Álvaro Longoriak zuzenduriko film luze dokumental honek propagandaren teknikak eta estrategiak aztertzen ditu, baina, Ipar Korearen kasu harrigarri eta arrunt deigarrian zentratzen da bereziki. Filma Ipar Korean filmatzeko aukera paregabea baliatuta egin da, Alejandro Cao de Benós-en eskutik; hura da gobernu komunistarentzat lan egiten duen atzerritar bakarra. Dokumentalak «jokalari» desberdinek «egia» manipulatzeko eta beren interesak babesteko erabilitako estrategiak aztertuko ditu. Albiste faltsuak, erdizkako egiak eta polemika surrealistak planteatuko ditu ikusleak bere ondorioak atera ditzan eta egia jakiteko zailtasunari buruz gogoeta egin dezan.
Álvaro Longoriak 2013an zuzendu zuen bere lehen film luze dokumentala, Hijos de las nubes; hari esker, urte hartako Goya saria jaso zuen kategorian horretan. Morena Films ekoiztetxeko sortzaileetako bat da, halaber. Etxe horretan, zuzendari hauen filmak ekoitzi ditu, besteak beste: Julio Medem (Ma ma, Habitación en Roma), Santiago Zannou (Alacrán enamorado), Hugh Hudson (Altamira), Carlos Saura (Iberia), Oliver Stone (Looking for Fidel, Comandante, Persona non Grata) eta Steven Soderbergh-enak (Che: El Argentino, Che: Guerrilla).