tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen 17 - Toulouse
Zinema Eraikitzen 17 - Toulouse
 

''Los colores de la montaña'' film kolonbiarrak irabazi du Toulouseko (Frantzia) Zinema Eraikitzen saria

Asalto al cine film mexikarrak CINÉ CINÉMA saria jaso du, lehen aldiz emandakoa

Zinema Eraikitzen 17ko epaimahaiak Los colores de la montaña film kolonbiarrari eman dio saria, Latinoamerikako zinema laguntzeko ekitaldira aurkeztutako sei filmen artean. Zinema Eraikitzen 17 joan den astean ospatu zen, Toulouseko (Frantzia) Rencontres Cinémas d´Amérique Latine jaialdiaren barruan. Zinema Eraikitzen 18 saria Donostia Zinemaldian emango dute, irailean.

Carlos César Arbeláez errealizatzaile kolonbiarraren lehenengo lana da Los colores de la montaña filma.


Deskargatu

LOS COLORES DE LA MONTAÑA
Kolonbia
Zuzendaria: Carlos César Arbeláez
Aktoreak: Hernán Mauricio Ocampo, Luis Nolberto Sánchez, Genaro Aristizabal, Hernán Méndez, Carmen Torres.

Kolonbiako mendi inguruetako tokiren bateko eguneroko bizitzaren egungo erretratua da istorio hau, Manuel protagonistaren eta haren lagun-min eta eskolako kide Julianen arteko harremanaren bitartez kontatua. Egun batean, futbol partida jokatzen ari direla, baloia galduko dute minaz jositako zelai batean. Poca Luz-ekin batera beren ametsetarako eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den objektu preziatua berreskuratzen saiatuko dira.


SARIAK

Zinema Eraikitzen 17n Zinema Eraikitzen Toulouse saria entregatu dute, honako erakunde hauen laguntzari esker:

  • CNC (Centre National de la Cinématographie): proiektu bat amaitzeko 10.000 euroko laguntza ematen du, Frantzian postprodukzio lanak egiteko.
  • MAC’TARI: 15.000 euro emango ditu soinuaren muntaketa egiteko.
  • TITRA FILM: saritutako filmaren lehen kopiaren azpitituluak egingo ditu.
  • EUROPA DISTRIBUTION: Europa Distribution sareko kideen eta Zinema Eraikitzen sailaren arteko koordinazioa bermatzen du eta filmari buruzko informazioa zabaltzen du banatzaileen artean.
  • CICAE (Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai): CICAEko kide diren 2.000 zinema aretoei informazioa eskaintzen die sistematikoki banaketa enpresak sentsibilizatzeko eta filmaren zirkulazioa errazteko.
  • Gainera, CAISSE CENTRALE D’ACTIVITÉS SOCIALES DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERESek (CCAS) saria jaso duen zuzendariari ostatua emango dio lau astez, Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa berma dezan.

CINÉ CINÉMA en Construcción saria film irabazlearen erosketan datza. CINÉ CINÉMA telebista kateak film sariduna erosiko du 15.000 eurotan, eta Frantzian estreinatu ondoren, telebistaz emango du.

Ekimen hau ezin izango litzateke gauzatu honako enpresa hauen laguntzarik gabe: Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Best Digital, Casa de América, Dolby, Caisse Centrale d’action sociale (CCAS), Centre National de la Cinématographie (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garrone, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (División de Cine Profesional), Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film.


Latinoamerikako sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen 17 ekimenean

Argentinako, Txileko, Kolonbiako, Guatemalako eta Mexikoko sei filmek hartuko dute parte Zinema Eraikitzen ekimenaren 17. edizioan. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulousekoak batera antolatzen dituzten Recontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse topaketen barruan egingo da. Iniziatiba bikoitza da, eta beraz, Donostian irailean egingo den Zinema Eraikitzen 18 edizioarekin osatuko da.

