Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea Sarreren Salmenta > Sarreren salmenta
Sarreren salmenta

(AURREKO EDIZIOKO SARREREN SALMENTARI BURUZKO INFORMAZIOA)

70. edizioko saio guztietarako sarreren salmenta mailaka egingo da, Zinemaldi Plazako lehiatiletan eta online ere, Zinemaldiaren web ofizialean sansebastianfestival.janto.es eta Kutxabanken kutxabank-zinemaldi.janto.es.

 

ESKUBIDE BABESTUAK

ZINEMALDIAK bere sarrerak esklusiboki merkaturatzen ditu, eta erabat debekatuta dago baimendu gabeko hirugarrenek berriz saltzea, merkaturatzea eta/edo banatzea, edozein modutan dela ere eta/edo edozein bitarteko erabiltzen dutela ere, horren barruan salmentak sustatzeko opariak, dirua biltzeko kanpainak, zozketak eta edozein motatako merkataritza-sustapenak sartuta, baina ez horiek bakarrik. Esklusibotasun hori, hala nola ZINEMALDIAK bere marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztien gainean duena, jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere. ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.

 


SARRERAK

  • SALMENTA MAILAKATUA
    11, 12 eta 13 egunak, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan:
    • Irailaren 11n, igandea, 9:00etan: 16, 17 eta 18ko salmenta.
    • Irailaren 12an, astelehena, 9:00etan: 19, 20, 21 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
    • Irailaren 13an, asteartea, 9: 00etan: 22, 23, 24 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
    Irailaren 14tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 16tik aurrera.
  • EGUNEKO SALMENTA
    Egunean bertan salgai jarriko diren saioetarako sarrerak:
    • Online: eguneko saioetarako goizeko 8:00etatik aurrera.
    • Leihatiletan salmenta: leihatila bakoitzeko ordutegian, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.
    Inaugurazio, Donostia Sari eta Klausura galetarako sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera Kursaaleko leihatiletan.
  • Gainera, egunero saio desberdinetarako sarrera kopuru txiki bat jarriko da salgai, bai online bai leihatiletan.
  • Donostia Zinemaldiko eserlekuak zenbakituta daude, Antonio Elorza Belodromoko saioak izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu sesio bakoitzeko.
 


NON

SALTOKIAK:

INTERNET

  • Sarreren inprimaketa:
    • HOME TICKET: etxean inprimatu edo mugikorrean eraman ezazu saio guztietarako.

LEIHATILAK

  • ZINEMALDI PLAZAKO LEIHATILAK
    Irailaren 11tik 24ra
    • 11tik 15ra: 09:00etatik 20:00ak arte
    • 16tik 23ra: 08:30etatik 20:00ak arte
    • 24an: 08:30etatik 14:00ak arte
  • KURSAAL ELKARGUNEKO
    K1 eta K2rako sarreren salmentarako soilik.
    Irailaren 16tik 24era
    • Ordutegi orokorra: 7:45-22:30
    • 16-24 egunetan: 8:00-22:30
    • 20-21-22 egunetan: 7:45-22:00
  • VICTORIA EUGENIA ANTZOKIKO, PRINCIPE, TRUEBA, ANTIGUO BERRI ARETOETAKO, ANTZOKI NAGUSIA
    • Emanaldietako egunetan lehen proiekzioa baino 45 minutu lehenago.
  • TABAKALERA
    • Emanaldietako egunetan, emanaldia baino 30 minutu lehenago.
  • BELODROMOA
    Belodromorako salmenta soilik
    • Emanaldietako egunetan, emanaldia baino 2 ordu lehenago.
 

 

ZENBAT


Galak

INAUGURAZIOA – KLAUSURA K1ean
B Gunea
95,00
 
Gune Orokorra
70,00
 
Donostia SariaK K1
B Gunea
55,00
 
Gune Orokorra
45,00
 

Inaugurazio, Donostia Saria eta Klausura galen ondorengo proiekzioetarako 8,25 euroko prezioan erosi ahal izango dira.

DONOSTIA SARIA VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Sarrera
15,00
 


Beste sarrerak

ARRATSALDEKO ETA GAUEKO SAIOAK – K1
B Gunea
10,00
 
Gune Orokorra
8,25
 
Gainerako saio eta Zine aretoak
Gainerako saioak
8,25
 
Haurrentzako zinema
2,00
 
Klausura Belodromoa
15,00
 
Culinary Zinema+Afaria
Culinary Zinema+Afaria
80,00
 
%10eko BEZa barne
 

• Kudeaketa gastuak online zein lehiatiletan: 0,65€ sarrera bakoitzeko.

 

FAKTURA ESKAERA

Erositako sarreren faktura eskatzeko, bete ezazu hurrengo inprimakia: Fakturazio datuak/ Datos de facturación

 


DESKONTUAK

  • IKUSLEENTZAKO DESKONTUA
    %25eko deskontua: erosketa bakar batean 10 sarrera edo gehiagoren gainean aplikagarria.
    • 8,25€ko prezio duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
    • Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
  • KUTXABANKeko GAZTE TXARTELA
    Txartel honekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko % 50eko deskontua lortuko da.
    • 8,25€ko prezio duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
    • Deskontu ez metagarria.
    • Euskarazko azpitituluak dituzten filmak 1,00€.
  • DONOSTIA KULTURA TXARTELA
    Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
    • Deskontu hau lehiatiletan aplikagarria da.
    • Deskontu hau 8,25€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
    • Txartel bakoitzeko bi sarrerari aplikatuko zaie deskontua.
    • Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
  • GAZTETXARTELA
    Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
    • Deskontu hau leihatiletan aplikagarria da.
    • Deskontu hau 8,25€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
    • Txartel bakoitzeko sarrera bati aplikatuko zaio deskontua.
    • Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
 


Gainera, Zinemaldiak egunero eskainiko dizkie sarrerak % 50eko deskontuarekin postako zerrendan harpidetzen diren pertsonei, eta egunero emango zaie horien eskuragarritasunaren berri.

 

OHAR GARRANTZITSUA

  • Behin emanaldia hasitakoan, ez da Zine-Aretoetara sarrera onartuko.
  • Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat sarrerak erosteko, 943 003 110 telefonora deitu 9:00etatik 20:00ak arte irailaren 11tik 24a bitarte.
 

FAQ - Sarreren Salmenta

Sarrerak

Zein da Gune Orokorraren eta B gunearen arteko desberdintasuna?

B gunea aretoaren erdialdeko eserlekuez osatuta dago. Gune hau murriztuagoa da eta.

Gune orokorra eszenatokitik gertuen dauden eserlekuez osatuta dago eta baita aretoko goiko pisuko eserlekuez ere.


Galak zertan datza?

Inaugurazio Galan Zinemaldiko edizioko edukiak aurkezten dira eta bertan izaten dira epaimahaikideak eta proiektatuko den filmaren taldea.

Klausurako Galan edizioaren laburpena irudien bidez aurkezten da. Bertan Zinemaldiko Palmaresa jakitera ematen da, sariak zuzenean emanez.


Zeintzuk dira Galetan emango diren filmak?

Galetan emango diren filmak Zinemaldiko web gunearen bitartez jakinaraziko dira behin antolakuntzak finkatuta dauzkanean.


Zer da Eguneko Salmenta?

Emanaldiko egunean bertan salmentan ateratzen diren sarrera kopuru murriztua da. Emanaldi bakoitzerako salmentan jartzen den sarrera kopurua berdina da salmenta-kanal guztietarako.

Internet bidezko salmenta 08:00etan hasten da. Gainontzeko leihatilak lehenengo emanaldia hasi baino 45 minutu lehenago. Beraz, gerta daiteke zine-aretoetako leihatilak ireki orduko, jada emanaldi batzuk agortuta egotea.


Saio bakoitzeko zenbat sarrera eros ditzaket?

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera eros ditzake.


Zer gertatzen da sarrera galtzen bazait?

Zinemaldiak ez du sarrera baten galera edo lapurreta bere gain hartzen.


Nola eros ditzaket sarrerak laburmetrai bat ikusteko?

Film laburra beti luze batekin ematen da, beraz, sarreren erosketan luzearen tituluarengatik bilatu beharko da.
Sarrerak erosteko garaian, film laburraren izena bilatu dezakegu bilatzailearen bitartez eta honek dagokion sesiora eramango gaitu, nahiz eta azalduko den titulua film luzearena izango den.


Deskontuak

Deskontuak metatu daitezke?

Ez. Deskontuak ez dira metagarriak.


Itzultzeak

Emanaldiren bat bertan behera geldituz gero, dirua nola itzultzen da?

Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, intzidentzia gertatu den zine-aretoko leihatilara jo beharko da.  



© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones