Arnulfo Rubiok, Estatu Batuetako eta Mexikoko mugaldeko arma-trafikatzaile gazte batek, ez daki Tabako eta Arma Trafikoko Agentziako Hank Harris agentea segika duela. Harrisek akats arriskutsu bat egin eta gero, etsi-etsian, Rubiok erabaki bat hartuko du: agentea Mexikon sartzea, ezkutuan. Lehen Lan Onenari saria Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean.
Gabriel Ripstein (Mexiko Hiria, 1972) zinemagile-familia batetik dator, eta ondo ezagutzen du zinemagintza, bai sormenaren aldetik, eta bai enpresa den aldetik ere. Gidoigile eta ekoizle moduan aritu da AEBko eta Mexikoko hainbat proiektutan. Postu garrantzitsuak bete ditu Sony Pictures eta Altavista Films ekoiztetxeetan. 600 millas zuzentzen duen lehen filma da, eta gidoigile eta ekoizle moduan ere parte hartu du proiektu horretan.