María, 17 urteko gazte maia bat, familiarekin bizi eta aritzen da lanean, Guatemalako goi-lautadako plantazio batean. Lasai igarotzen ditu egunak han, gurasoek alaba finkako langileburuarekin ezkontzea hitzartzen duten arte. Filmak aipamen berezi bat jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko aurreko edizioan; Berlineko zinema-jaialdian ere lehiatu zen, eta han Alfred Bauer saria eraman zuen.
Jayro Bustamante Guatemalan jaio zen, 1977an. Komunikazioa ikasi zuen, Guatemalako San Carlos Unibertsitatean, eta publizitatearen munduan hasi zen lanean. Parisera joan zen bizitzera, Frantziako zine-kontserbatorioan zinema-zuzendaritza ikastera; ondoren, gidoigintza ikasi zuen, Romako Zinematografia Zentro Esperimentalean. Hainbat jaialditan saritu dituzte haren film laburrak. Azkenak, Cuando sea grande (2011) filmak, Frantziako Zinema Zentro Nazionalaren kalitate-saria irabazi zuen Clermont-Ferrandeko zinema-jaialdian.