazkilaritza-agentziak
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zein komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak argitaratutako lana jasotzen duen esteka bat.
-
Zuk duela gutxi agentziarentzat egindako 20 argazki (bereizmen txikikoak) biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat edo agentziaren webgunerako esteka bat.
Zinemaldiak jasotako argazkiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
FREELANCEak (erredaktoreak, argazkilariak eta TBko kameralariak)
Akreditatu nahi duten freelance erredaktore, argazkilari eta telebistako kameralariek komunikabide baten enkargua jasoa izan behar dute eta ondorengoa eskatzen da:
-
Kolaboratzaile zaren komunikabideren bateko zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutun ofizial bat. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zure erreportajea argitaratu/emititzeko asmoa azaldu behar du, zer jarraipen mota egitea aurreikusten duen ahalik eta gehien zehaztuta (adibidez, Zinemaldiari buruzko kronika orokorra, elkarrizketak, filmei buruzko berri laburrak, eta abar).
-
Zure kolaborazioak jaso ohi dituzten komunikabideen zerrenda bat.
-
Erredaktorea bazara: - Zure sinadura daramaten duela gutxiko hiru artikulu, komunikabidean argitaratuak, PDF formatuan edo webgunerako esteka zuzenak.
-
Argazkilaria bazara: Zuk duela gutxi egindako 20 argazki (bereizmen txikikoak) biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat eta zure argazkiak argitaratuta dauden komunikabideetako estekak. Zinemaldiak jasotako argazkiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du.
-
Kameralaria bazara: Duela gutxi emititutako zure 3 bideo biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat eta zure lanak argitaratuta dauden komunikabideetako estekak.
Mesedez, bidali dokumentazioa hona: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
BERRITZEAK
Akreditazioa ez da automatikoki berritzen: eskatu egin behar da eta aurreko urtean egindako jarraipena bidali behar izan da, martxoaren 1a baino lehen.
Zure akreditazioa berritzeko zure komunikabideko erredaktore-buruak edo arduradunak eskaera gutuna bidali beharko dio dagokion prentsa-arduradunari (Espainiako prentsa edo atzerriko prentsa).
Berritze-eskaera jasotzen dugunean, aurreko urteko Zinemaldiari buruzko jarraipena gure artxiboetan badago eta martxoaren 1a baino lehen bidalia izan bada, ekainaren 25etik aurrera zurekin harremanetan jarriko gara aurtengo edizioko akreditazio-formuarioa helarazteko.
Komunikabide bereko pertsona bat baino gehiago akreditatu nahi izanez gero, eskaera gutunean pertsona bakoitzaren izenak eta eginkizunak adierazi behar dira edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen kopurua eta eginkizunak.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
JARRAIPENA
Akreditazioa berritu ahal izateko, egin zenuen Zinemaldiaren jarraipena posta elektronikoz bidali beharko duzu, acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com helbidera, edo posta arruntez, Prentsa Sailera, MARTXOAREN 1a baino lehen.
Bidalketa-formatuak, komunikabide motaren arabera:
-
PRENTSA IDATZIA (egunkariak, aldizkariak eta gehigarriak): Artikuluak PDF formatuan edo web-esteka zuzenen bidez.
-
ONLINE KOMUNIKABIDEAK (online egunkariak, online aldizkariak, online gehigarriak, online TBak, online irratiak, webguneak, atariak, blogak, Youtube kanalak): Web-esteka zuzenak.
-
IRRATIAK ETA TELEBISTAK: Web-esteka zuzenak edo artxiboak, Wetransfer bidez edo USB batean.
EPEA
-
Akreditazioak izapidetzeko azken eguna: abuztuak 25. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo zaie.
IZAPIDETZEA
-
Akreditazioak izapidetzeko prozesu osoa online egin behar da.
Eskatutako informazioa bidaltzen duzunean, zure eskaera onartzen bada, akreditazio-formularioa webgunearen bidez eskuratu eta osatzeko jarraibideak biltzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
IZEN-EMATE KUOTA
-
IZEN-EMATE KUOTA: 50 euro
HARREMANA
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
20012 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
(Espainia)
397 posta-kutxa - 20080 Donostia-San Sebastián (Espainia)
+ 34 943 481212
FAQ - Akreditazioak
Prentsa
Nork eskatu dezake prentsako akreditazioa?
Prentsako akreditazioak komunikabide batek (prentsa idatzia, online komunikabideak, telebistak, irratiak eta prentsa-agentziak) Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonei bakarrik ematen zaizkie. Komunikabideetako gainerako ordezkariek Zinemaldiko Gonbidatuak Kudeatzeko Sailera jo dezakete edo, Filmen edo Harreman Publikoen Sailera, sailetako bateko film baten publizisten edo ordezkarien kasuan.
Zinemaldiaren jarraipena egitera joango naizen lehenengo aldia da. Zer baldintza bete behar ditut akreditatzeko?
Lehenengo aldiz Zinemaldiaren jarraipena egitera etorri nahi baduzu, zure komunikabideko arduradunak, zuzendariak edo erredaktore-buruak eskaera dagokion prentsa-arduradunari (nazionala edo atzerrikoa) bidali beharko dio mezu elektroniko baten bidez, Zinemaldiaren inguruko zer jarraipen egingo duzun azalduz. Zure jarduera eta komunikabideko kidea zarela egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko duzu. Kontsultatu Baldintzak eta dokumentazioa atala, Zinemaldiaren jarraipena egiteko erabiliko duzun komunikabide motaren arabera zer informazio zehatz bidali behar diguzun ikusteko.
Zenbat akreditazio eska ditzake komunikabide batek?
Komunikabide bakoitzeko akreditazio kopurua eta akreditazio mota (sarbide-mailak eta lehentasunak) honako baldintzen araberakoa da: bete beharreko eginkizuna (komunikabideetako kritikaria, erredaktorea, ekoizlea, argazkilaria, teknikaria), komunikabidearen maiztasuna, garrantzia (tirada, ikus-entzuleak, hileko bisitari bakarren kopurua eta hilean ikusten den webguneko batez besteko orri kopurua, eta abar), zineman espezializatuta dagoen, eta Donostia Zinemaldiaren inguruan egitea aurreikusten den jarraipen mota.
Iaz akreditatuta egon nintzen eta aurreko edizioko Zinemaldiaren inguruan egin nuen jarraipena bidali dut. Aurten, berriz eskatu behar dut akreditazioa?
Bai, akreditazioak ez dira automatikoki berritzen. Beraz, Donostia Zinemaldiaren beste edizio batera etorri nahi baduzu, zure komunikabideko arduradunak, zuzendariak edo erredaktore-buruak eskaera mezu elektronikoz bidali beharko dio dagokion prentsa-arduradunari (nazionala edo atzerrikoa), Zinemaldiaz zer jarraipen mota egingo duzun azalduz.
Noiztik aurrera eskatu daitezke akreditazioak?
Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.
Zein da akreditazioa eskatzeko azken eguna?
Akreditazioa eskatzeko azken eguna abuztuaren 25a izango da. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo zaie.
Egun batzuetarako bakarrik beharko dut akreditazioa. Zinemaldi osorako akreditatu behar dut?
Bai, ez dago egunen araberako akreditaziorik.
Nori helarazi behar diot nire akreditazio-eskaera?
Zure eskaera acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com helbide elektronikora bidali beharko duzu, dagokion prentsa-arduradunarentzat dela adierazita:
- Espainiako prentsa: Koro Santestebanentzat
- Atzerriko prentsa: Gemma Beltránentzat
Zinemaldiaren jarraipena komunikabide baten baino gehiagoren bidez egingo dut. Adierazi egin behar dut?
Hainbat komunikabideren ordezkaria bazara, zure formularioan horietako bakoitzaren inguruko datuak betetzeko eskatuko dizugu. Lehenik, akreditazioa nagusiki zein komunikabiderentzat erabiliko den adierazi behar da.
Hainbat akreditazio-eskaera aurkeztu nahi ditut. Posible da?
Bai, zuretzat, hirugarren batentzat edo pertsona-talde batentzat egin dezakezu akreditazio-eskaera. Horretarako, mezu elektronikoan, horien guztien izenak eta eginkizunak adierazi beharko dituzu. Kontuan izan une horretatik aurrera, eskaera onartzen bada, taldearen harremanetarako pertsona gisa agertuko zarela gure programan, horien akreditazioen kudeaketa koordinatzeko.
Talde bat akreditatzen ari naiz, baina oraindik ez dauzkat Zinemaldiaren jarraipena egingo duten guztien izenak. Zer egingo dut?
Kasu horretan ere taldearentzako eskaera bidal dezakezu, zenbat akreditazio behar dituzun bakarrik adierazi eta bakoitzak zer eginkizun beteko duen zehaztuz.
Zer akreditazio mota daude eta zertarako sarbidea ematen dute?
Batetik, erredaktore eta ekoizleentzako prentsa-akreditazioa daukagu, eta bestetik, erreportari grafikoentzako akreditazioa. Pertsonala eta besterezina da eta Zinemaldi osorako balio du. Kursaal zentroko, Victoria Eugenia antzokiko eta Tabakalerako profesionalen guneetara sartzeko aukera ematen du, baita filmen emanaldietarako sarbidea ere. Akreditazio horrek ez du Zinemaldiko Industria Sailak antolatutako jarduera eta ekitaldietarako sarbiderik ematen.
- Erredaktore eta ekoizleentzako akreditazioak prentsaurrekoetara joateko aukera ematen du, baita Zinemaldian egiten diren bestelako informazio-ekintzetara joatekoa ere. Ikusle gisa, prentsako emanaldietarako sarbide librea ematen du, baita programazioko gainerako emanaldietarako sarbidea ere, betiere eserleku librerik izanez gero.
- Erreportari grafikoentzako akreditazioak, argazkilari, TBko kameralari eta ikus-entzunezko teknikariei zuzenduak, photocalletarako, prentsaurrekoetarako eta bestelako informazio-ekintzetarako, zuzendari eta aktoreen emanaldien aurreko aurkezpenetarako eta haientzat gordetako eremurako –bai Zinemaldiko egoitzetako alfonbra gorrietakoak bai María Cristina hoteleko gonbidatuen sarrerakoa– sarbidea ematen du. Ikusle gisa, akreditazioak prentsako emanaldietarako sarbide librea bakarrik ematen du, betiere eserleku librerik baldin badago.
Erredaktore eta argazkilari gisa aritzen naiz. Erredaktore eta erreportari grafiko gisa akreditatu naiteke?
Ez, ezin da. Hainbat funtzio betetzen badituzu, zuretzat esanguratsuena den profila aukeratu beharko duzu; izan ere, Prentsa Sailak ez du akreditazio bikoitzik ematen.
Freelance kazetaria naiz. Zer egin behar dut akreditazioa lortzeko?
Akreditatu nahi duten freelance erredaktore eta argazkilariek komunikabideko zuzendariaren edo erredaktore-buruaren eskaera-gutun bat erantsi beharko dute. Gutun horretan, zuzendari edo erredaktore-buruak freelancearen lana argitaratzeko asmoa adierazi beharko du.
Ez gara komunikabide bat, ekoiztetxe bat baizik. Akreditatu gaitezke?
Akreditatu ahal izateko, ikus-entzunezko ekoiztetxeek nahitaez komunikabide baten enkargua jasoa izan behar dute (telebista-kate, irrati, webguneenak). Programa edo erreportajea zabaltzeko bermerik gabe, ekoiztetxeak ezingo du akreditatu.
Iazko Nire Zinemaldia atalean sartu eta ez dut nire formularioa aurkitzen. Zer egin behar dut?
Gogoan izan berritzeak ez direla automatikoak. Eskatu egin behar dira. Zuk berritzeko eskatu eta guk formularioa betetzeko gonbidapena bidali arte, ezingo duzu ikusi.
Nire eskaeraren erantzunaren zain nago. Noiz jasoko dut?
Eskaera onartu bada, akreditatzeko formularioa webgunearen bitartez eskuratzeko eta betetzeko jarraibideak biltzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu, ekainaren 25etik aurrera. Formulario osoa bete eta abuztuaren 25a baino lehen itzuli beharko diguzu.
Non beteko dut akreditatzeko formularioa?
Zure eskaera onartu ondoren, Zinemaldiaren webgunean erabiltzaile erregistratu gisa alta emango dizugu eta zure sarbide-datuak bidaliko dizkizugu, online formularioa bete dezazun. Gune honetan (Nire Zinemaldia) akreditatuentzako bestelako informazio eta zerbitzuak ere aurkituko dituzu jaialdiaren hasiera hurbildu ahala.
Ez dut lortzen akreditatzeko formularioa behar bezala irekitzea edo ikustea. Zergatik izan daiteke?
Segur aski, Explorer nabigatzailearekin sartzen ari zara. Berriz saiatu Firefox, Chrome, Safari edo Opera erabiliz, orria ez baita bateragarria Explorerrekin.
Formularioa beteta bidali dut. Besterik egin behar dut?
Formularioa bete eta bidaltzeko botoia sakatutakoan, zure helbide elektronikoan honako mezua jasoko duzu eta pantailan ere agertuko zaizu: «Formularioa behar bezala bidali da eta akreditazioa emandako informazioarekin izapidetzeari ekingo diogu».Jaso baduzu, ez daukazu beste ezer egin beharrik; akreditatzeko prozesua ondo burutu dela eta zure akreditazioa irailaren 13tik aurrera Kursaalen jaso ahal izango duzula esan nahi du.
Formularioa bete dut, baina ez dut batere mezurik jaso.
p>Begiratu formularioa «bidalita» agertzen den. Nahitaezko eremu guztiak bete ez badituzu, bidaltzeko botoia sakatu arren «zirriborro» egoeran jarraituko du, eta beraz, ezingo dugu zure akreditazioa izapidetu.
Zure formularioa bidali gisa agertu arren mezua jaso ez baduzu, begiratu zabor-postan, segur aski hor egongo baita, eta jar gaitzazu zure kontaktuen liburuxkan, etorkizuneko komunikazioak beti sarrerako ontzira irits daitezen.
Edizio honetara gonbidatzeko mezu elektronikoa jaso dut, baina Nire Zinemaldia ataleko nire kontura sartzean ez dut nire formularioa aurkitzen.
Baliteke bi kontu edukitzea Nire Zinemaldia atalean. Mesedez, ziurtatu ezazu gure gonbidapena jasotzeko erabili duzun helbide elektroniko bera erabiltzen ari zarela bertara sartzeko.
Horrez gain, gerta daiteke beste pertsona bat aritzea zure akreditazioaren eskaera zure izenean izapidetzen. Kasu horretan ere ez duzu formularioa Nire Zinemaldia ataleko zure kontuan aurkituko.
Zinemaldian akreditatuta nago. Nola sar naiteke NIRE ZINEMALDIA atalera?
Zure akreditazioa indibiduala baldin bada, gonbidapena jaso duzun helbide elektronikoan Nire Zinemaldia atalera sartzeko datuak agertzen dira. Nire Zinemaldia atalean, hala akreditatzeko formularioa nola akreditazioak zertarako sarbidea ematen dizun argitzen duen informazioa aurkituko dituzu. Gainera, pixkanaka, beste eremu eta eduki esklusibo batzuk agertuko dira, esaterako: kutxatilategi birtuala, who is where, elkarrizketak eskatzeko zerbitzua, etab.
Beste pertsona batek izapidetu du akreditazioa nire izenean. Nire Zimemaldia atalera sar naiteke?
Noski, ez duzu akreditatzeko formularioa eskuratzeko aukerarik izango, baina bai akreditatuentzako bestelako zerbitzu eta informazioak eskuratzekoa (who is where, elkarrizketen eskaerak, etab.). Eduki esklusibo horiek eskuratu ditzazun, Nire Zinemaldia atalerako zure sarbide-kontua zure edizioko akreditatu-erregistroarekin lotu beharko dugu.
Hirugarren batek akreditatu zaituen ziurtasuna baldin baduzu eta Nire Zinemaldia ataleko Nire Datuak eremuan PRENTSAKO AKREDITATUAK gisa identifikatuta ez baldin bazaude, jar zaitez Prentsa Sailarekin harremanetan, hemen: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com. Izan ere, baliteke zure erabiltzaile-kontua berria izatea edo zure edizio honetako akreditatu-erregistroa beste kontu batekin lotuta egotea.
Nola lor dezaket filmen sustapenerako materiala?
Zinemaldian filmen partaidetza iragartzen denean, film bakoitzaren bereizmen handiko argazki bat argitaratuko da eta irekian eskuratu ahal izango dira webgunean, Prentsa/Deskargatu atalean. Gainera, Nire Zinemaldia > Kutxatilategi birtualean sartuta, dagoeneko iragarrita dauden filmen promozio-materialak eskuratu ahal izango dituzu haien ordezkariek prentsaren eskura jartzen dituzten heinean.
Nire helbide elektronikoan Zinemaldiari buruzko informazio batzuk jasotzen ditut, baina ez guztiak.
Begiratu zure spamen erretilua, segur aski zabor-mezu gisa sartzen ariko zaizkizu-eta. Erantsi gure helbide elektronikoa zure helbideen liburuxkan, berriz gertatu ez dadin.