tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea  > Antolaketa > Nazioarteko Ordezkarien Sarea
Nazioarteko Ordezkarien Sarea
 

Ordezkariak

  • AEB/ASIA (EKIALDEA) 
    Bérénice Reynaud 
    California Institute of the Arts, School of Film and Video 
    24700 McBean Parkway
    Valencia CA 91355 (USA)
    Los Angeles: P (+1-818) 696-1572 M (+1-323) 493-6022
    Paris: M (+33) (0) 6.33.41.73.25
    Hong Kong: M (+852) 6054-2499
    Beijing: M (+86)1367-1038-324
    E-mail: [email protected] [email protected]
    Cheng-Sim Lim
    1100 Glendon Avenue, PH8
    Los Angeles CA 90024 (USA)
    Mugikorra: +1 323 336 2992
    Email: [email protected], [email protected]
  • AEB
    Mikel Olaciregui
    (Espainia)
    Móvil: +34 609 249 300
    E-mail: [email protected]
  • AUSTRIA/ALEMANIA/SUITZA
    Christine Dollhofer
    Crossing Europe / Graben 30
    4020 Linz (Austria)
    Mugikorra: +43 6645397888
    E-mail: [email protected]
  • ERDIALDEKO EUROPA / EKIALDEKO EUROPA
    Matthieu Darras
    Grösslingová 47
    81109 Bratislava (Slovakia)
    Tel: +421 9 4848 5751
    E-mail: [email protected]
  • ERRESUMA BATUA / ESKANDINAVIA
    Wendy Mitchell
    9 Wolseley Road
    Godalming, Surrey GU73DX
    (United Kingdom)
    Mugikorra: +447889414856
    email: [email protected]
  • FRANTZIA/BELGIKA/KANADA
    Alex Masson
    30 Avenue Gallieni
    93130 Noisy-le-Sec (France)
    Mugikorra: +33 663619059
    E-mail: [email protected]
  • HEGO KOREA
    Roberto Cueto
    Pº Santa María de la Cabeza, 16 - 3º C
    28045 Madrid (Espainia)
    Mugikorra: +34 618372388
    E-mail: [email protected]
  • JAPONIA
    Daniel Aguilar
    2-14-27 Chuo, Warabi, Saitama. 335-0004 (Japan)
    Mugikorra: +81 484438781
    E-mail: [email protected]
  • LATINOAMERIKA
    Andrea Stavenhagen
    (México)
    Tel. +52 155 54516588
    E-mail: [email protected]

DANIEL AGUILAR
JAPONIA

DANIEL AGUILARMadrilen jaio zen, 1966an. Itzultzailea, idazlea eta zinema-kritikaria da. Japonian bizi da 1992tik. Espainian hasi zen, gaztea zela, zinematografiako kritikak idazten hainbat argitalpenetan. Japoniara joan zenean Espainiako zinema-jaialdiekiko lankidetzan espezializatu zen, Japoniako zinemari buruzko atzera begirakoak eta emanaldiak antolatzen laguntzeko. Horretaz gain, zinemagileen interprete gisa jarduten zuen ekitaldi horietarako bisitetan. Itzultzaile gisa, Namboku Tsuruya, Osamu Dazai, Kyusaku Yumeno, Juzo Unno eta Rampo Edogawa egileen lanen gaztelaniazko bertsioak egin ditu. Horretaz gain, aktore aritu da, rol txikietan, Japoniako zortzi filmetan. Zinema-liburu ugari idatzi ditu beste egile batzuekin batera; horien artean, nabarmentzekoak dira Japoniako fantasiazko eta beldurrezko zinemari buruzkoak: Yakuza Cinema (2005), Japanese Ero-gro & Pinku Eiga (2005), Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo (2007), Japón en negro (2008), Paul Naschy - The king of European bad taste Movies (2009), Nagisa Oshima (2014), eta Nuevo cine independiente japonés (2015); bakarka, berriz, Susurros de la otra orilla - Japón sobrenatural (2013) saiakera.
 

 

ROBERTO CUETO
HEGO KOREA

ROBERTO CUETORoberto Cueto Filologia Hispanikoan lizentziaduna da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Donostia Zinemaldiko hautapen-batzordeko kide izateaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle elkartua da Karlos III.a Unibertsitatean. Madrilgo Matadero kultur zentroko Cinetecaren programazioa koordinatu du. Eskolak, ikastaroak eta mintegiak eskaini ditu Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) zein Espainiako hainbat unibertsitatetan. Hainbat liburu idatzi ditu, eta artikulu ugari, zinema-gaiei buruzko liburu kolektibo askotan, tartean Asiako zinema landuta. Artikulu ugari idazteaz gain, Nosferatu aldizkariaren Nuevo cine coreano ale berezia koordinatu zuen. Halaber, Las Palmaseko Zinema Jaialdiak argitaratutako Seúl Express: La renovación del cine coreano liburuan kolaboratu zuen. 2007ko ARCO - Arte Garaikidearen Azokan Koreako zinemari buruzko erakusketaren aholkulari aritu zen, hainbat testu idatziz. Gainera, Espainiako Kultura Korearraren Zentroak Korean Culture Supporter izendatu zuen 2016an, eta zentro horrekin elkarlanean jardun ohi da.
 