Zinema Eraikitzen 17 sailerako hautaturiko filmak honako hauek dira:

  • A Tiro de Piedra, Sebastián Hiriart zuzendariarena (Mexiko)
  • Asalto al cine, Iría Gómez Concheiro zuzendariarena (Mexiko)
  • Ciencias morales, Diego Lerman zuzendariarena (Argentina/Espainia/Frantzia)
  • Los colores de la montaña, Carlos César Arbeláez zuzendariarena (Kolonbia)
  • Distancia, Sergio Ramirez zuzendariarena (Guatemala)
  • Lucía, Niles Jamil Atallah zuzendariarena (Txile)

Aukeratutako filmetatik biri, A tiro de piedra eta Lucía, beste aukera bat eman diete Zinema Eraikitzen 16en parte hartu ondoren.
Hamazazpigarren edizioan parte hartzeko 93 film aurkeztu ziren.


SARIAK
Zinema Eraikitzen 17n Zinema Eraikitzen Toulouse saria entregatuko dute, honako erakunde hauen laguntzari esker:

  • CNC (Centre National de la Cinématographie): proiektu bat amaitzeko 10.000 euroko laguntza ematen du, Frantzian postprodukzio lanak egiteko.
  • MAC’TARI: 15.000 euro emango ditu soinuaren muntaketa egiteko.
  • TITRA FILM: saritutako filmaren lehen kopiaren azpitituluak egingo ditu.
  • EUROPA DISTRIBUTION: Europa Distribution sareko kideen eta Zinema Eraikitzen sailaren arteko koordinazioa bermatzen du eta filmari buruzko informazioa zabaltzen du banatzaileen artean.
  • CICAE (Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai): CICAEko kide diren 2.000 zinema aretoei informazioa eskaintzen die sistematikoki banaketa enpresak sentsibilizatzeko eta filmaren zirkulazioa errazteko.
  • Gainera, Caisse Centrale d’Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazieres erakundeak (CCAS) saria jaso duen zuzendariari ostatua emango dio lau astez, Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa berma dezan.

Lehen aldiz, Ciné Cinéma telebista kateak Ciné Cinéma en Construcción saria emango du. Horren bidez, kateak film sariduna erosiko du 15.000 eurotan, eta Frantzian estreinatu ondoren, telebistaz emango du.


PROGRAMAZIOA

Filmak ESAVen (Ecole supérieure de l’audiovisuel) emango dituzte, (56 Rue du Taur, Toulouse) martxoaren 25ean eta 26an.

OSTEGUNA 25

  • 09:30 A tiro de piedra, Sebastián Hiriart zuzendariarena (Mexiko, 97’)
  • 13:30 Distancia, Sergio Ramirez zuzendariarena (Guatemala, 85’)
  • 15:45 Los colores de la montaña, Carlos César Arbeláez zuzendariarena (Kolonbia, 90’)

OSTIRALA 26

  • 10:00 Asalto al cine, Iria Gómez Concheiro zuzendariarena (Mexiko, 140’)
  • 14:00 Lucía, Niles Jamil Atallah zuzendariarena (Txile, 77’)
  • 16:30 Ciencias morales, Diego Lerman zuzendariarena (Argentina/Espainia/Frantzia, 90’)

HAUTATUTAKO FILMAK


Deskargatu

ASALTO AL CINE
Mexiko.
Zuzendaria: Iria Gómez Concheiro.
Aktoreak: Gabino Rodríguez, Juan Pablo de Santiago, Ángel Sosa, Paulina Avalos.

Lau nerabe haientzako lekurik ez duen hirian bizi dira, Guerrero kolonian. Lau pertsonaiak edozein neraberen ezaugarri diren ametsek, beldurrek eta asperraldiak menderatuta bizi dira. Gau batean zinematik botako dituzte ez dutelako sarrera ordaindu, eta horren ostean zineman lapurreta egiteko ideiari bueltak ematen hasiko dira. Bakoitzak lor lezakeen diru horretan aurkituko du bere arazoak konpontzeko irtenbidea.



Deskargatu

A TIRO DE PIEDRA
Mexiko.
Zuzendaria: Sebastián Hiriart.
Aktoreak: Gabino Rodríguez

Jacinto Medina, 21 urteko gaztea, aspertuta dago Mexiko iparraldean daraman artzain bizitzaz. Giltzari bat topatuko du lurrean eta seinale bat delakoan, bere ametsei jarraituz, milaka kilometroko bidaiari ekingo dio.



Deskargatu

CIENCIAS MORALES
Argentina- Espainia-Frantzia.
Zuzendaria: Diego Lerman.
Aktoreak: Julieta Zylberberg, Osmar Nuñez.

Arauak aplikatzeko eta jarrera zuzenak bultzatzeko grinak menderatuta Buenos Aireseko Ikastetxe Nazionaleko irakasle den Maria Teresa tabako usain arin baten atzetik dabil. Egiaz, usain hori existitzen denik ere ez dago argi. Gizonen komunetan ezkutatzen hasiko da, erretzaileak ustekabean harrapatzeko, eta han ohitura ilun eta zirraragarria ezagutuko du. Leo gaztea identitate sexualak eragindako krisian murgilduta dago. Txikitan gustuko zuen eskolako neskarekin, Carorekin, egingo du topo. Caro ere krisi latza ari da bizitzen.



Deskargatu

LOS COLORES DE LA MONTAÑA
Kolonbia.
Zuzendaria: Carlos César Arbeláez.
Aktoreak: Hernán Mauricio Ocampo, Nolberto Sánchez, Génaro Aristizábal, Hernán Méndez, Carmen Torres.

Kolonbiako mendi inguruetako tokiren bateko eguneroko bizitzaren egungo erretratua da istorio hau, Manuel protagonistaren eta haren lagun-min eta eskolako kide Julianen arteko harremanaren bitartez kontatua. Egun batean, futbol partida jokatzen ari direla, baloia galduko dute minaz jositako zelai batean. Poca Luz-ekin batera beren ametsetarako eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den objektu preziatua berreskuratzen saiatuko dira.



Deskargatu

DISTANCIA
Guatemala.
Zuzendaria: Sergio Ramírez.
Aktoreak: Carlos Escalante, Sak Nicté, Julian Zapeta, Maya Núñez.

Tomás Choc jaunari bi egun eta 150 kilometro geratzen zaizkio bere alaba bakarra Lucía ikusteko. Hogei urte igaro dira dagoeneko hura hiru urteko haurtxoa zela Guatemalako gerran bahitu zutenetik. Alaba berarekin ez izateak mina eragiten dion arren, haren historia ez galtzeko, Tomás jaunak koaderno batean idatzi ditu borrokaren, erresistentziaren eta biziraupenaren istorioak, noizbait alabari emateko itxaropenarekin.



Deskargatu

LUCÍA
Txile.
Zuzendaria: Niles Jamil Atallah.
Aktoreak: Gabriela Aguilera, Gregory Cohen, Eduardo Barril, Esperanza Silva.

Lucía gaztea, fabrika batean jostun lanetan aritzen da eta aitarekin bizi da, Santiagoko etxe zahar batean. Filma 2006ko abenduan gertatzen da, Pinochet diktadore ohiaren hiletatik Gabonak arteko garaian. Lucíaren eguneroko bizitzaren bitartez ikusleak diktadura militarraren ondoren errekuperatzeko borrokan ari den txiletar belaunaldi oso baten unibertso ahaztuan sartzeko aukera izango du.


Ekimen hau ezin izango litzateke gauzatu honako enpresa hauen laguntzarik gabe: Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo (AECID), Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Best Digital, Casa de América, Dolby, Caisse Centrale d’action sociale (CCAS), Centre National de la Cinématographie (CNC), CINÉ CINÉMA, Cinéfondation, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garrone, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Cultures France, École Supérieure d’Audio Visuel (ESAV), Europa Distribution, FNAC, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (División de Cine Profesional), Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film.

 
Bereizmen handiko irudiak
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea