Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


Zinemaldia 70
Zinemaldia 70
Historiak
Historiak
Zinemaldiaren Egunkaria
Zinemaldiaren Egunkaria
Programa publikoa
Programa publikoa

Zinemaldia 70: historia posible guztiak

Zenbat historia biltzen ditu nazioarteko zinema-jaialdi batek zazpi hamarkadako ibilaldian? Nola berreskuratu Donostia Zinemaldiaren memoria eta 1953an sortu zenetik izandako alderdi zinematografiko, politiko, sozial eta pertsonal guztien arrasto materialak?

2018an, Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) Ikerketa Sailak Zinemaldia 70: historia posible guztiak izeneko egitasmoa sortu zuten, zeinaren helburua baita Zinemaldiaren artxibo historikoa kontserbatzea, aztertzea eta jendaurrean ipintzea. Artxibo horrek funts kopuru mamitsua kontserbatzen du Zinemaldia 1953an sortu zenetik, hala nola korrespondentzia, kartelak, prentsa-artxiboa, aldizkariak eta liburuak. Proiektuaren lehen fasea 2022an amaituko da, Zinemaldiaren 70. urteurrenean, hain zuzen. Ekimenaren lankide dira Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Euskadiko Filmategia eta Kutxa Fundazioa, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak etxearen babesa dauka.

Proiektuaren oinarria artxiboko funtsak Tabakalera eraikinera eramatea da, behar bezala kontserbaturik, giroturik eta instalaturik egon daitezen Euskadiko Filmategiaren nabeetan. 2022an kontsultatzeko moduan egongo dira artxiboko funts nagusiak –bai aurrez aurre, bai online–, digitalizatutako eta komisariatutako eduki aukeratuen bidez.

Proiektuaren helburu nagusia artxibo bizi bat sortzea da; hala, gogoeta eta eztabaidarako gune bat eratuko da Zinemaldiaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz, pentsamendu, ikerketa eta sorkuntza garaikidearekin kritikoak diren elkarrizketetara irekita egongo dena. Horretarako, Elías Querejeta Zine Eskolako graduondoko ikaslez osatutako taldeek garatutako ikerketa-ardatzak zehaztu dira proiektuaren hasieratik. Pablo La Parra Pérez ikertzailea aritu da horiek zuzentzeko lanetan, Zinemaldiko zenbait sailekin lankidetzan. Ikerketa-ardatzek Zinemaldiaren historiako alderdi ez oso ezagunetan edo argitaratu gabeetan jartzen dute arreta: diktadura frankistaren garaiko zentsura zinematografikoa; eraldaketak eta demokratizazioa trantsizio-urteetan; Zinemaldiaren historia bisuala berrikustea, ikuspegi kritikoa eta feminista baliatuz edo argazki-legatuaren bidez; edo ikasleek eta zinema-eskolek lehiaketan izaniko partaidetza, joan den mendeko 70eko hamarkadan zinema-eskolen lehen topaketetan egin zirenetik gaur egungo NEST ekimenera ailegatu arte.

Emaitzak jakinarazteko, Zinemaldia 70 egitasmoak bi lan-ildo jorratzen ditu aldi berean eta bata bestearekin loturik. Alde batetik, abian diren ikerketak material espezializatuetan zehazten dira (artikulu akademikoak, biltzarretako aurkezpenak, mintegiak, etab.), zinemagintza-ikasketen esparru akademikoan izandako azken garapenekin elkarrizketa kritikoa sortzera bideratuta daudenak. Eta, bestetik, proiektuak programa publikoak ere sortzen ditu (hitzaldiak, emanaldiak, erakusketak, ikastaroak, etab.), ikus-entzule gehiagori zuzenduta eta sormenaren eta komisariotzaren alorreko beste hizkuntza batzuekiko trukean oinarrituta daudenak.


Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuko taldea

  • Arduraduna/ikertzaile nagusia: Pablo La Parra Pérez
  • Kontserbatzaileak eta zaharberritzaileak: Andrea Sánchez Iáñez, Lorena Soria Iñiguez, Anna Ferrer Homs
  • Elías Querejeta Zine Eskolako ikerketa-taldeak: Amaranta Díaz, Ekhiñe Etxeberria Garjón, Pablo Lillo, Laida Mendia Vicente, Oderay Ponce de León (2020-2021); Olatz Arrieta, Irati Crespo, Noemi Cuetos, Sofía García Broca Diego Ginartes, Marcela Hinojosa (2019-2020); Antonio Miguel Arenas, Irati Cano Alkain, Sara Hernández, Julieta Juncadella, Felipe Montoya, Clara Rus, Neus Sabaté (2018-2019)
 

Antolatzaileak:


Laguntzailea:
 

Babeslea:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea