Covid-19ak markatutako edizio batean, Industria Sailak Industria Online espazio birtuala abiatu zuen. Bertan, profesional akreditatuek eskura izan dituzte hainbat tresna, zerbitzu eta eduki irailetik aurrera, lana errazteko eta egonaldia ahalik eta emankorrena izatea lortzeko.
Jardueren agenda eta bestelako profesionalen kontaktuak kontsultatzeaz gain, sailak antolatzen dituen jardueren informazioa ere eskura dezakete: Europa-Latinoamerika X. Koprodukzio Foroa, WIP Europa eta WIP Latam, Ikusmira Berriak eta Zinemaldia & Technology, besteak beste.
Donostia Zinemaldiko Industria Saileko taldea haien esanetara dago hemendik aurrera, hurrengo edizioari begira, 2021eko irailaren 17tik 25era izango da.
Zinemaldian akreditatu diren industriako kideen zerrenda. Egonaldiari, jarduerari, ordezkatzen dituzten filmei eta abarri buruzko informazioa kontsulta daiteke.
Profesionalen eta prentsa akreditatuaren zerrenda. Zinemaldiaren egunetan egingo duten egonaldiari buruzko datuak kontsulta daitezke.
Profesionalen eta prentsa akreditatuaren zerrenda. Zinemaldiaren egunetan egingo duten egonaldiari buruzko datuak kontsulta daitezke.
Zinemaldian hautatutako filmen kontaktuak. Sailaren arabera egin daiteke bilaketa eta banaketarik gabeko edo salmentarik gabeko filmak iragazi daitezke.
Zerbitzu honetan –zinemaldian eta zinemaldia amaitu eta hilabete geroago arte erabil daiteke– izena emandako filmen kontaktuak.