 

MATTHIEU DARRAS
ERDIALDEKO/EKIALDEKO EUROPA

MATTHIEU DARRASMatthieu Darras TorinoFilmLab jaialdiko zuzendari artistikoa da, eta hainbat zinema-talenturen ekimenetan parte hartzen du; esaterako, Venice Biennale College, Jerusalem Film Lab eta When East Meets West delakoaren First Cut Lab programan. NISI MASA, Europako Gazte Zinemaren Sarearen sortzaile eta zuzendariak Positif zinema-aldizkariarentzat idatzi izan du. Zinema-jaialdietako programatzaile gisa Canneseko Kritikaren Astean lan egin du eta zuzendari artistiko aritu da Alba zinema-jaialdian eta Bratislavakoan. Donostia Zinemaldiaren ordezkari aritu da 2010etik.
 

 

CHRISTINE DOLLHOFER
AUSTRIA/ALEMANIA/SUITZA

CHRISTINE DOLLHOFERChristine Dollhoferrek Vienako Unibertsitatean egin zituen antzerki, zinema eta kazetaritza ikasketak eta film eta jaialdien munduan ari da lanean 1991tik. 1992 eta 1997 artean cinema Filmcasino Vienako Artearen Etxeko zuzendari artistikoa eta orokorra izan zen, eta 1997 eta 2003 artean Austriako Diagonale zinema jaialdiko zuzendari artistikoa eta orokorra izan zen. Sixpack Filmeko batzordekidea da, eta Austrian Film Fund-eko eta Vienna Film Fund-eko hautaketa-batzordeko kidea eta hainbat nazioarteko zinema jaialdietako epaimahaikidea izan da. 2006tik Austriako Filmladen banaketa-konpainiako erosketa-aholkulari gisa egiten du lan. 2004an sortu zuen -eta oraindik  zuzentzen du- Crossing Europe zinema jaialdia Linzen, Austrian.

 

CHENG-SIM LIM
AEB/ASIA (EKIALDEA)

CHENG-SIM LIMCheng-Sim Lim zuzendari artistikoa da China Onscreen biurtekoan, Estatu Batuetako hainbat hiritan Txinako filmak eta multimedia-arteak aurkezten dituen ekitaldian. UCLAko (Los Angeles) Zinema eta Telebista Fitxategiko programazioko zuzendarikide izan da. Komisario-lanetan 20 urte baino gehiago egin ditu –horietan nabarmentzekoa da Heroic Grace: The Chinese Martial Arts Film lana (2003-2006), kritikak goraipatutako bi ataleko atzera begirakoa– eta, horri esker, Asiako, Ekialde Hurbileko eta Latinoamerikako zinemagileen eta bideo-artisten ikusle kopurua eta zaleak ugaritu egin dira Estatu Batuetan. Lim gonbidatutako komisario gisa aritu da Getty Research Instituten (Los Angeles) eta Mugimenduzko Irudien Museoan (New York), besteak beste. Bere bideo-lanak Estatu Batuetako telebista publikoan eta hainbat museotan erakutsi dira, besteak beste, Arte Modernoko Museoan (New York) eta Smithsonian Institutuko Freer and Sackler Galerian (Washington DC).

 

ALEX MASSON
FRANTZIA/BELGIKA/KANADA

ALEX MASSONFrantziar komunikabideetako (Les Inrockuptibles, Premiere, Brazil, Standard, Radio Nova...) zine-kritikaria 1990etik. Extreme Cinémaren, komertzialak ez diren filmei zuzendutako jaialdiaren sortzailekidea (Toulouseko Zinemateka, 1998tik). Cannesko Kritikaren Asteko hautaketa-batzordeko kidea 2008 eta 2010 artean. L'autre cinéma Belge/Belgian Cinema from Flanders belgikar zuzendari gazteei egindako elkarrizketa-bildumaren egilea. Donostiako Zinemaldiko ordezkari gisa ari da lanean 2008tik.

 

WENDY MITCHELL
ERRESUMA BATUA / ESKANDINAVIA

WENDY MITCHELLWendy Mitchellek 9 urtetan lan egin du Screen International aldizkarian, hauetatik bitan erredaktore buru izanik. Gaur egun oraindik Screenen kolaboratzailea eta Eskandinaviako korrespontsala da. Gainera, European Film Academy-k argitaratzen duen Close-up aldizkariko editorea da. Bestetik, Zurich Film Festival eta Zurich Summit, Connext by Flanders Image, Goteborg's Nordic Film Market and TV Drama Vision, eta CPH:DOX erakundeen aholkularia da. Mahai inguruak eta jardunaldiak moderatu ditu Canneseko, Berlineko, Torontoko, Londreseko, Locarnoko, Karlovy Varyko, Sundance Londoneko eta Rotterdameko zinema jaialdietan, besteak beste. Estatu Batuetan Entertainment Weekly, indieWIRE, Time Inc eta Rolling Stone komunikabideetan lan egin du. Bere webgunea filmwendy.com da.

 

MIKEL OLACIREGUI
AEB

MIKEL OLACIREGUIEnpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Donostiako campusa) 1978an. Zinezale amorratua izan da beti. Ikus-entzunezkoen arloan jardun du 1986an ETBk ekoizle gisa kotratatu zuenez geroztik. Hainbat zereginetan aritu zen ETBko Produkzio Departamentuan, harik eta 1988an Miramongo Produkzio Zentruko Zuzendaritzaren Ordezkari izendatu zuten arte, aipatu instalazioak martxan jarri zirenean, hain juxtu. 1990an, berriz, ETBko Programen Zuzendaritzaz arduratuko da. Denbora guzti honetan zinearekiko bere lotura areagotuz doa, Eusko Jaurlaritzak zine-ekoizpenerako ematen dituen diru-laguntzen Batzordeko partaide delarik, baita Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoak sustatzeko sortutako Euskal Media erakundearen Administrazio Kontseiluko kide moduan ere. Zinemaldiarekiko lotura 1986an hasi zuen, Euskal Telebistak Zinemaldia zela-eta egiten zituen saio berezien ekoizle gisa, une gorena 1987 eta 1988 urteetan erdietsi zuelarik, ETB2 kateak Donostia Zinemaldiari egunero hamar orduko hedadura eskaini zioenekoa, hain zuzen ere. 1993az geroztik Zinemaldiko gerente dugu eta 1999an Zinemaldiko zuzendariorde izendatu zuten. 2001eko urtarrilean, bere gain hartzen du Zinemaldiaren zuzendaritza 2011. urtera arte, orduan zuzendaritza berriaren Estatu Batuetarako kolaboratzaile bihurtuko da.

 

BÉRENICE REYNAUD
AEB/ASIA EKIALDEA

BÉRENICE REYNAUDNouvelles Chines, nouveaux cinémas (Paris, 1999) liburuaren eta Hou Hsiao-hsien-ren A City of Sadness (Londres, 2002) filmaren gaineko azterketaren egilea. Luze idatzi izan du, txinatar zinemari eta bideogintzari buruz, AEBetako zinema independenteari eta esperimentalari buruz, queer zinemari eta emakumeek egindako zinemari buruz, besteren artean, Sight & Sound (Erresuma Batua), Film Comment (AEB), Cinema Scope (Kanada), Senses of Cinema (Australia), Cahiers du cinéma, Le Monde diplomatique, Libération (Frantzia), Meteor, Springerin (Austria) eta Nosferatu (Espainia) aldizkari eta egunkarietan. Donostiako Zinemaldiko ordezkaria da 1993tik, Jeu de Paumeko Galeria Nazionaleko (Paris), New Yorkeko Arte Modernoko Museoko, eta UCLA Film & Television Archive-ko (Los Angeles) zinema eta bideo saileko laguntzailea izan da, eta Roy and Edna Disney/CalArts Theater-eko (Los Angeles) film saileko komisariokidea da. Reynaud Kaliforniako Arte Institutuko irakaslea da.

 

ANDREA STAVENHAGEN
LATINOAMERIKA

ANDREA STAVENHAGENAndrea Stavengahen, Latinoamerikarako ordezkari, Historian lizentziatu zen, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Zinematografiaren sustapenean eta hedapenean egin zituen lanbideko lehen urratsak, IMCINEren Film Laburren Ekoizpen Zuzendaritzan. Ondoren, Centro de Capacitación Cinematográfica delakoko Ikerketa eta Dibulgazioko zuzendariorde izan zen.  Guadalajarako nazioarteko zinema-jaialdian, Encuentro Iberoamericano de Coproducción Cinematográfica topaketako buru izan zen. Zinema-jaialdi horretako Industriako zuzendari izan da 2013ko abuztura arte.  Horretaz gain, Moreliako zinema-jaialdiaren baitan egiten den Latinoamerikako ekoizle gazteei zuzendutako Morelia Lab tailerreko zuzendarikide da.

 

 

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea