Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea Industria > Informazio orokorra
Informazio orokorra

Donostia Zinemaldia eta Industria Saila industriako kide guztien esku jartzen dira, profesionalei Donostian dauden bitartean lana errazteko, baita Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkezten diren film eta ikus-entzunezko proiektuei ere.

Industriaren akreditazioak honako jarduera eta zerbitzuetarako sarbidea ematen du:

Jarduerak

Zerbitzuak

Jarduerak
 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa - Irailak 19, 20, 21

Garapen bidean dauden proiektuak, Europakoak zein Latinoamerikakoak, aurkezteko plataforma da. Hautatutako proiektuen arduradunek, pitching saioen bitartez, zinema-industriako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak eta hitzorduetarako agenda pertsonalizatua dute haien proiektuetan parte hartu nahi duten profesionalekin.


 

Ikusmira Berriak

Ikusmira Berriak - Irailak 19, 20, 21

Ikusmira Berriak produkzio-bide zein zinema-lengoaia berritzaile eta esperimentatzaileak dituzten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa da. Hautatutako proiektuak profesionalei eta hauen ordezkariei aurkezten zaizkie, foroaren esparruan egindako hitzorduetarako agendaren bitartez.


 

Zinemaldia & Technology

Zinemaldia Startup Challenge

Zinemaldia & Technology + Zinemaldia Startup Challenge - Irailak 22

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentzi-gune bihurtzeko asmoa duena. Jardunaldiak, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan hautatutako proiektuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko berrikuntzen inguruko maisu-eskola bat batzen ditu ekimenak.

Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa da, ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berritzaileetan oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatua.


 

Spanish Screenings

Spanish Screenings: Financing & Tech

Donostia Zinemaldiak 'Spanish Screenings: Financing & Tech' antolatzen du, eta bi ekialde egingo dira: nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoitetxeeenzleen arteko topaketa; eta Zinemaldia Startup Challengen hedapena, Espainiako ekintzaileentzako eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortuz.


 

WIP Latam

WIP Europa

WIP Latam + WIP Europa - Irailak 19, 20, 21

2020. urtetik, Donostia Zinemaldiak postprodukzio fasean dauden filmei eskainitako bi atal berritu ditu. WIP Latam, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako ekoizpenei zuzenduta dago eta 18 urtean martxan egon zen Zinema Eraikitzen ekimena ordezkatu zuen. WIP Europa, ordea, Glocal in Progress berritua da. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroarekin batera, Zinemaldia sendotu egingo da bi zinematografien arteko topagune gisa.

WIP bakoitzak sei film hautatzen ditu gehienez ere, eta profesionalez osaturiko ikus-entzuleen talde bati aurkezten zaio hautaketa hori, filma amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezaten.
 


 

Lau Haizetara, Dokumentalen Koprodukzio Foroa

Lau Haizetara, Dokumentalen Koprodukzio Foroa - Irailak 21

IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak) Industria Sailaren lankidetzarekin batera, garapenean dauden dokumentaletan interesa duten profesionalen arteko topagune bat eskaintzen du, Europako koprodukzioak eta nazioarteko profesionalen artean harremanak sustatzeko.


 

Pentsamendua eta eztabaida

Pentsamendua eta eztabaida

Donostia Zinemaldiak ezagutza partekatzeko izaera agerian uzten du Pentsamendua eta eztabaida ekimenaren bidez; zinemari buruz industria, sormen eta prestakuntzaren ikuspegitik hitz egitea sustatzen duen jarduera sorta, eta sortzaileen, ekoizleen eta banatzaileen artean hitzarmen- eta negozio-aukerak sortzeko programak.

Esparru horren barnean daude, esaterako, eskola magistralak, baita zinema-industriako profesionalei eta komunikabide espezializatuei berariaz zuzendutako jarduerak ere, adibidez, sektoreko gai garrantzitsuenei buruzko solasaldiak, Zinemaldia & Technology aurkezpenak, zinema-jaialdietako programatzaileen topaketak edo telesailen fenomenoari buruzko eztabaidak.


 
Zerbitzuak
Industria Online

Zinemaldiaren webgunean egongo da eskuragarri, eta industriako jarduera guztiak egiteko gunea izango da, topagune birtuala, hain zuzen.

Gainera, Zinemaldian hautatutako filmei dagozkien kontaktuen zerrenda eta Industriako profesional akreditatuen datuak eskuratu daitezke, hala online nola aurrez aurre. Zerrenda hori egunero gaurkotzen da.

 

Newsflash

Zinemaldian, industriako profesionalek hurrengo eguneko Agenda Profesionala eta proiektatutako filmen inguruko prentsa laburpenak jasotzen dituzte.

 

Zinemaldiko Bideoteka

Cinando-rekin lankidetzan, online zerbitzua hau edonolako ordanagailu zein tabletetan ikusi ahal da.

Zinemaldiaren lehen egunetik hasita eta itxi eta hilabetera arte, industriako akreditatuak kode baten bidez sartu ahal izango dira. Kodea jasotzen da, edo bestela, Industria Sailera eskatuz.

 

Argitalpenak

Industriako Jardueren Gidak industriako jardueretan hautatutako proiektu eta filmen gaineko informazioa biltzen du. Gida hori Industria Online web-atalean egongo da eskuragarri, eta Zinemaldia egingo den egunetan jaso ahal izango da fisikoki.

 

Zinemaldiko App-a

iOS eta Androiderako doakoa. WIP Latam eta WIP Europa proiekzioak, mahai inguruak, aurkezpenak, industria sarien iragarpena, azken orduko abisuak eta gehiagoren inguruan eguneratua mantendu zaitezke

 

The Industry Club

The Industry Club, Kursaal Elkargunean kokatua, Industriako profesional akreditatuek baino ezin dute erabili. Interneterako sarbidea du, eta giro lasaian lan egiteko, ideiak partekatzeko eta elkarrekin biltzeko leku aproposa da.

Zinemaldiak toki segurua izango dela bermatzeko behar diren osasun-neurriak ezarriko ditu.


Donostia Zinemaldiko Industria Saila zure esanetara dago hemendik aurrera, 2022ko irailaren 16tik 24ra ospatuko den hurrengo edizioari begira.

Kontaktua:

Saioa Riba - Industria Arduraduna

Telefonoa: +34 943 48 12 17
industria@sansebastianfestival.com

2021 urtea datutan
  • 1.625 akreditatu Industria sailean
  • 1.097 enpresa
  • 60 herrialde
EUROPA-LATINOAMERIKA 10. KOPRODUKZIO FOROA (Online eta aurrez aurrekoa)
  • 200 proiektu jasota
  • 14 proiektu aurkeztuta
  • 584 one-to-one bilera
IKUSMIRA BERRIAK (Online eta aurrez aurrekoa)
  • 409 proiektu jasota
  • 5 proiektu aurkeztuta
  • 75 one-to-one bilera
WIP Latam (Online eta aurrez aurrekoa)
  • 161 film izena eman dutenak
  • 6 film aukeratuak
  • 91 parte-hartzaile
  • 129 online ikuskatu
WIP Europa (Online eta aurrez aurrekoa)
  • 49 film izena eman dutenak
  • 6 film aukeratuak
  • 88 parte-hartzeaile
  • 106 online ikuskatu
ZINEMALDIA & TECHNOLOGY - ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE (Online eta aurrez aurrekoa)
  • 37 proiektu jasuta
  • 5 proiektu aurkeztuta
  • 57 parte-hartzeaile
  • 242 online ikuskatu
PENTSAMENDUA ETA EZTABAIDA (Online eta aurrez aurrekoa)
  • EUROPEAN FILM FORUM
    Europako ikus-entzunezko ekosistemaren eraldaketa:
    industria iraunkorrago eta digitalago batera bidean

  • EZTABAIDAK ETA MAHAI-INGURUAK
    - Serieen jardunaldia: Identitateak eta aniztasuna. Egiturak aldatzen dituzten istorioak
    - Latinoamerikako LGTBIQ+ zinemaren erronkak
    - Europa Distibution. Egokitzea eta aurrera egitea: Nola ideiek covid-garaian izandako
    garapenak eraman gaitzakeen filmen argitalpen eta banaketaren garai berri batera
    - Ikus-entzunezkoa eta irakaskuntza. Irakaskuntza ikus-entzunezkoetan

Industria Sailak eskerrak ematen dizkie Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari eta Europa Creativa - MEDIAri, beren funtsezko babesagatik.

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Industriaren aurreko edizioak
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones