Zinemaldiaren bideotekak izena emandako filmak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Akreditatu hauek Zinemaldia amaitu eta hilabetera arte ikusi ahalko dituzte aipatutako filmak.
Bideotekaren kudeatzailea CinandoVL da. Azken hau Cinandok, Marché du Film - Festival de Cannes ekimenak sortutako industriako profesionalei zuzendutako plataformak, ematen duen zerbitzua da.
Honako film hauek ikusi ahalko dira (60 minutuko iraupena izango dute gutxienez):
Zinemaldiaren bideotekan Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.
Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:
Izena emateko epea laster irekiko da.
Informazio gehiago jasotzeko: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217